2011/09/26

"ZEANURI BIZI" ALKARTEA

ORDEZKO ARAUEI BURUZKO PROPOSAMENAK

Udalean eztabaidatzen diren Ordezko Arauen aldaketa puntualak direla eta, hauek dira Zeanuri Bizi Elkarteak aurreratzen dituen proposamen batzuk, beti be elkartearen irizpideen ikuspegitik:
Lurzoru urbanoko aldaketak:

1.      Torreko Etxebizitza Tasatuak: Herriaren ezaugarriak kontuan hartuta egokiago ikusten da arauetan ezarrita dagoen etxe kopurua, 14 etxebizitza, aldaketarako testuan proposatzen diren 32 etxebizitza baino. Zerbait aldatzekotan aztertu beharko litzateke Zeanuriko plaza inguruan lurzoru egokiagorik dagoen etxebizitza horiek eraikitzeko. Torretik Undurragarantza dagoen zelaigunea egokiago ikusten du Elkarteak ekipamendu publikoetarako, kirola praktikatzeko gune moduan, igerileku edo abar egiteko, beti be Torrea eraikina bera zainduta erreferentzia historiko eta monumental moduan.

Lurzoru ez urbanizagarria:

Hainbat aldaketa proposatzen dira Udalaren testuan lurzoru ez urbanizagarrian eta ia denak dira murriztaileak. Elkartearen ustez joera murriztaile hau ez dago indarrean den Zoruaren Legean oinarrituta. Txostenean ez da agertzen nork edota zergatik edo zertan oinarritzen den joera murriztaile hori.
Elkartearen iritziz zoru ez urbanizagarriak balio handia du Zeanurin, bertan delako Gorbeiako Parke Naturala eta Gorbeia mendia, berak osatzen duelako Zeanurik duen balio paisajistiko zoragarria, eta bertan  direlako Zeanuriri nortasun berezia ematen dioten eta ondarea diren auzoak, kofradiak, eta baserriak.
Arau urbanistikoek gaur egun zutunik dauden eraikinetan eta eraiki daitezkeen eraikin berriak erregulatzen dituzten neurrian eragin izugarria dute, epe luzera zein laburrera, auzo eta baserri horien nortasuna eta itxura eta, ondorioz edo emaitza moduan, gaurtik urte batzuetara gure begien aurrean izango dugun paisaian.
Labur esanda, Zeanuriko herriak duen ondarean eragiten dute Ordezko Arauak.

Guzti hau kontuan hartuta, eta hala nahi duten Zeanuriko herritarrak bertan lan eta bizi ahal izatea bideratu nahian, egiten ditu Zeanuri Bizi Elkarteak ondoko proposamenak:

1.      Baserri guneetan gaur egun eraikigarriak diren lurretan orain arte zutik dirauten tamaina eta estiloko etxeak eraiki ahal izatea. Gaur egungo bizi estiloa kontuan hartuta eraikin hauek handiegiak izan daitezkeenez etxebizitza moduan erabilgarriak izateko, eraikin bakoitza gutxienez 100m2ko tamaina duten etxebizitzatan banatzea baimenduko da.

2.    Zutunik dagozan baserriak hainbat etxebizitzatan banatu ahal izango dira bakoitzari gutxienez 100m2ko zabalera bermatuz.

3.      Dagozan eraikinetan, nahiz berrietan, ez dute konputatuko sotoak. Zoru aldapatsuetan soto moduan hartuko dira hiru horma, edo alde, lurpean izanez gero laugarrena agerian geratzen bada ere. Zelaietan 1,20metroko altuera agerian izan dezakete sotoak inguru guztian.

4.      Etxe edo eraikin nagusiaren ondoan, etxeari erantsita edo tartea utziz, osagarri izan daitezkeen erabileretarako, adibidez autoak gordetzeko, eraiki daitezkeen etxolak ez dute eraikin moduan konputatuko 150,00m2 baino txikiagoak diren bitartean.

5.      Monumentu izendatuta dauden eraikin eta baserriak etxebizitza moduan berriztatzea ez da baimenduko. Eraikin edo baserri horien jabeak eskubidea izango du tamaina berdineko eraikin berria eraikitzeko, eta bertan izango du etxebizitza egiteko eskubidea. Eraikin berria egiten denean etxe zaharrak galdu egingo bertan bizitzeko eskubidea, baina etxe zahar horiek bere egitura eta itxura dauden moduan mantentzeko betebeharra izango dute jabeek, eta helburu horretarako diru laguntza publikoa izango dute.

