2011/07/27

UZTAILAN 19KO PLENOAN LABURPENA


 PNV-tik Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Ruth Martinez, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal.
BILDU-tik Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe, Pedro Lejarza.

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2011ko uzatailan 19an, goian aipatutako kideak bildu ziren.

1. Aurreko bilera-agiriaren onarpena:

Pedrok diru-gordelaria izateari ezetza emon deutso. Ana Marik diru gordelariaren izendapena plenoko azken puntu moduan sartutea proposatu eban eta danak ados agertu ziren.

Beste alde batetik, BILDU-K, aurreko plenoaren akta egun bat lehenago bakarrik jaso izanagaitik kexatu zan.

2. Arratiako Udalen Mankomunitateko Gobernu Batzordeko kideen aukeraketa:

Batzorde informatiboan, Izaskunek, Gobernu Batzordeko kidea alderdi botatuena izan behar dala esan eban, oraintsu urten dauen lege baten arabera. 

Plenoan, barriz, botaziño bidez egin beharrekoa dala aipatu eban, txarto informatuta egoala esanda. Orduan, botaziñoa egin zan bi kideen artean (Izaskun ala Anuska).

Botaziñoan emaitza hauxe: Izaskunek 5 boto (PNV) eta Anuskak 3 (BILDU). Beraz, AUM-ko Gobernu
 Batzordeko kidea Izaskun Sagarna izango da.

Hau ikusita, danon artean behar iteko gogo hori itxurakerie baino ez dala agerian geldituten da.

3. Bake epailearen izendapena:

Eva García aukeratu zan bake-epailearen beharra egiteko. Ahoz batez onartu zan aukeratze hori.

BILDU-k ordezko bat topetako epea zabaldutea eskatut eban, ordezko bat egotea derigorra dalako.

4. Arau ordezkoen aldaketa puntualaren onarpena:

Plenoan aurreko batzorde informatiboan, ahoz, laburpen bat emon jakien BILDU-koari inongo informerik eta datu zehatzik emon barik.  

Handik egun bira jaso ebazan informeak BILDU-k, eta konturatu zan batzorde informatiboan gauze asko ez zirela esan. Ez dau bideragarrie ikusten uztailan 14ean emondako informeak, uztailan 19reko(lan egun bi) irakurrite eta  prest aukitea plenoan horreri buruz eritzie emon ahal iziteko. Gainera, pleno informaiboan alkateak eskuetan euki eban informaziño osoa.

 PNV-k arau ordezkoak aldatuteko proposamena egin eban, torreko etxebizitzetan bozetoa arau ordezkoak bete barik egin ostean. Hau da, lehenengo bozetoa egin eben eta gero legedia amoldatu gure dabe bozeto horretara, alderantziz izan behar danean.

Hori dala eta,  BILDU-k luzapen bat eskatu eban informea osorik aztertu eta euren teknikoagaz berba egiteko. 


5. Frontoiko aldagelak, gimnasioa, almazena eta erabilera anitzeko lokalen garbikuzirako Baldintza Pleguen onarpena:

 BILDU-k hile bateko proba aldia baldintza-agirian agertutea eskatu eban, garanti bet eukiteko garbikuzia ondo egiten dan ala ez jakiteko.

Bestetik, ordutegian, ekintzen ordutegia errespetatzea agertu daitela eskatu eban.

Bardinketa baten kasuan, zozketa bat egingo zan eta urte beteko kontratua egingo jako langileari.

6. Bide publikoen inbentarioa egiteko proposamenaren azterketa:

BILDU-k proposatutako puntua izan zan hau, ikusita bide publikoen gainean Zeanurin dagozan arazoak. Hau saihestuteko inbentario bat egitea ezinbestekoa ikusten dau.

Ez da behar erreza izango baina urtenbide bakarra dala ikusten dau, adibide moduen Santa Lutzi ermitera dagoan bidea ipini eban.

Eztabaida luzean egon ziren, PNV-k inbentarioa egitea behar fazile ez dalako esaten ebalako.

Botaziñoa egin zan azkenean: BILDU-k 3 baietz eta PNV-k baietza esan eban baie bideen zerrenda bat eskatu eutson BILDU-ri.

