2019/05/09

2019ko apirilaren 11ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten diranak: 2018ko abenduaren 20koa.
Onartuten ez diranak: 2019ko otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko ez-ohikoa eta martxoren 7koa.

2.- Udaleko aguazilari 1449/2018 Errege Dekretua aplikatzeko “jubilatzeko adiña gitxitzeko” kotizazio taldearen aldatzearen onarpena, halan badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea esanez udaltzaingoei jubilatzeko edadea gitxitzeko aukera eman jakiela 1449/2018 Erregu Dekretuaren bitartez. Eta alguazilak udaltzaingoaren funtzioak egiten dabezenez, Gizarte Segurantzari eskatuko jakola kotizazio taldea aldatzeko. Aurreko plenoan gaia mahai gainean gelditu zala txosten teknikoa eskatu zalako gai honen inguruen. Idazkariak egin dauela txosten hori eta bertan esaten dala bidezko ikusten dala Gizarte Segurantzari eskatutea Zeanuriko udal alguazilari jubilatzeko adina gitxitzeko eskaerea luzatutea.
EH Bilduk azalduten dau beste herri bateko idazkariek egineko txostenean guztiz kontrakoa esaten dala. Lege batzuk aipatuten dauz, martxoaren 13ko 2/1986 lege organikoa edo uztailaren 17ko Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 legea.
Zeinetan esaten dan aguazilak zenbait kasutan udaltzainen zeregin batzuetaz arduratu daitzekeela ahalbidetu arren, ezin dala ondorioztatu udaltzainak direnik eta bere izaerako funtzinarioentzat onartutako onuretaz baliatu ahal direnik. Hori kontuan harturik, eta gaie argituteko helburuegaz, EH Bilduk eskatuten dau Diputazioari eskatutea txosten juridikoa egin dagiela. Bitartean gaie mahai gainean gelditutea eskatuten dau.
Dana dala, EH Bilduk gaineratuten dau aguazilek egineko eskaeraren kopiarik ez jakiela emon. Idazkariek azaltzen dau aguazilek eskaera idatzirik ez dauela egin. EH Bilduk dinotso beste langileren batek aldaketaren bat gure izan dauenean, idatziz eskatu dauela, eta kasu honetan be bardin egin beharko zala.
Alkateak botazinora daroa gaie eta EAJren aldeko 5 botakaz onartu egiten da. EH Bildu abstenidu egiten da.

3.- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko estatutoak aldatzeko proposamenaren onarpena, horrela badagokio.
Alkateak azalduten dau Partzuergoaren estatutoaren aldaketa udal guztietatik pasau behar dala. Debatea han bertan egin zala eta gaurkoa aldaketa onartutea edo ez dala.
EH Bilduk dino Zeanuri ez dala beste herrien modukoa, bertan dauelako Bilbo eta ingure guztie hornituten dauen presea baie herriek hobaririk ez deukola. Herritar askok saneamendue ordaintzen dauriela infraestruktura hori oindino eukin ez arren eta momentuz eukiko bez. Gaineratuten dau Partzuergoak “Bono sozialik” be ez dauela kontuen hartzean nahiz eta ura behar beharrezkoa izan. Amaitzeko dino monopolioarik ezin dauela sustatu. Eta gaur egun Partzuergoa hori dala.