SARRERA
Ondo etorria denori eta zelan ez eskerrak emon behar deutsuedaz hemen
egoteagaitik.
Ze urrin dagoan, batzuk Arenalean ta beste batzuk EHko txoko desbardinetan gure
bihotzak taupada bizian geunkazan momentua, erantzun baten zain egon ginan
eguna, 2011ko hauteskundeetara aurkezteko aukerea eukiko genuen ala ez jakin
genduana.
4 urte geroago hemen gagoz, bide horreri jarraipen bat emoteko, gaurko
batzarraren helburua 2015ko hauteskundeak preparetea izango da, gure asmoa bai
zerrenda ta bai programea erarik eta zabalenean egitea da, ze zuon ekarpen ta
laguntasun barik ibilbide hau ez liteke izango posible.
Beste gauza batzukaz hasi baino lehen, gure zinegotziak 4 urte honeen balorazinoa
egingo deuskue.