BILDU-k proposatu eban lan-talde bat egin ahal zala bide horreek aztertuteko baie PNV-ren erantzuna ezezkoa izan zan.

7. EAJ-k, Osakidetzak Igorreko anbulategiko kontestadorean jarritako mezuaren aurka aurkeztutako mozioaren aurkezpena:

Batzar informatiboan BILDU-k proposatu eban puntu hau, herritarrak hurreratu jakozalako kexa horregaz.

Horregaitik, udaletxe moduan, Igorreko anbulategian dagoen kontestadorean kontra idatzi bat egitea proposatu eban.

Baie, gai ordena jaso ebanean, sorpresa hartu eban  PNV-k mozio bat aurkeztu ebalako BILDU-k  proposatu eban gaian inguruan.

Hurrungo egunean, mozio horrek ez zeukan udaletxean sarrerarik eta astelehenean (pleno aurreko eguna) jaso gindun mozio hori email bidez.

Kontua da, Batzorde informatiboa  baino 48 ordu lehenago aurkeztu behar direla gaiak plenoan sartutea gure izanez gero. BILDU-k ez dau ulertuten batzorde informatiboan aurkeztu ez zan puntua plenoan zegaitik sartu zan. Gainera, BILDU-k batzorde informatiboan aurkeztu ebazan bi puntuak, Ana Mariren arabera, gaiak lehenago aurkeztutea hobeto zala esan eban,

BILDU-k PNV-ri testu adostu bat egiteko eskakizuna egin eutson plenoan, herritarren onerako, baina Izaskunek gaineratu eban, berak batzorde informatiboan argi esan ebala mozioa aukeztuteko asmoa daukiela. BILDU-k hori guzurra dala esan eban.

Orduan, botaziñora geitu eban Izaskunek, moziñoa aurkeztu ala ez ebazteko: PNV-k 5 baietz eta BILDU-k 3 abstenziñoa, moziñoan esaten dan gehienagaz ados egon arren, ez dalako danan artean adostutako testua.

Bildu Zeanurik jenteari erraztasunek emongo deutsoz kexa -orrie betetako eta Osakidetzara bialduteko.

8. Dirugordelariaren izendapena:

Pedrok dirugordelaria izateari ezetza emon deutso, beste ardura guztiak PNV-renak  egin dabezan moduen, dirugordelari ardura be eurena egin daitela arrazoituz.

Beraz, Bitoriano Larrazabal izango da dirugordelaria.

9. Erregu eta galderak:

9.1 Lan boltsatik hartu zan langilea, Jon, bajan dago  eta BILDU-k ez dau horren informaziñorik euki. Bajan jarraituten badau ze konponbide hartuko daben jakin gure dau. PNV-k erantzun eban datorren astean beharren hasteko asmoa dekola.

BILDU-k jakin gure dau ia ze irizpide erabilten dan lan- boltsa kudeatutekoo, izan be, lan-boltsako zerrendan dagozan bost emakumeak ez dabez kontuan hartu.

Hau pasau ez iteko, BILDU-k, lan-boltsa kudeatuteko araudie zehaztutea eskatuten dau eta PNV-k ontzat hartu dau..

9.2 BILDU-k auditorie ze egoeratan dagoen jakin gure dau (tesorerie eta maileguak), ointxegandik amaierara arte ze aldaketa egon dan jakiteko. PNV-k auditorien erantzunik ez dagoela esan eutsien baina kontuak erakutsiko jakiezala esan eben.

9.3 Jaietako aurrekontutik 16.000 gehiago gastau da jaietarako. BILDU-k diru hori nondik aterako dan galdetu eban.

PNV-k kontratuen bat apurtuten ahaleginduko dala erantzun eban.

9.4 Arkitektoan ganean galdetu eban BILDU-k. Ia zelan egin zan aukeraketa, ze soldata dekon, ze erabilgarritasun.

BILDU-k arkitektoan kontratua lortu eban eta informaziñoa leidu eban. 2010 kontratua da eta erdera
dagoenez, erderaz leidu eban.

El precio de la adjudicación es de 35.000 euros (IVA excluido) que se pagaran, fraccionandose este importe mensualmente, tras la presentación de la correspondiente factura. Al mes 2916,67 euros + IVA
Además se pagaran los gastos de desplazamiento (kilometraje).
Estos precios son totalmente independientes de las que pudieran corresponderle al arquitecto por su participación y dirección de proyectos que le fueren encargados por el ayuntamiento.”