6.      Jarduera bateri lotuta eraiki ahal diren txabolak 150,00m2 izango dute gehienez.

7.      Bai zutunik dagozan eraikinetan, bai eraiki daitezkeen barrietan, inguruarentazko kaltegarria ez den edozein jarduera baimendu ahalko da. Adibide moduan orain murriztagarria dan nekazal turismoko (agroturismoko) jardueraz gain, landetxe nahiz aterpetxe nahiz hotel jarduerak burutu ahal izango dira.

8.      Lur sailen banaketa. Gaur egun baimentzen diren hesiez gain tradiziozkoak diren munneen (muinoen) antzeko banaketak hobetsiko dira: Lur sailen banaketan ez da onartuko muro bertikalik, baizik eta %50eko gehienezko aldapadun muneak beti be gai begetalez estaliak.

Zeanuriko herriaren garapenerako zehaztu beharreko beste gai batzuk.

1.      Jarduera industrialerako egokiak diren lurrak izendatu Zoruaren Legeak agintzen duena betez.

2.      Zubiateko jauregiak Zeanuriko herrian duen zentraltasuna kontuan hartuz eraikin horren eta inguruko lurren erabilera zehaztu eta jabeekin hartuemonetan jarri erosketa bat, edo eraikinaren zati bat eta parkearen erabilera konpartitua, posible diren begiratuz.

3.      Gorbeiako Parkera irisgarritasuna hobetu Zeanuriko plaza eta bertan diren ostalaritza jarduerak indartzea ardatz moduan hartuz. San Justo, Lanbreabe eta Atxuriko bideak zaindu. Segurtasuna bermatzeko beharrezko diren tokietan hesiak edota barandailak jarriz eta lupetza egiten den lekuetan zorua harrituz.

4.      Saldropoko Hezegunea aisialdirako esparru moduan bultzatu. Bidezidorren seinaleztapena osatu. Uguzpeko ur jauzia intereseko gune moduan izendatu eta bertarako bideko seinaleak jarri. Ur jauziaren ingurua zaindu. Eguzkiolako gaina eta kobazuloa interesgune moduan izendatu eta seinaleztatu.

5.      Jondegortako ingurua interesgune moduan izendatu eta bertako aparkalekuak handitu.

6.      Auzoetan ermita inguruen erabilera publikoa bermatu, eta egoki diren urbanizazio, jolas leku eta altzari publikoz hornitu.

Proposamen guzti hauek eztabaidagai lez aurkezten ditu Zeanuri Bizi Elkarteak, beti be herritarren bizi baliabide, bizi kalitate eta ongizatearen aldekoak direlakoan.

                                                                                                                                          ZEANURI BIZI
Zeanuri 2011-09-24

2011/09/22

EUSKERA ETA KULTURA.

Irailaren 21ean arrastiko 19:00etan egin zan batzar zabala euskera eta kultura arloan herri mailan zer egin leiteken ikusteko eta gai honen inguruko jentearen proposamenak batzeako.
Honeik dira batzarrean, herritarran artean landu zirean puntuak: 

  •         Euskerako klaseak. Pertsona batek herrian bertan euskera ikisteko interesa agertu dau. Honen aurrean arazo bat planteetan da. Lehenago be emon izan da aukera hori baina taldean barruan maila desberdineko jentea egoteak ez dau taldeak behar dan moduan funtzionatzen ixten. Kasu honetan urtenbidea Igorreko AEKra joatea izin leiteke bertan errezagoa izingo dalako norbere beharrizanen araberako taldea topetea. Honegaz lotuta, euskaldunak direnantzako be zeozer antolatutea proposatu da euskerea landuteko. Ez da zertan ikastaro bat izin behar.

  •         Herriko denda eta tabernetakoakaz alkarlanean euskerea bultzatu.Beste herri batzutan egin dan moduan Zeanurin be produkto desbardinen izenak zein eguneroko bizimoduan erabilten diren alkarrizketak batzean dabezan kartelak egin.

  •         Bertsolaritza. Zeanuriko eskolan 5 eta 6. mailako umeak bertsolaritzako klasea daukie. Hortik aparte zeozer antolatutea posible izingo zan? Lehiari garrantzi gitxiego emonez eta lehenagoko kantu zaharrak etab. landuez.
  •        Jantza ikastaroa. Arratiko jotea ikisteko ikastaroa antolatutea. Ikastaroa urte guztikoa izin beharrean denpora tarte laburragoan, jenteari luze egin ez iteko. Horretarako ikastaroa emoteko prest dauanen bat topau behar da eta era berean ikastarora apuntetan direnen partetik konpromisoa egotea beharrezkoa dala ikusten da.
  •         Txistularien kontzertuak berreskuratutea. Zeanuri betidanik txistulari asko egon dan herria izin arren, gero eta gitxiago dira eta ez dago erreleborik. Lehenago txistularien kontzertuak egoten zirean errege egunean, Andra Mari egunean… Gaur egun ohitura hori galdu egin da baina kontzertu horrek berreskuratutea ideia ona izin ahal da herriko txistularien taldea bultzatuteko.

