Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe
Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga,
Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes
Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1.- Aurreko bileraren aktaren onarpena
Urriaren 11ko akta, azaroaren 2koa
eta 9koa onartuten dira. Abenduaren 14koari EHBilduk zuzenketak egiten deutsoz.
2.- 2016ko Kontu
Orokorraren behin-betiko onarpena.
Idazkariak prozesua zein izan dan azalduten
dau: onarpenari oneretxia emon jakon. EH Bilduk alegazinoak aurkeztu eutsezan.
Erantzun egin ziren. Ostera be EHBilduk alegazinoak aurkeztuten dauz. Gaur
behinbetiko onarpena emongo jako, edo ez.
1.- 10/2003, abenduaren 2ko Foru Arauko
63. artikuluan ezarrita dauden epeak ez dira bete:
Honen
zergaitia jakin gurako geunke. Era berean, galdetzen dogu epez kanpo 2016ko
Kontu Orokorra onartzerik dagoen.
2.- Idazkari/Interbentoreak egindako txosteneko MEMORIA
ataleko 3. puntuan, hau da, Bases de presentación de las cuentas según la
HAP/1781/2013
diño:
Alkatetza
dekretuz onartutako 2016ko Kontu Orokorraren barririk zergaitik ez jako
udalbaltzari emon, nahiz eta legeak halan egitera behartu.
3.- Memoria atalean, 3. puntuan,
Base de presentación de las cuentas
según la HAP/1781/2003 diño
* Imagen fiel
Las cuentas
anuales representan la imagen fiel del patrimonio y de la situación financiera
del Ayuntamiento de Zeanuri al 31 de diciembre de 2016y de los resultados de
sus operaciones y de los ingresos y gastos de fa liquidación del presupuesto
correspondientes al ejercicio anual terminado en dicha fecha y contienen la
información necesaria y suficiente para su interpretación y comprensión
adecuada, de conformidad con principios y normas contables establecidos por el
Plan de Contabilidad Pública del Territorio Histórico de Bizkaia
Ez da “imagen fiel”, hainbat printzipio
urratzen direlako, hain zuzen ere:
a).- Normas de reconocimiento y valoración atalak diño:
Dado que la
gran mayoría de las actuaciones contables reflejadas en contabilidad
patrimonial tienen como origen actuaciones de contabilidad presupuestaria y
operaciones extrapresupuestarias, los principios contables aplicados sobre
estas actuaciones son los recogidos en la Norma Foral. Dichos principios se
adaptan fielmente a los principios contables obligatorios del Plan General de
Contabilidad, exceptuando el criterio adoptado por la Entidad de no practicar
las dotaciones a las amortizaciones de los elementos del inmovilizado.
El
Ayuntamiento constituyó su balance de situación inicial el I de enero de 2016 a
partir del inmovilizado municipal adquirido o construido con anterioridad a
dicha fecha, de los pasivos no vencidos entonces y de los saldos de tesorería ,
deudores y acreedores
Zeanuriko EH Bilduk eskatuten dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren 139/2015
FORU DEKRETUA, uztailaren 28koa, Bizkaiko toki entitateen kontabilitatearen
arau esparrua ezartzen duenak betetzea. Zergaitik ez dira ibilgetuaren altak
eta bajak praktikatu? Urteetan zehar ez dana egin, erregularizatutea eskatzen
dogu.
b).-
Ejercicio 2016 Balance dokumentuan “Inmovilizado material en curso y
anticipos” 8.220.075,74€ agertuten da. Zer da eta
zergaitik dago oraindik “en curso”? . Noiz arte egongo da “en curso”?.
Memorian honetaz ez da ezer azaltzen.
c).-
INMOVILIZADO MATERIAL dokumentuan 2016an agertzen diren sarrerak hauek dire:
79.144.30=
Reforma ayuntamiento.