Adibide moduan ipinteko, ekainan, Arkigest, Iskander Atutxan enpreseari 3.496,88 euro ordaindu jakozan.

“La duración del contrato es de 2 años, prorrogables por otros dos.
Presencia en el Ayuntamiento: cuando debido al numero de consultas a realizar personalmente se requiera una estancia razonable.

Hau irakurrita, Ana Marik emon eban azalpena: 2006an, arkitektoa kontratatu zanean, ordurarte Mankomunidadeko arkitektoak kobretan eban prezioa ipini zan, 2005ko prezioak kontuan hartuta.
Mankomunidadeak emoten eban zerbitzua arkitektoa, delineantea eta aparejadorea ziren, eta ikusita diruz ez zala  ondo ibiliko udaletxea, udaletxeko arkitektoa hartutea ebatzi zan.

BILDU- k erantzun eban, hori kontuan hartu bazan 2001etik 2005era arkitektoan prezioa asko igon zala,  izan be, Felipe Plazak 2011. urtean mankomunidadeko arkitekto moduan Zeanuriko udaletxean 99,25 ordu emon ebazan eta 350.948 pezeta kostatu jakozan udaletxeari.

Honen aurrean BILDU-k eskatu eban edozein aukeraketa administratibo egiten danean aurreztik zinegotzieri informaziñoa emoteko.

Izaskunek erantzun eban datu horreek lortu baditu BILDU-k 2005ekoak be lortuko dituela.

9.5 Auzuneetan tabloi informatiboak ipintea eskatu eban BILDU-k, ez dagoelako aukera gehio auzuneetara informaziñoa zabalduteko.

PNV-n erantzuna izan zan ez dala erreza auzuneetan tabloi horreek ipintea, auzotar bakotxak leku desbardin bat proposatu daikeelako.

BILDU-k ez dau gatxa ikusten hori egitea. Auzotar guztiekaz  berba eginda, adostasun batera heldu daitekezalako, ze plaza inguruan dagozan tabloiak be batonbatek ebatziko eban non ipini bere egunean.

Gehitu eban bide publikoen inbentarioan ganean euki daben eztabaidan beti bardinera doazela, gauzek gatx ipinten direnean ez dauelako asmorik behar egiteko.

Udaletxea herritarren zerbitzura dagoela eta danon gusture gauzek  egitea erreza ez dan arren, ahalegina egin behar dala gogoratu eban.

Gainera, Izaskun arrazoi barik geldituten zanean errespetue faltetan hasten zan, adibidez,  Anuskari berba altu egiten hasi jakon eta esan behar ez eban komentarioen bat be esan eban.

Halan da be, PNV-k honen ganean pegak ipini arren, baietz esan eban. 

Batzarrari amaiera emon jakon gaueko 22:00etan. 

2011/07/16

UZTAILAN 19-EN JENTE- AURREKO PLENOA 19:30EAN

Datorren martitzenean, hilak 19, plenoa egingo da arrastiko 19:30ean udaletxean.

Hauxe gai ordena:

1.  Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
2. Arratiako udalen mankomunidadeko Gobernu Batzordeko kidearen aukeraketa.
3. Bake epailearen izendapena.
4. Arau Ordezkoen aldaketa puntualaren onarpena.
5. Frontoiko aldagelan, gimnasioan, almazenan eta erabilera anitzeko lokalan garbikuzirako Baldintza Pleguen onarpena.
6. Bide publikoen inbentarioa egiteko proposamenaren azterketa.
7. Osakidetzak Igorreko anbulategiko kontestadurean jarritako mezuaren aurka, EAJ-k aurkeztutako mozioaren onarpena.
8. Erregu eta galderak.

Uztailaren 12ko pleno informatiboan gai ordeneko seigarren eta zazpigarren puntuak Bilduren proposamenak izan ziren. 
Bilduk proposatuoan  Igorreko anbulatorioko kontestadorearen aurka udaletxe moduan kexea aurkeztu behar dala. Izaskunen erantzuna izan zan gai hau mankomunidadekoa dala eta bertan esango ebala.  Mozioa aurketutearen inguruan ez eban ezer aipatu.

