2018/04/13

Ez ohiko larrizko osoko bilera 2018-03-27


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Hasteko, alkateak dino landuko dan gaia premiazkoa dan ala ez botau behar dala. Halan egiten da eta premiazkoa dala ebazten da, 9 botogaz.

1. Jordi Turull, Carme Forcadell, Raül Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa kartzelaratzeko agindua dala eta, EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionalaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea esanez badakiela epez kanpo dabizela baina euren adierazpena aurkeztuten dabela plenoan bertan, EH Bilduren adierazpenari ezezkoa emotearen arrazoi lez.
EH Bilduk dinotso EAJren adierazpena ez dala gai ordenean agertuten, gai ordena EAJk egindakoa dala eta bertan dagozan puntuak dirala tratau beharrekoak.

Ez-Ohiko plenoa 2018-02-23


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- 2018ko Aurrekontuaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak EH Bildu udal taldeari berbea emoten deutso 2018ko aurrekontu proiektuari aurkeztu deutsozan osoko zuzenketa eta zuzuenketa partzialak azaldu dagizan.
EH Bildu udal taldeak azalduten dau osoko zuzenketa aurkeztu dauala, alde batetik, formak ez direlako jagon. Aurrekontu hau ez dala ez herriagaz ez EH Bildugaz egin, proiektua egin eta gero erakutsi jakola esaten dau EH Bilduk. Gaineratuten dau eduki aldetik legeak jarrita daukazan epeak ez dirala errespetau; eta, txostenean, akatsak dagozala, programa-talde batzuk falta dirala edo ez dagozala zuzen. Diru sarrerak ataleko, zeharkako zergak puntuan, ez dala argi gelditan zein dan kontuan hartuko diran kantidadeak dino EH Bilduk, hainbat partidatan ez dala 2017ko gastu erreala kontuan hartu, nahiz eta txostenean kontrakoa esan. Galdetuten dau EH Bilduk inbersinoak errealak diran eta egiteko aurreikusten diran dirulaguntzak ziurtatuta dagozan. Plazearen berrantolaketaren kasuen aurreikusten diran dirulaguntzak gastua baino handiagoak dirala be badino EH Bilduk, eta ia hori posible dan galdetuten dau eta dino dana dala, inbersino horreen proiektu teknikorik ez dala aurkeztu. EH Bilduk dino txostenean azaltzen dala lan eskaintzarik ez dala egongo, baina era berean kulturarako administrari laguntzaile bat kontratatzeko programa sortuten dala eta horretara,   jakin gurako leukela zelan esleituko dan lanpostu hori eta zeintzuk izango diran kontratu horren zehaztasunak.