EAJ-PNV-tik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Egoitz Arana, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Jose Luis Artetxe eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko martiaren 20an, goian aipatutako kideak bildu ziren.
Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Abenduaren 26ko plenoaren ordua txarto ipinita egoan.
Onartu egin zan aurreko bilera-agiria.
2012ko subentzinoen banaketea.
Bilduren galderak:
-Ze irizpide erabilten da aurten dagozan diru kopuru horreek emoteko? Alkateak esan eban aurreko urteetako bardina emoten dala.
-Alkarte barriek badagoz herrian, zegaitik ez daukie subentzinoa eskatuteko aukerarik? Alkateak erantzun eban udaletxera badoaz diru laguntza eske emoten jakiela.
-Zeanuriko alkarteak ez diranei ze irizpidegaz banatuten jake? Alkatearen erantzuna aurreko urteetan emon dan bardine emoten jakiela izan zan, inongo irizpide barik.
Bilduk eskatu eban deialdi zabal bat egitea, alkarte bakoitzak memoria edo txosten bat aurkeztuz. Bertan, aurreko urteetako dirua justifikatuz eta aurtengo ekintzen barri emonez diru kopuru bat eskatuz.
Plenoan deialdia onartu beharko zala gaineratu eban Bilduk, eta ez alkarte bakotxari emoten jakon diru kopurua.
Rutek guzti honeri erantzuten eutsan esanez aurten ez dala ezer eskatuko, maiatzan sartu zalako udaletxean eta zortzi hilean ez dalako astirik egon, baina datozen urteetan holan egingo dala. Aurten diru laguntza emoteagaz batera alkarteari informauko jake hurrengo urterako memoria bat aurkeztu beharko dabela eta aurtengo dirua justifikatu beharko dabela.
Hurrungoak, aurten onartu diran diru-laguntzak dira. Bertan ikusten dan moduan, 2011n, 2010eko bardinak onartu ziran eta aurten orri hau aurkeztu dabe 2012ko diru-laguntzak onartuteko.
Partida honen aurrekontua 47.000 euro.
Subentzinoen banaketa 2011
Hurrungo proposamena egiten da, 2010eko bardina:
Astigintza 6€
Joko Alai 12.330€
Guraso Alkartea 3.240€
Igorreko ikastetxeko gurasoak 2.500€
Txistulariak 2.700€
Euskerazko ikastaroak 300€
Zuhaitz eguna 1.200€
Nafarroa Oinez 750€
Herri Urrats 750€
Arratia Futbol taldea 270€
Arratia Ziklista elkartea 486€
Maratoi Txikia 60€
Uztrukue 6€
Arratiako Korue 270€
Korue 945€
Jubilatuak 3.240€
Jubilatuen bidaia 5.400€
Igorreko polikiroldegiko erabiltzaileak 2.800€
Arrano Zuria 135€
Basurde Ehiza taldea 540€
Zeani Antzerki taldea 1.080€
Ikasleen garraioa 2.400€
Mazala 540€
Alozo 900€
Arratiako Bertso eskola 540€
Arratiako Zekorrak 540€
Bilduk zerrenda hau ikusita agertzen diran ekintza batzuk diru-laguntzak ez direla ohartu zan, adibidez, zuhaitz eguna, euskarazko ikastaroak… alkateak zerrenda horretatik kendu egin beharko direla gaineratu eban.
Esan behar da igaz be Ezker Abertzaleak eta EAk diru laguntza honeek onartu ziranean alkarteari memoria bat eskatzea proposatu jakola eta alkateak erantzun eban korporazino barriaren eskuetan itxiko ebala ebatzi hau.
Argi ikusten da beste urte bat gehiago bardin jarraituteko asmoa daukiela.
Jaietako partida 4500 22605 banatzeko proposamena.
Konsignatu dana: 55.000 €
Proposamena:
- andra mariak: 35.000 €
- auzuneetako jaiak: 8.000 €
- san isidro jaiak: 5.000 € (*)
(*) san isidro azokaren antolakuntzea 5500 48902 partida-tik egiten da eta 35.000 € konsignatuta dagoz.
EAJ-PNVren aldeko 5 boto eta Bilduren aldeko 3 boto, nahiz eta memoria eta justifikazinoa eskatu behar direla esan.
“Zeanuri-Areatza espaloia” obraren II. fasea: lizitazinorako baldintza pleguen onarpena.
Kontratuaren aurrekontua 524.497,97 eurokoa da BEZ-a barne, eta dagoan diru laguntzea 400.000 eurokoa da.
Bilduk galdera batzuk planteatu ebazan:
-Garantiek urte batekoa iziten jarraituten dau; aurreko plenoan ez ginen garanti hori luzatuteko geratu? Alkateak erantzun eban arkitektoagaz berba egin zala eta esan eban holako obra baten garantia urte batekoa izitea nahikoa zala.
-Diru kopurua nondik aterako da? Subastan uste da beherantza joango dala, lehenengo fasean be %30 bajatu zalako eta egoera ekonomikoa ikusita be. Ez dago aurreikusita nondik lortuko dan diru hori, obra 400.000 eurotik pasetan bada.