Atzo, uztailak 15, datorren martitzenean  izango dan plenoaren gai-ordena jaso gendun, eta konturatu gara gure proposamena euren izenean erabilteko gogoa daukiela.

bilgu geugaz uztailan 19ko plenoan!
           

Administrazinoan behar egiteko pertsona baten kontratazinoa

Aurreko plenoan esan zan moduan, udan, uztailan 15etik irailan 15era, administrazinoan behar egiteko pertsona bat behar zan.
 Hiru pertsona aurkeztu dire behar hori egiteko:

1. Janire Beitia
2. Mari Jose Arrizabalaga
2. Maider Legorburu

Janire Beitia hartu da behar egiteko. Gitxieneko baldintzak betetan dauz, bakarra da EGA titulua dekona.

2011/07/10

1. PLENOAREN LABURPENA

Ekainan 28an egin zan hauteskundeen osteko lehenengo plenoa. Bertan esandakoa laburtuta:

1. Ohiko udalbatzarren maiztasuna: PNV-k, plenoak hilean baten egiteko ahalegina egingo dau, hileko azkenengo martitzenetan normalean, arrastiko zazpi terdietan.
Bilduk aldez aurretik plenoak noz eta ze ordutan izango diren zehaztuta eukitea eskatu eban. Gai ordenaren inguruan, aste bete lehenago prest aukitea, baita aurreko plenoaren akta.
 Erabakiorrak izan daitekezan gaiak plenoko gai-ordenean egotea be beharrezkoa ikusten dau Bilduk, ezin dalako ahiztu plenoa herritarrakaz zuzenean egoteko leku bakarreneterikoa dala, eta herria aurrera herritarrakaz eroan behar dalako.

2. Batzorde informatiboen sormena eta osaketa: Batzorde informatiboak plenoa baino aste bete lehenago egingo dira, alkatea eta zinegotzi guztiekaz osoturik. Hurrungo asteko plenora eroango diren gaien informazioa emongo da.

3. Gobernu batzordearen osaketa: Gobernu batzordea alkatea eta zinegotzien heren bategaz osatuten da eta alkateak ebazten dau nortzuk osatuko daben gobernu batzorde hori. Bertan landuten diren gaiak alkate dekretuz erabakiten dira. Alkateak, Bilduko zinegotzi batek gobernu batzordean parte hartzea proposatu dau.
 Bildu ez dator honegaz bat. Hemen ez dalako erakusten herriek maiatzaren 22an esan ebana. Gobernu batzordea osatuteko moduak presentzi sinbolikoa baino ez dau.
Gobernu batzordearen osaketa: Izaskun (alkatea), Felipe, Bitoriano eta Anuska.

4. Alkatearen ebatzien barri emotea: alkate- ordeen izendapena eta alkatearen delegazinoak:

Alkate ordeak: Lehenengo Felipe, bigarrena Bitoriano.
Hirigintza: Bitoriano
Kultura eta hezkuntza: Ruth
Musika eskola eta kontseilu eskola: Ruth
Kirola eta Turismoa: Egoitz
Euskera: Ruth eta Egoitz
Jaien koordinadorea: Egoitz
Basoa, nekazaritza eta abeltzaintza: Felipe
Ongizatea: Izaskun

5. Erakunde kolegiatuetan parte hartuko daben ordezkarien izendapena:

Gorbeialdea: Egoitz
Mankomunidadea: "D`hont legea"-ren bidez ebazten da osaketa. Zeanuriren kasuan, PNV-ko zinegotzi bategazz eta Bilduko beste bategazz osatuko da. Beraz, Izaskun eta Anuska.
Musika eskola: Ruth
Eudel: Izaskun
Ur partzuergoa: Egoitz

6. Diru gordelariaren izendapena:
 Oinarte moduan, PNV-k izendapen hau oposiziñoari emotea proposatu dau. Beraz, Pedro.

7. Beste arlo batzuetako informazinoa:

-Brigadan bi pertsonagaz denboraldie luzatuten ahalegindu diren arren, oporrak datozela eta, beste pertsona bat hartzeako ebatzia hartu da, uztaila, abuztua eta irailerako.
Langilea lan boltsatik hartu da:

1. Ricardo Perez Saeta (ezetz esan dau)
2. Miguel Angel Nobel (ezetz esan dau)
3. Jon Goiria (baietz esan dau). Uztailan 1ean hasiko da beharren.

- Administrazinoan behar egiteko pertsona baten beharra dago, uztailan 15etik irailan 15era. Behar honetarako udaletxean dagoen lan boltsatik ez dago iñor behar barik. Bilduren proposamena deialdie herrian zabaldutea izan da eta PNV-k onartu dau.
Bete beharreko baldintzak panel informatiboan ipinita dagoz eta apuntetako epea uztailaren 8an amaituko da.

- Udaletxeko lokalak garbituten dagoen pertsonari kontratua amaituten jako uztailean. Uztailan 19ko plenoan baldintzak zehaztuko dira, deialdie barriro aterateko.

- Bilduk eskatutakoari erantzunez, hemedik aurrera plenoko aktak udaletxe sarreran ipiniko dan kortxo baten publikatuko dira. Web orrian ipinten be ahaleginduko dira.
 Bildun proposamena plenoko deialdia panel elektronikoan erakustea posible dan esan dau eta PNV-k baiezkoa emon dau.
 Udaletxeko sarreran buzoi bat ipiniko da iradokizunak egiteko.

- Uztailean egiten izan diren udalekuak bertan behera geratu dira aurten, hamabi ume bakarrik apuntatu direlako.

Datorren plenoa uztailean 19en,martitzena, arrastiko 19:30ean  udaletxean.




















  

2011/07/06

PNV-N ERANTZUNE

Ekainan 22an batzarra egin eben Bilduk eta PNV-K. Bertan,  Bilduk proposatu ebazan gaien inguruen erantzun eban PNV-k. Hauxe izan zan esandakoa:

  •     Udal-batzordeak alderdi guztieri zabaldu:
Batzordeak alderdi guztieri zabalduta egotea eskatzen dau Bilduk ordezkari kopuru bardinegaz, danok parte-hartu ahal izateko. Aurrezdik deialdiek zabalduz eta aktak publikatuz

PNV-N ERANTZUNE: 
Udal-batzordeak informatiboak izaten dira eta plenoa baino aste bete lehenago egiten dira. Gai orden bat emoten da, plenora joan aurretik jakitun egoteko plenoan landuko diren gaiak. Bertan ez da erabakirik hartuten.
PNVren proposamena
Gobernu batzordeak hamabosterik behin egiten dira,eta plenora eroaten ez diren gaiak  landuten dira. Gobernu batzordeak zinegotzien heren bategaz eta presidenteagaz (alkatea) osatuta egon behar dira. Euren proposamena Bilduko zinegotzi batek bertan parte hartzea da, alkatea eta PNV-ko bi zinegotzi egongo direlarik.

BILDUREN ERANTZUNE:
Helburua herritarren parte hartze zuzena da eta gobernu batzordea ez dator bat horregaz. Gobernu batzordea 5000 biztanletik gorako herrietan bakarrik da derigorra osatutea.
Gobernu batzordeak gaur egun dekon osaketaren kontra dago Bildu, ez dauelako erakusten herriek maiatzaren 22en esan dauena. Gobernu batzordeak osatuteko moduak emoten dauen aukerea presentzi sinbolikoa baino ez da, baie zuzeneko informazinoa hartzeako aukera bakarra dala ikusten dau, horregaitik abotsa eukiko dauela ikusten dau baie botorik ez.

  • Plenoen maiztasuna handitutea:  
Udal transparente eta parte-hartzaile baten alde lan egiteko prest dago Bildu. Horretarako, ezinbestekoa ikusten dau jente-aurreko plenoak hilean baten egitea. Herritarrak jakitun egon behar dauelako bere inguruen pasetan dabilenagaz.

 PNV-REN ERANTZUNE:
Plenoak normalean hilean baten egiten dira, batzutan bost astera luzatuten direlarik. Martitzenetan izaten dira, arrastiko 19:30etan.

  •    Plenoko aktak publiko egitea
PNV-REN ERANTZUNE:
Udaletxeko horman publikatu dira azkenenengo pleno bien aktak. Orain arte ez dira publikatu izin,  administraziñoan behar asko dagoelako. Ahaleginduko dira hemendik aurrera aktak publiketan eta modu eraginkorragoan egiten,  web orrian ipiniz.

