2016/07/20

UZTAILAK 15EKO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
- Otsailaren 19koa, apirilaren 22koa eta maiatzaren 13koa onartuten dira.
- Martxoaren 4koari eta ekainaren 10ekoari EH Bilduk eta EAJk zuzenketak egiten deutseez.
Jarraian, alkateak urgentziazko gai bat sartu behar dala dino, plenoaren 12. puntua izango dana. Igogailuen ordenantzearen onarpena da gai hori.

2.- Kultura eta kirol arloaren dirulaguntzen emakida arautzen dauan Udal Ordenantzeari egindako alegazinoen azterketea eta, halan bajagoko, onarpena:
Herritar batzuk zein EH Bilduk aurkeztutako alegazinoak dirala eta, alkateak berbea emoten deutsie aurkeztu ebenetatik plenora hurreratu ziranai. Aurkeztutako alegazinoetan honeek dira besteak beste gehien nabarmentzen diranak: arlo baten bi alkarte egon ezkero dirua zaharrenari emoteak dakarren bazterketea, gardentasun eza eta objetibotasun eza; batez be, diru laguntzak emoterakoan erispiderik ez dagoalako. Diru laguntzak emongo dituan batzordean alkarteak presentzia eukitea be eskatuten da alegazinootan. Bakotxari erantzuna idatziz emoteko eskatuten jako EAJri plenoan. Alkateak dino, ordenantza ez dala baztertzailea, ez dala betiko, eta zenbat eta alkarte gehiago egon dagoan dirua danan artean banatu beharko zala eta horrek bakotxak gitxiago jasotea ekarriko leukela. Baremoa dala eta, alkateak adierazoten dau, “subjetibidadea objektibidadera eroatea da”.
Eztabaida luze baten ostean, alegazinoak banan banan botetan dira. EAJk kontrako bost boto emoten deutsoz bakotxari; EH Bilduk aldeko hiru.