2017/11/06

Ez ohiko premiazko osoko bilera, 2017ko urriaren 26a

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Alkatea hasten da esanez, lehenengo botau egin behar dala premiazkoa dan edo ez. Danon adostasunagaz, baiezko 8 botogaz, premiazkoa dala onartuten da.

Alkateak dino adierazpen instituzional bi aurkeztu dirala, EH Bildurena eta EAJrena.
EH Bilduk dino ez dauala aituten EAJk adierazpen alternatiboa aurkeztutea, bietan gauze bera eskatuten danean, nahiz eta berba desbardinak erabili. Desbardintasun bakarra dala EH Bilduk aurkeztu dauan adierazpenean esaten dala bat egingo dala eragile desbardinak deitutako mobilizazinoakaz eta herritarrai deialdi horreen barri emongo jakiela. Alkateak erantzuten dau eurek aurkeztu daben adierazpena Parlamentuen onartu dana dala eta jenteak bere kabuz parte hartuko dauala deituten diran konzentrazinoetan edo beste ekintzetan, udalak inor mobilizau barik.


1. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart-en berehalako askatasuna eskatzeko, EH Bilduren adierazpen instituzionala.

Botazinora joanda, mozinoa ez da onartuten EAJren kontrako 5 botoakaitik. EH Bilduk aldeko 3 boto emoten deutsoz aurkeztutako mozinoari.

2. EAJk aurkeztutako adierazpen instituzionala, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarten atxiloketa dala eta.
Botazinora joanda, adierazpen instituzionala onartu egiten da danon adostasunegaz. 


2017ko urriaren 11ko Ohiko Osoko Bilera

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.

Maiatzaren 18koa à Onartu egiten da.
Uztailaren 24koa à Onartu egiten da.
Irailaren 8koa à Alkateak eta EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.

2. 2017ko Aurrekontuaren 2. modifikazioari egindako alegazioen azterketa eta onarpena, halan badagokio.

Idazkariak azalduten dau zalantzan dagoan kuestino teknikoari (diru sarrera finalista dan edo ez) urteerea emoteko remanentetik hartuko dala, eta efizientzia energetikorako etorri zan diru laguntza hori diru sarrera barri legez geldituko dala. EH Bilduk argitu gura dau alegazinoan aitatu dauan legea ez dala okerrekoa, 38/2003 legea dirulaguntzari buruzkoa dala, abenduaren 2ko 10/2003 Foru Araua kontabilitateari dagokiona dala; izan be, idazkariak egindako alegazinoaren erantzun txostenean EH Bilduk aitatuten dauan lege hori okerrekoa ei dala adierazoten da.

Danon adostasunagaz, 8 botogaz, modifikazinoa onartu egiten da.