7.120,30=
Repoblación de montes
62.222.56=
Eficiencia energética
1.285.2=
Equipo de oficina
Ibilgetua
gaurkotu egin behar da. Hau dala eta, aurkeztutako dokumentazioa ez dago
osatuta.
d).-
Memorian, Inmovilizado intangible atalean “No existe inmovilizado intangible”
ipintzen dau . Ostera, balantzean 167.717.22€ agertzen dira: Inversión en
investigación y desarrollo 22.513,06€ eta Otro inmovilizado intangible
145.206,66€
4.-
Pasivos financieros, Anexo-Deuda dokumentuan, 2 mailegu agertzen dire: bata 44.333,47€koa
eta bestea 202.043,39€koa. Balantzean, aldiz, deudas con entidades a corto plazo
50.000€ agertzen da. Baina Zorraren anexoan hau ez da agertzen.
5.- Balantzean, Tecsa enpresagaz pendiente dagoen
zorra, 13.908,61€koa, eta provisión para insolvencias ez dira agertzen.
6.-
Transferencias y subvenciones concedidas taulan agertuten diren hainbet gastu
ez dira ez dirulaguntzak ez eta transferentziak.
7.-
Transferencias y subvenciones recibidas dokumentuan agertuten da:
2016-1-EFICIECIGV-EFICIENCIA
ENERGETICA-SUBVENCION GOBIERNO, importe recibido 27.668,03€ eta CANTIDAD IMPUTADA A RESULTADOS EJERCICIO
2016 5.533,61€. Ostera,
likidaziñoan, derechos netos e ingresos realizados, 27.668,03€ agertzen da.
2016-1-FRONTON-FRONTON IBARRETA, importe
recibido 10.500€ eta CANTIDAD IMPUTADA
A RESULTADOS EJERCICIO 2016 318,18€. Ostera, likidaziñoan, derechos netos e ingresos realizados, 10.500€
agertzen da.
Kopuruen arteko aldearen
azalpena eskatzen dogu.
8.-
Operaciones no presupuestarias de tesorería dokumentuan, pagos pendientes de
aplicación atalean 14.483,15€ agertzen da. Baina Memorian ez dago honetaz
azalpenik.
9.-
Memorian,Contratación administrativa-ri buruzko azalpena falta da.
10.-
Modificaciones de crédito sarrera eta gastuen arteko aldearen azalpena eskatzen
dogu.
11.- Zeanuriko Udalaren
aurrekontu legeak ondorengoa diño:
Aurreko
irizpideak kontutan hartuz, kreditu hauetan behar dana baino gehio gastau da
eta ez da modifikaziñorik egin
programa
|
kontzeptua
|
|
1520
|
27707
|
-7349,82
|
1600
|
22699
|
-4573,58
|
1630
|
227298
|
-4695,93
|
3380
|
22605
|
-12632,92
|
3380
|
22608
|
-3270,69
|
4410
|
22300
|
-2350,14
|
Honen
azalpena eskatzen dogu.
Aipatutako guzti horretan
oinarrituta, EHBilduk 2016eko Kontu Orokorrari ezetza emoten deutso.
Honeri, idazkariak hurrengo erantzuna emoten
deutso:
Idazkariaren erantzun honeeri, EH
Bilduk hurrengoa esaten deutso:
1.- Epeak ez betetzeari erantzuten jako “Kasu honetan epez kanpo onartzeaz ez dau
indargabetzen onarpena”. Zergatik ez da indargabetzen onartzea kasu
honetan?
2.- Alkatetza dekretuz onartutako 2016ko Kontu
Orokorraren barririk udalbatzak ez izatearen aurrean erantzuten jako “Alegazio honen aurrean adierazi behar da ,
urteko kontuak kasu honetan likidazio bezala ulertu behar direla eta
likidazioaren berri Udalbatzako kideak izan dabela” . Base de presentación
de las cuentas HAP 1781/2013-aren arabera ez da likidazio bezala ulertu behar.
Likidazioa urteko kontuen dokumentuetako bat baino ez da .
