2015/12/01

2015eko AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK

Urtero lez aurrekontu parte-hartzaileak antolatu doguz EH Bildu Zeanurikook. Herriko diruan barri emon jakei hurreratu diran herritarrari eta alkar entzunez, galdera zein eretxiak bildu doguz. Hementxe auzo-batzar bakotxean esan diranak:

URIBE ETA OTZERINMENDI (Uribeko txokoan, 2015eko azaroaren 17an)

·         Uribeko kaminoak eta bide baztarrak penagarri dagozala dinoe. Auzotar batek gaineratuten dau herri honetan "lehenengo plazatarrak eta gero goikoak" dagozala, klase bi. Eta bideak patxadaztutea lehenengo gauzea dala.
·         Udalak alokairuan eukan lonjea ia ondino be alokatuten dan galdetuten da. Ezetz jakinarazoten da, dagoaneko udalak berarena dan lokala erabilten dauala.
·         Zuleibardik hasi eta behintzat Axperaino oinez etorri behar dauanak ilunetan ibili behar izaten dauala dinoe, eta ostera Zuleibardik Areatzarako bidean hainbeste farola dagozala.
·         Beste gauza asko falta dirala baina buzoian aldetik konpleto dagozala dinoe Uribekoak. Otzerinmendiko auzotar batek ostera, auzoan ez dagoala buzoirik dino, Angoiti eta Egileorren bakarrik bestela norberak bere etxekoa baino ez daukala.
·         Aguazilak erabilten dauan ibilgailua beharrerako bakarrik ibili beharko litzatekeela dinoe, ez erabilera personalerako, hortik be dirua aurreztuko litzatekeela eta.
·         Arkitektoan kontua lapurreta bat dala dinoe danak. Urteak aurrera doazela dino auzotar batek eta ondino ez dauala ez ulertu ez sinistuten.