2016/10/04

IRAILAREN 16KO OHIKO PLENOA

2016ko irailaren 16ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.   
1.- Aurreko plenoen akten  onarpena.
- 2016ko martxoaren 4ko akta eta ekainaren 10ekoa onartuten dira.
- 2016ko uztailaren 15ekoa: EH Bilduk idazkariari akta osoa berrikustea eskatuten deutso.
2.-Udalbatzak, 2016ko abuztuaren 2an hartutako erabakiaren deuseztatzea: Zeanuriko Lurzoru Publikoa erabiltzeko Ordenantza: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta lokalen erabilera” agiria dala eta, aurkeztutako alegazioen azterketa eta, behin-betiko onarpena, halan badagokio.
Alkateak azaldu eban abuztuaren 2ko plenoan hartutako erabagia deuseztatuko dala, pleno horretan forma akats bat egon zalako, idazkaririk izendatu barik egon zalako.
EH Bilduk eskatuten dau abuztuaren 2ko plenoa nulo de pleno derecho deklaretea, idazkari barik egin zalako, eta horren jakitun zirala deitu ebenak.
Alkateak ez dau onartuten plenoa deuseztatutea, jakin arte horretarako arrazoirik dagoan edo ez.
EH Bilduk mahaigaineratuten dau idazkariari eta idazkarien kolegioari eskatuta  deukotziela txosten juridikoa plenoa dala eta. Eskatuten dau plenoa bera deuseztatutea eta gaineratuten dau erabagia be zuzenean deuseztatuko zala holan. Jarraituten dau esanez gai hau plenora ekarri dala EH Bilduk egineko eskaeraren ondorioz, hau da, abuztuaren 2ko plenoa zein bertan hartu zan erabagia deuseztatutea, lurzoru publikoa erabiltzeko ordenantzearen onarpena. EH Bilduk galdetuten dau  eskaera hori egin ezean puntu hau plenora ekarriko ete zan, holan izan ezean, horrek izen bat daukala, prebarikazinoa.
Plenoa deuseztatutea ez da onartuten.
2016ko abuztuaren 2an hartutako erabagia deuseztatutearen alde 5 boto EAJk, eta 4 botogaz EH Bildu abstenidu egiten da.