  •  Herriko baliabide propioetan oinarrituz turismoa bultzatu: Gorbeiara daukoguzan hiru igonaldien (san justo, lanbreabe eta saldrapo) ohiturea indartuz
PNV-REN ERANTZUNE:
Arlo honetan behar egiteko prest agertu dira.

  •  Eskoleak eta udalak interes berberen alde behar egitea
Eskolako zuzendaritza taldeagaz eta Guraso Alkarteagaz hartuemonak indartu behar direla ikusten dau Bilduk. Agertuten diren egoera barrien aurrean jarrera bateratua izan behar dau udalak eta eskoleak, gaur egungo egoereari konponbide bateratu bat bideratuz.

PNV-REN ERANTZUNE:
Eskoleagaz hartuemon ona dago.

  •   Tele-alarma sistema martxan jartzea
Asko dira Zeanurin baserrietan bakarrik bizi diren helduek. Horregaitik, konfiantza eta segurtasuna emoten lagunduko deutsie sistema honek ezindu edo bakarrik bizi direnei.

PNV-REN ERANTZUNE:
Prest agertu dira herritarrei informazio hau bideratuteko.

  •   Herritarrakaz batera, kultur taldeakaz alkarlanean, herri osoarentzat zabalduko dan kultur mugimendu herrikoia indartzea 
Mediku-etxeari eta kultur etxeari erabilera egokia emotea eta herriko alkarteei euren beharrizanetara ondo ipinitako lokalak emotea

PNV-REN ERANTZUNE:
Mediku etxean hasi dira alkarteari lokalak emoten. Ehiza eta ganaduzaleen alkarteeri lokal bana emon jako. 14-16 urte bitarteko gazteak lokal bat daukie bertan egoteko.16 urtetik gorakoantzat be asmoa dago lokala emoteko.
Alkarteei laguntzak emoten jakiez eta eureri memori bat eskatuten jakie.

 
  •  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) barriro sartutea aztertu beharreko ebatzia da
 Zeanurik euskerean aldetik atzerapausoa emon dau eta UEMAK erraztasunak emoten dauz herritarrak egiten daben bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua, euskeraz izan daiten.

PNV-REN ERANTZUNE:
UEMAn barriro sartuteagaz ez dago ados:
            Zerbitzu txarra
            6000€ ko gastue urtean
            Euskera plana egiteko ezetza

  •   Gazte Asanbladari ateak zabaldutea
Gazteak herrian daukien mugimendu ahalmena aitortu eta Zeanurin gazteak lekua daukiela argi deko Bilduk

PNV-REN ERANTZUNE
Gazteak herrien lekua behar dauriela argi dauka, baina Gazte Asanbladak ikur politikoa dauka eta ezin jako lokalik itzi.
  •     Proiektu txikitzaileei herri mailako gogoeta zabala eta anitza
PNV-REN ERANTZUNE:
Kantereak ez deko zerikusirik udaletxeagaz. Udaletxeak tramitaziño administratiboa bakarrik eroan dau aurrera.
  •    Zeanuriko plazea egoitza-kalea bihurtutea
Plaza ingurue kotxez beteta egoten da eta askotan abiadura desegokien ibilten dira kotxeak umeak dabizen inguruetatik. Berandu izin baino lehenago  udaletxeak neurriek hartu behar dauz Bilduren ustetan. Proposamena:
                        20km/h abiadura gehienez kotxeentzat
                        Oinezkoek bidean lehentasuna izatea
                        Seinalizatutako lekuetan bakarrik aparketea


PNV-REN ERANTZUNE:
Proposamena aurrera eroateko prest agertu da.
  •  Frontoia gestionetako modua aldatutea
PNV-REN ERANTZUNA:
Ez dau jakin Bilduk zer esan gure izin dauen honegaz.  Adibide bat ipini eutson Bilduk: umeen futbito partiduek eurie danean eskolako patioan jokatu beharrean frontoian jakatutea. Horretarako, Zuleibargo frontoia dagoela esan eban. Halan da guztiz be ezezkorik ez daurie. emon.