2018/04/13

Ez ohiko larrizko osoko bilera 2018-03-27


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Hasteko, alkateak dino landuko dan gaia premiazkoa dan ala ez botau behar dala. Halan egiten da eta premiazkoa dala ebazten da, 9 botogaz.

1. Jordi Turull, Carme Forcadell, Raül Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa kartzelaratzeko agindua dala eta, EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionalaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea esanez badakiela epez kanpo dabizela baina euren adierazpena aurkeztuten dabela plenoan bertan, EH Bilduren adierazpenari ezezkoa emotearen arrazoi lez.
EH Bilduk dinotso EAJren adierazpena ez dala gai ordenean agertuten, gai ordena EAJk egindakoa dala eta bertan dagozan puntuak dirala tratau beharrekoak.

Horretara alkateak dino, orduan beste barik EH Bilduk aurkeztutako adierazpenari ezezkoa emoten deutsiela, nahiz eta adierazpenean esaten danagaz edo gehienagaz ados egon esaten dan ereagaz ez dabela bat egiten. EH Bilduk galdetuten deutso zegaz ez dagozan konforme eta prest dagoala testua moldatuteko. Egindako galderea ez dau argituten EAJk eta testua moldatuteko proposamenari ezezkoa emoten deutso. EH Bilduk dino ezin leikela ulertu esaten danagaz ados egonda ezezkoa emotea, aituazoten dauala zer aurkeztuten dan baino nork aurkeztuten dauan dala arazoa, kasu honetan EH Bildu.
Eztabaida luze baten ostean, botazinora joanda EH Bilduk aurkeztutako adierazpena ez da onartuten EAJren kontrako 5 botoakaitik. EH Bilduk aldeko lau boto emoten deutsoz adierazpenari.


2. Udaletxean ikurriñagaz batera estelada ipinteko EH Bilduren proposamenaren azterketa eta onarpena, holan badagokio.
Alkateak galdetuten dau ia noiz arte izango litiken esteladea ikurriñagaz batera egotea. EH Bilduk galdera horreri erantzun orduko dino ez dauala ulertuten adierazpenari ezezkoa emon ostean estelada ipinteko prest agertutea, jente aurrean itxurea emoteko modua dala dinotso EAJri. Jarraituten dau EH Bilduk erantzunez  proposamena dala 155. artikulua kendu arte estelada ipinita eukitea. Alkateak ezezko borobila emoten deutso proposamenari eta dino ipintekotan adibidez apirilaren 8ra arte izango litikela. EH Bilduk leporatuten deutso estelada luzaroan ipinita eukitea arazoa dala itxure baten baina ez ostera balkoian dagoan moduan Espainiako banderea kendu barik eukitea.
Eztabaida luze baten ostean, bi botazino dagoz. Lehenengoa, EH Bilduren proposamena da, estelada 155. artikulua kendu arte ipinita eukitea: EAJk kontrako bost boto emoten ditu. EH Bilduk aldeko lau. Proposamena ez da onartuten.
Bigarren botazinoa EAJren proposamena da, estelada apirilaren 8rarte ipinita eukitea. Danon adostasunagaz onartuten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario