2018/12/26

2018ko abenduaren 20ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutzu Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.

Onartuten ez direnak: urriaren16koa eta azaroaren 27koa.

Urriaren 25ekoa agindu barik dagoenez ezin izan jako errepasorik egin, horregaitik, hurrengorako geldituten da.



2. Jubilatu elkarteagaz hitzarmenaren errebisinoaren azterketa.

Alkareak hitzarmena azalduten dau. EH Bilduk galdera puntual batzuk egiten ditu: 

2018ko azaroaren 27ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuloaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


Plenoaren gai ordenagaz hasi orduko alkateak dino urgentziazko bi puntu dagozala, eta ia danak konforme dagozan gai horreek tratetako. Danak konforme agertuten dira.



1. Aurreko bilera agirien onarpena.

Onartuten diran aktak: Abuztuaren 17koa eta urriaren 4koa.
Onartuten ez diran aktak: Urriaren 16koa eta urriaren 25ekoa. Urriaren 16koari zuzenketak egiten deutseez EH Bilduk eta EAJk; urriaren 25ekoari, EH Bilduk egiten deutsoz zuzenketak.



2. Jubilatu elkarteagaz hitzarmenaren errebisiñoaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
EH Bilduk hitzarmeneko hainbat puntu aipatuten ditu, eguneratu beharrekoak. Hori dala eta, alkateak gaia mahaiganean iztea ebazten dau. 

2018ko urriaren 25eko ez ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1.- 2018ko Aurrekontuaren 8. kreditu aldaketaren azterketa eta onarpena,halan badagokio.

Alkateak modifikazinoa azalduten dau. Lehengo egunetik aldaketa bat dauela Ur sare obrak eiteko lehengoan 34.000€ eta piku zana, oraingoan kantidade hori sarrerea dala eta gastua 79.000€ eta piku dala. Idazkariek dino transferentzietan akatsa zuzendu barik dauela, kontsultorioko desfibriladora -1.250€ dala, kentzen dan kantidadea, gehitzen dala. 

2018ko urriaren 16ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.

Onartuten ez diranak: Abuztuaren 17koa, eta urriaren 4koa.



2. Plazea 9ko udal jabetzako etxebizitza adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitza legez Arratiako Udalen Mankomunitateari 10 urterako zesioaren azterketaren onarpena, halan badagokio.

Idazkariak azalduten dau proposatuten dana Mankomunidadeari 10 urteko zesioa egitea dala. Alkateak zehaztu gura dau, beti be tutoretzapeko adinekoentzako erabiliko dala, ezin izango dala beste gauza batzuetarako erabili. 

2018ko urriaren 4ko ez ohiko larrizko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1. Plazearen estaltze proiektuaren lanen adjudikazioaren onarpena.

Alkatea hasten da esanez proiektu honen lizitazinoan enpresa bat bakarrik aurkeztu dala, Ekin Eraiketak. Enpresa honek eskeini dauan prezioa 175.917,00€ + BEZ dala dino alkateak. Jarraituten dau alkateak esanez, Kontratazino Mahaiak gaia aztertu ostean onartu egin dauala. 

2018/09/24

2018ko abuztuaren 17ko ohiko plenoa



Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Amaia Intxaurza Bernaola.


1. Aurreko bileraren akataren onarpena.

Ekainaren 26koa onartu egiten da. Uztailaren 3koari zuzenketa txiki bat egin ostean onarpena emoten jako.


2018ko uztailaren 3ko ez ohiko plenoa




Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Amaia Intxaurza Bernaola.


1. Zeanuriko plazan espazio publikoa estaltzeko proiektuaren onarpena, obrak lizitazioara ataratzeko akordioa hartzea eta honetarako aurkeztutako baldintza pleguen onarpena.

Alkatea hasten da esanez aurreko pleno baten gaia mahai ganean gelditu zala txostena egun berean aurkeztuteagaitik. Hasierako onarpena emongo jakola dino eta hamabost eguneko epea egongo dala alegazinoak aurkeztuteko.

EH Bilduk ondorengoak esaten ditu:

Lehenengo eta behin txostena erdera hutsean dago eta hizkuntza sexista erabilten da.


1.- Memoriek diño:
                1.- DATOS DE ENCARGO
                El presente proyecto consiste en la redacción del Proyecto de ejecución para la construcción de
                una cubierta de un espacio público en Zeanuri de usos diversos por diferentes sectores de
                población: niños, ancianos, etc. También para actividades de ocio, cultura y fiestas.

Esarlekurik ez da ipiniko estaltzen dan leku horretan. Hori ez dator bat “ancianos”-entzat lekue be izingo bada. Alkateak erantzuten dau aldatu egingo dala, danontzat izango dala ipiniko dala.


2018ko ekainaren 26ko ohiko plenoa



Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Amaia Intxaurza Bernaola.



1. Aurreko bileraren akataren onarpena

Otsailaren 23koa, martxoaren 27koa, apirilaren 10ekoa eta maiatzaren 17a onartu egiten dira.

               

2018/06/11

2018ko maiatzaren 24ko ez ohiko plenoa




Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea.


1. Paisaiaren zehaztapenei dagokien Igorreko Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren aldaketaren ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoari alegazioen onarpena.

Alkateak dino bi alegazinoak aginduko dirala, bai EAJrena eta bai EH Bildurena.


2. Ermiten dirulaguntzaren banaketaren azterketa eta banaketa, halan badagokio.

Alkatea hasten da esanez, 10.000€ dagozala. Jarraituten dau esanez Santa Agedarako igaz 9.000€ko dirulaguntza emon zala eta aurten, 7.000€ko dirulaguntza emongo jakola; eta, Ipiñeko ermitarako 3.000€. Esaten dau alkateak bebai, etorriko diran eskaerari be erantzungo jakiela.

2018ko maiatzaren 17ko ohiko plenoa




Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea.

Hasi orduko alkateak adierazoten dau gai ordenean beste hiru puntu sartu beharko litekezela; batetik bi adierazpen gaia Israelen aldetik palestinar herriaren kontra egindako erasoak); eta, bestetik, ermitei dirulaguntzak emotea. Hiru puntuak urgentziazkoak diren ala ez botau behar dala dino alkteak. Danon adostasunagaz gai ordenean gehitutea onartuten da.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Abenduaren 14ko eta urtarrilaren 19ko onartu egiten dira. EH Bilduk otsailaren 23koa (Aurrekontuena) eta apirilaren 10ko plenoen grabazinoak eskatuten dauz. Martxoaren 27koa begituko da.

2. Ezkontza tasa ezartzeko ordenantzaren hasierako onarpena.
Danon adostasunegaz onartuten da

3. Ikasle garraiodunei dirulaguntza emateko ordenantzaren hasierako onarpena.
Danon adostasunegaz onartuten da.

2018/05/14

Ohiko plenoa 2018-04-10


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Otsailaren 23koa (ez ohiko larrizkoa) onartu egiten da. EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz abenduaren 14ko aktari, otsailaren 23ko ez ohikoari eta urtarrilaren 19koari. Azkenengo honeri, alkateak be zuzenketak egiten deutsoz.

2.- Lanbreako bidearen konponketarako lanen esleipena.
Idazkaria hasten da esanez hainbat proposamen aurkeztu zirala, Provisak egin ebala eskaintzarik onena baina ‘baja temeraria’n egon zala eta arkitektoak aldeko txostena egin dauanez, azkenean Provisari esleitu jakola. EH Bilduk galdetuten dau ia ze erizpide jarraituten dan ze bide konpondu erabagiteko. Alkateak erantzuten deutso momentu honetan beharrizan eta erabilera gehien daukana dala konponduko dana. EH Bilduk dinotso bideen plan orokorra falta dala. Alkateak dino herriko bideen memoria eginda dagoala. Aipatuten dau alkateak bebai beste batzuen artean kanposantuko horma zati bat jausi dala euriakaitik, eta konponketa 10.000-12.000€ ingurukoa izango dala.
Danon adostasunagaz onartu egiten da, aldeko 9 botogaz.

2018/04/13

Ez ohiko larrizko osoko bilera 2018-03-27


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Hasteko, alkateak dino landuko dan gaia premiazkoa dan ala ez botau behar dala. Halan egiten da eta premiazkoa dala ebazten da, 9 botogaz.

1. Jordi Turull, Carme Forcadell, Raül Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassa kartzelaratzeko agindua dala eta, EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionalaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea esanez badakiela epez kanpo dabizela baina euren adierazpena aurkeztuten dabela plenoan bertan, EH Bilduren adierazpenari ezezkoa emotearen arrazoi lez.
EH Bilduk dinotso EAJren adierazpena ez dala gai ordenean agertuten, gai ordena EAJk egindakoa dala eta bertan dagozan puntuak dirala tratau beharrekoak.

Ez-Ohiko plenoa 2018-02-23


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- 2018ko Aurrekontuaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkateak EH Bildu udal taldeari berbea emoten deutso 2018ko aurrekontu proiektuari aurkeztu deutsozan osoko zuzenketa eta zuzuenketa partzialak azaldu dagizan.
EH Bildu udal taldeak azalduten dau osoko zuzenketa aurkeztu dauala, alde batetik, formak ez direlako jagon. Aurrekontu hau ez dala ez herriagaz ez EH Bildugaz egin, proiektua egin eta gero erakutsi jakola esaten dau EH Bilduk. Gaineratuten dau eduki aldetik legeak jarrita daukazan epeak ez dirala errespetau; eta, txostenean, akatsak dagozala, programa-talde batzuk falta dirala edo ez dagozala zuzen. Diru sarrerak ataleko, zeharkako zergak puntuan, ez dala argi gelditan zein dan kontuan hartuko diran kantidadeak dino EH Bilduk, hainbat partidatan ez dala 2017ko gastu erreala kontuan hartu, nahiz eta txostenean kontrakoa esan. Galdetuten dau EH Bilduk inbersinoak errealak diran eta egiteko aurreikusten diran dirulaguntzak ziurtatuta dagozan. Plazearen berrantolaketaren kasuen aurreikusten diran dirulaguntzak gastua baino handiagoak dirala be badino EH Bilduk, eta ia hori posible dan galdetuten dau eta dino dana dala, inbersino horreen proiektu teknikorik ez dala aurkeztu. EH Bilduk dino txostenean azaltzen dala lan eskaintzarik ez dala egongo, baina era berean kulturarako administrari laguntzaile bat kontratatzeko programa sortuten dala eta horretara,   jakin gurako leukela zelan esleituko dan lanpostu hori eta zeintzuk izango diran kontratu horren zehaztasunak.

2018/03/23

2018ko otsailaren 23ko Ez-Ohiko premiazko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola eta Irati Urien Ortuzar.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Martxoaren 8rako Adierazpenaren azterketa eta, onarpena, horrela badagokio.
Alkateak Eudelek proposatutako adierazpena aurkeztuten dau.
EH Bilduren ustez testuak dinona oso azalekoa eta orokorra da, bardin balioko leukena edozein urtetako martxoaren 8rako. Nahiz eta aurtengo ekintzarik garrantzitsuena izan, deituta dagoan grebaren aipamen zehatzik ez dala egiten be badino EH Bilduk.
Adierazpena onartu egiten da EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz. EH Bildu, emondako arrazoiakaitik, abstenidu egiten da.




2018ko urtarrilaren 19ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- Aurreko bileraren aktaren onarpena
Urriaren 11ko akta, azaroaren 2koa eta 9koa onartuten dira. Abenduaren 14koari EHBilduk zuzenketak egiten deutsoz.

2.- 2016ko Kontu Orokorraren behin-betiko onarpena.
Idazkariak prozesua zein izan dan azalduten dau: onarpenari oneretxia emon jakon. EH Bilduk alegazinoak aurkeztu eutsezan. Erantzun egin ziren. Ostera be EHBilduk alegazinoak aurkeztuten dauz. Gaur behinbetiko onarpena emongo jako, edo ez.
EH Bilduk hurrengo alegazinoak aurkezten ditu hasiera baten:

2018/01/10

Abenduaren 14ko ohiko osoko bilera


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola eta Irati Urien Ortuzar.
Arkaitz Estiballes Ormaetxea gai ordeneko 3. puntuen bertaratuten da.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Urriaren 11koa à EH Bilduk zuzenketa egiten deutsoz.
Urriaren 26koa à Onartu egiten da.
Azaroaren 2koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
Azaroaren 9koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
2. Lanbreabeko bidean konponketak egiteko Baldintza Tekniko eta Administratiboen onarpena.
Alkatea hasten da esanez kantidadea dala eta plenotik pasau behar dala, dana dala euskeratutea falta dala. EH Bilduk hurrengo galderak egiten ditu:
  • ·   Alkatearen eskumena ze kantidaderaino dan. Idazkariak erantzuten dau aurrekontuaren sarrera ordinarioatan 1-5 kapituloraino horren %10a gaindituten ez bada alkatearen eskumena dala, kasu honetan gitxigaitik dala.
  • ·    Plegu batzuk zergaitik ez diran plenotik pasetan. Idazkariak erantzuten dau obraren inportea sarrera ordinarioen 1-5 kapituloraino %10a gaindituten ez bada, ez dala zertan plenotik pasau behar.
  • ·    Certificado de obra nork egingo dauan. Idazkariak erantzuten dau udal arkitektoak egingo dauala.
  • ·         Publizidadeagaz edo publizidade barik izango dan. Idazkariak erantzuten dau publizidade barik izango dala baina web orrian be ipiniko dala.

EH Bilduk proposatuten dau nahiz eta obraren kantidadeagaitik publizidade barik izatea posible izan, publizidadeagaz izatea. Onartu egiten da.
Aldeko 7 botogaz (EAJk 5, EH Bildu 2), plieguak onartu egiten dira.

2017ko azaroaren 30eko ez ohiko bilera


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Irati Urien Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. EAJ-PNV-k aurkeztutako 2017ko  Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpenaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
Alkatea hasten da esanez gaia premiazkoa dan ala ez botau behar dala. Botau egiten da eta danak baiezkoaren alde egiten dabe.
EH Bilduk bere proposamena botaten dau, euren adierazpena EAJrenari gehitutea hain zuzen be. Idazkariak erantzuten dau gai ordeneko bigarren puntu lez sartuko botauko dala EH Bilduren adierazpena. Jarraian alkateak euren adierazpena azalduten dau. Horretara EH Bilduk auzolana aitatuten dau, EH Bilduk alkarregaz lan egitea beti mahai ganera eroan dauna dala azpimarratuz. Jarraituten dau EH Bilduk esanez EAJk ekarriko adierazpenagaz ados dagoala baina barriro azpimarratuten dau adierazpenak alkarlanean egitea eta adostasunera heltzea hobea litakela. Amaituten dau EH Bilduk esanez prest dagoala EAJren adierazpena onartuteko EH Bildurena gehituta, bestela biak onartuko dituala. Alkateak erantzuten dau adierazpena dagoan moduan proposatzen dabela EAJkoak eta adierazpen batek bakarrik urten behar dauanez eurenaren alde egingo dabela, erakunde batek bi adierazpen onartzeak ez daukala zentzunik, botau egingo dirala.
Holan ba, EAJren adierazpenaren aldeko botoak 6 dira. EH Bilduren adierazpenaren botazinoan ostera, EH Bilduk adierazpenari aldeko 2 boto emoten deutsoz eta EAJk kontrako 4.
                              


2017ko azaroaren 9ko Ohiko Osoko Bilera


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri,  Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Eider Ajuriagerra Arana gai ordeneko 3. puntuan bertaratuten da.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Hasi aurretik Pedro Mari Lejarzak, EH Bilduko zinegotziak dino abenduan operazino bat egingo deutsiela eta bajan dagoan bitartean plenoetan ezin izango dauanez parterik hartu jagokon dietari uko egiten deutsola. Alkateak erantzuten deutso dietak ez dirala kobretan plenoetan parte hartzeagaitik, zinegotzi lanagaitik baino. Halan da be, Lejarzak dino ez dauzala kobrauko, herrirako izten dituala.
Alkateak proposatuten dau gai ordenari beste puntu bat gehitutea: “Plan sanitario de vigilancia y control frene a IBR, BVD, Neosporosis, Paratuberculosis, Tricomonosis y Campilobacteriosis en los Montes Comunales de la CAPV.”.
Danon adostasunagaz, 8aldeko botogaz, onartu egiten da.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
Irailaren 8koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
Irailaren 14koa à Onartu egiten da.
Irailaren 28koa à Onartu egiten da.
Urriaren 11koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
Urriaren 26ko à Onartu egiten da.
Azaroaren 2koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.