3.- Ibilgetuak direla eta erantzunak dira:
a)
Ibilgetuaren altak jarri dira baina bajak zergatik ez?.
b)
Inmovilizado material en curso y anticipos:
Alegaziñoa ez onartuteko
oinarritzet hartzen dan legea ez da bere osotasunean aplikatzen. Indarrean
sartu dan lege barri hau egoera konpontzeko momentu aproposa izan liteke.
c)
Inmovilizado Materialen dokumentaziñoa osatua ez izateari erantzuten jako:
Barriro esan beharra dogu
amortizazioak eta bajak falta direla.
Kontabilitate aldaketa momentu
egokia izan litekeen egoera hau aldatzeko.
d)
Alegaziñoa onartzea proposatuten da memorian akats bat egon dalako. Proposamenagaz
ados agertuten gara.
4.- Pasivos financieros alegaziñoari emoten jakon
azalpena ontzat hartzen dogu:
5.- Tecsa dala eta esan beharra dogu memorian ondorengoa
agertuten dala aipatuten Tecsa. Nahiz eta udalak zorra errekonozitu ez,
sententzia bat dagoenean eta ordaindu behar danean, probisiñoa edo hornidura
egin beharko liteke.
6.- Transferentziak eta Dirulaguntzak dala eta, IGAE-ko
printzipioen arabera, San Isidrotako partidak “Contrapartida directa por parte
de los entes beneficiarios” daukie. Beraz, 2. kapitulotik joan beharko ziren.
7.- Hartutako dirulaguntzak dala eta, inbertsioaren
bizitza 5 urtekoa bada, zergatik ez da amortizatu kopuru bardinean,
kontabilitate arauek jarraituz?
8.- “Pagos pendientes de aplicar” alegaziñoari dagokionez
orain justifikatuten dana 14.482,65€ da, ostera pendiente de aplicar 14.483,15€
da. Zergatik geratu da urte bukaeran aplikatu gabe?.
9.- “Contratación administrativa”: laburpena bai
agertuten dala, baina oso orokorra da. Zehaztu beharko liteke zenbat kontratu
eta zeintzuk diran.
10.- “Modificaciones de crédito”: 2016ko uztailaren 15eko
udalbatzan aipatu gindun efizientzia energetikorako sortzen ziren partidak eta
diru sarrera finalistak ez datozela bat.
11.- Kredituen binkulazio juridikoen mailak direla eta
erantzuna da: Onartuten dan moduan binkulazio maila ez da bete eta partidan
krediturik egon gabe dirua gastatu da. 10/2003 Foru Arauak bere 19. Artikulua
kontuan hartu beharreko ada
Guzti honegatik, Zeanuriko EH
Bildu 2016ko Kontu Orokorrari aurkeztutako alegaziñoen alde agertuten da.
Honen aurrean, hurrengoa da
idazkariaren azkenengo erantzuna:
Holan ba, EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz 2016ko Kontu
Orokorra onartuten da. EH Bilduko 3 zinegotziek kontrako botoa emoten dabe.
EH Bilduk galdetuten dau IPCa
kontuan hartzean dan eta zeintzuk diran terreno horreek. Alkateak erantzuten
dau IPCa apliketan dala. Terrenoak herrienak izan arren ganaderuek
errentan epe baterako erabili
ahal dabezanak dirala. Gaineratuten dau pentsau behar dala zelan pasau beste
bateri, familiako bateri, jabea ez dagoanean.
Danon adostasunagaz onartuten da.
4.- Iberdrolaren bideen konbenioaren azterketa eta onarpena.
Danon adostasunagaz onartuten da.
EH Bilduk mahaigaineratuten dau
bide publikoen inbentarioa egitea beharrezkoa dala. Alkateak dino erabilera
aldetik eginda badagoela, baina eguneratu behar dala. Jaubetasunaren aldetik ez
dagoala argi.
5.- Erregu eta galderak.