EAJ-PNV eta Bilduren aldeko botoakaz lizitazinorako baldintza plegua onartu zan.
Eskolan obrak egiteko baldintza pleguen onarpena.
Bildu konturatu zan kontratuaren idatzizko prezioa eta zenbakizkoa ez datozela bat. Alkateak erantzun eban zenbakiz dagoana kontratuaren aurrekontua dala: 79.304,86 euro.
Kasu honetan, obra txikia danez, herriko enpresari gonbitea egingo jake bertan parte hartuteko. Gitxienez hiru izan beharko dira.
EAJ-PNV eta Bilduren aldeko botoakaz baldintza plegua onartu zan.
Sektore publikoaren erreformeari buruzko mozinoa (BILDU).
EAJ-PNVk kontrako botoa emon eban, arrozoituz edukiagaz bat etorri arren, gai hau beste esparru baten eztabaidatu beharrekoa dalako, eta ez udalean.
Bilduren iritziz arrazoi horrek ez dauka inongo zentzurik, jakinda udalean langile publikoak dagozala, eta horregaitik, udalean be eztabaidatu beharreko gaia dala ikusten dau.
Bilduren aldeko 3 boto eta EAJ-PNVren kontrako 5 boto.
Kutxabank Adiministrazino Kontseiluari buruzko mozinoa (BILDU).
Bilduren aldeko 3 boto eta EAJ-PNVren kontrako 5 boto.
Arratian gazte politikak alkarregaz kudeatzeari buruzko mozinoa (EAJ-PNV).
EAJ-PNVren aldeko 5 boto eta Bilduren kontrako 3 boto.
Lodosako Ibaialde ikastola laguntzeko mozinoa (BILDU).
Bilduk Zeanuriko eskoleagaz berba egingo dau “euro bat, marrazki bat” kanpaina egingo daben jakiteko.
Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuai buruzko mozinoa.
EAJ-PNVren eta Bilduren aldeko botoak.
Erregu eta itaunak.
Santa Lutzi.
Bilduk galdetu eban Santa Lutziko bidearen arazoa ze egoeratan dagoan. Alkateak erantzun eban Ercillan andreagaz berba egin zala eta ez dagozala prest bidea zabaltako, beraz, arkitektoari informe bat eskatu jakon espropiazinoko bidera joateko.
Probalekuko zubie.
Bilduk galdetu eban ia zelan apurtu zan probalekuko zubie eta noz arregletako asmoa dagoan, ikusita hiru aste gitxienez pasau dirala apurtu zanetik eta ez dagoala egoera onean kotxeak joan etorrian ibilteko. Alkateak erantzun eban inok ez dakiala nork apurtu dauan eta konponduteko asmoa dagoala.
Plenoko hurrungo egunean udaletxeko beharginek zubie konponduten hasi ziran.
Gazte txoko.
Bilduk galdetu eban ia ze egoeratan dagoan gazte txokoa eta ia zeozer egiten badabiz konponbide bat emoteko egoera honeri. Bilduk proposatu eban gaztetxoakaz batzar bat egin beharko zala, jakiteko behintzat eurek zer esaten daben.
Rutek esan eban badabilela arlo honetan lanean, guraso alkarteagaz, eskoleagaz, beste zinegotzi batzukaz…berba eginez. Suspergintza eta beste enpresa batzukaz be ipini da harremanetan.
Lan hitzarmea (EUDEL).
Apirilaren 20rako dago data ipinita.
Iturriek ur barik.
Bilduk ez eban jakin plazako iturriak zegaitik dagozan ur barik eta noz arte egongo diran holan galdetu eban.
Alkateak azaldu eban Zeanuri, aurten, udal sarean sartu dala eta eurek eroandako protokolo bat dala neguan, leihen denporea pasau arte, iturrietan ure kendutea, apurtuteko dagoan arriskuagaitik. Martien edo apirilean martxan ipinko dira barriro.
Bilduk gaineratu eban ia ezin dan beste zeozer egin ura ez kentzeako eta iturrietan ura ahal bait arinen ipinteko. Datorren urtera begira, bardin pasau ezkero, plazako iturrie behintzat uregaz egotea eskatu eban, holan umeak, eta ez hain umeak, ez dabe tabernara edo dendara ure eskatuten joan behar izango.
Alkateak esan eban horretaz informauko dirala.
Maiatzaren 11n zer egiteko asmoa dago?
Bilduk maiatzan 11n jaialdiren bat egiteko asmoa dagoalaren barri jakin eban udaletxetik kanpo eta horren barri emoteko eskatu eban. Batzarra egon zala baekian Bilduk, baina deialdi hori udaletxera zelan heldu zan ez eban jakin.
Rutek esan eban bera kultura zinegotzi lez joan zala batzar horretara.
Egoitzek azalpen bat emon eban maiatzaren 11n eta 12an dagozan ekintzen inguruan eta gaiok jai batzordeko batzarrera eroango dira.