- Albakoako etxea dala eta alkateak
dino tramite de audiencia emon behar jakola. Erantzunik ez badago, udalak egin
beharko dauala hormea, eta garbitu. Jaubeak ez badau pagetan, terrenoa kenduko
jakola edo beste neurriren bat hartuko dala. EH Bilduk galdetuten dau ia txostenik dagoan hormearen egoerea aztertu
dauana. Ezetz erantzuten jako. Eta esaten da “riesgo inminente”-rik ez
dagoala.
- Eleizondoko saneamentua dala
eta alkateak dino dagozan proposamenen artean afektauek esango dabela zein egin.
- 3. Mundurako dirulaguntzak dirala
eta azalduten dau alkateak igazkoak eta aurtengoak batera joango dirala.
- Bulego barriak dirala eta
azalduten dau alkateak konstruktoreagaz harremanetan dagozala. Urgentziazko
erantzuna behar dala, obrea aurrerantza doalako.
EH Bilduk galdetuten dau:
-
Soloetan dagozan hormak dirala eta: eskollera
eta horma bereiztu ahal diran ordenantzan. Soloetan udalak egindako hormeak
tramu batzutan altuerea pasau egiten dauala.
-
Soloeta eta Oruen dagozan arazoak dirala eta
eskatuten dau ahalegina egin behar dala akordu batera heltzeako, auzotarrak
alkar biziteko moduan. Alkateak dino Soloetan konfliktoa permanentea dala, batzuk
edo beste batzuk aktibauta. EH Bilduk dino udalak piboteak ipini ebazala, baina
orain jardinera batzuk agertu dirala plazoleta erdian, pasoa eragozten dabenak eta
seguramente udalak asfaltauko plazoletea izingo dala. Alkateak dino marketeak
dakarrela lioak agertutea, markak ipintea auzotar batzuk probokauta izan dala.
EH Bilduk galdetuten dau ia udala parte biekaz batzartu dan. Alkateak dino
udalak papel aktiboa eduki dauala eta aktibo jarraituten dauala, udala prest dagoala bitartekoarena egiteko,
batez be konportamentua normala danean, soluzinoa ez dala piboteak kentzea.
-
Orueko kasuan alkateak dino erabileraren aldetik
diskusinoan sartu ahal dala. Buelta emoteko lekua lortuteko soluzinoa izin ahal
dala beste leku bat hartzea, kasualidadez parte dan batena dana; bidearen
azkenean barik, erdi parterantza emotea.
-
EH Bilduk galdetuten dau ia egia dan udalak Urkizteko
San Migel ermitea erosteko asmoa daukala. Alkateak ezetz erantzuten dau.
Azalduten dau ermitea batena dala eta terrenoa beste batena. Udala eleizearen
inguruan dagoan terrenoa erosteko edo dirua izteko prest agertu dala baina
batzuk horren kontra dagozala.
-
Altzusteko San Migel ermiteari buruz galdetuten
danean, alkateak dino batek oraindino ez dauala sinatu herrian eskuetara pasetea.
Katastroan obispeduaren izenean dagoela. Aztertuten dabizela posiblen dan
jaubetasune dagoan moduen itxi eta gestinoa udalaren eskuetara pasetea. EH
Bilduk eskatuten deutso argitutea “gestinoa” zer dan. Alkateak azalduten dau
terrenoa saltzea eta eleizea konpondutea dala, abogaduak datorren asterako
erantzungo dabela. EH Bilduk mahaigaineratuten dau ez daukala zentzunik, atzenengo
urteotan egin dan moduan, aurrekontuetan kontenpletea udalarena ez danean.
-
EH
Bilduk proposatuten dau gasturen bat egin behar danean gitxiendiz 3 aurrekontu
eskatutea.
-
Portura urteerea dala eta EH Bilduk galdetuten
dau nork antolatu dauan. Alkateak erantzuten dau udalak ein dauala baina kultur
batzordea jakitun egon dala.








No hay comentarios:
Publicar un comentario