  •        Liburutegien funtzionamendue aldatutea. Musika eskolea eta ludotekea ondoan egonda askotan umeak olgetako lekue bihurtuten da. Ganera, espazio faltea dau. Liburutegiko beharginaren zeregine beste bat izin beharko zan, liburutegie bera dinamizauez. Zeanuri baino herri txikiegoetan liburutegiak ondo funtzionetan badau Zeanurin zegaitik ez?Bedian esaterako idazleak be eroaten dabez hitzaldiak emoteko.

  •         Aste kulturalan inguruko hausnarketea egitea. Azken urteotan beti gai antzekoak ekarten dire eta inderra galduez joan da. Dirurik ez badago, igual egun gitxiego baina herritarrengan interes gehio pizten dauan zeozer ekartea aukera bat izin leiteke.

  •         Herri kirolak. Kanpoko kirolariek ekarten dirutzea gastau arren azken aldien herritarran artean egin diren posturek ikusten jente gehio batu da plazan. Zeanurin herri kirolari asko dagoz eta gure baino gitxiegotan emoten jakie aukerea herrien bertan. Herri kirolak bultzatuteko erakustaldiek antolatutea proposatuten da.

  •        Zeramika tailerra. Azpiegiturak egonda zegaitik ez dira aprobetxetan?

Batzarrean egon ez arren batenbatek beste ideiaren bat badeko Idatzi bildu.zeanuri@hotmail.com helbidera zein kultur etxe azpien dagoan buzoira.


2011/09/13

IRAILAREN 7KO BATZAR ZABALAREN LABURPENA.


Irailaren 7an egin zan batzar zabala, arrastiko 18:30ean, eta hogei bat pertsona hurbildu ziren bertara.

Gai ordena hauxe izan zan:
  • Arau ordezkoen aldaketa puntualak.
  • Bide publikoen inbentarioa egitea.
Arau ordezkoen aldaketa puntualen inguruan denpora luzez ibili ziren berbaz. Power point bat erakutsi zan, eta bertan PNV-k egin dauzen aldaketak ikusi ziren. Batzuk, kendu dituen arauak, eta beste batzuk gehitu dituenak.

Arau horrek aldatutearen arrazoiak hauetxek direla arrazoituten dau PNV-k:

ENCARGO:
El Excelentísimo Ayuntamiento de Zeanuri, encarga la redacción del expediente de modificación puntual de las Normas Subsidiarias (NN.SS) de Zeanuri, al Arquitecto, D. Iskander Atutxa Zalduegi, colegiado nº 2316 del C.O.A.V.N, Delegación de Bizkaia.
La modificación de NN.SS, pretende modificar ciertos artículos de las NN.SS, que por su confusa interpretación y su incongruencia en algunos casos con la parte grafica de las NN.SS, han venido generando ciertos problemas al Ayuntamiento.


Bildu ez dator bat honegaz guztiagaz. Batetik, bozetoa lege ordezkoak bete barik egin dabelako torreko etxebizitzetan, adibidez, eta orain, legedia bozeto horretara amoldatu gure dabelako. Bestetik, hasieratik ez dauelako informazino guztian barri euki, hau da, egin diren aldaketak arrazoitu barik egin direlako (aldaketen arrazoi bakarra goian erderaz ipinitakoa).


Batzarrean, herritarrak esan ebezan puntu garrantzitsuenak hauetxek izan ziren:

-Nork ebatzi dauen proiektu hori Iskander Atutxari egiteko esatea,

-Etxeak zelakoak egin jakiteko herritarrari proposamenak eskatutea, edo Zeanurin bizi gure daurien gazteakaz berba egin eta harikaz eztabaidatutea,


- Herrieri erakutsi PNV-k zelango aldaketak egin gure dauzen, eta  jendeak erantzuten dauenaren arabera proiektu horreri baiezkoa ala ezezkoa emon.

Honeri buruz luze berba egin ostean, Bilduk, plenoan luzapena eskatuko dauela ebatzi eban, proiektua argi eta garbi aztertuteko.


Bide publikoen inbentarioa egitearen ganean PNV ados agertu zan plenoan, baina baldintza bategaz, bidean zerrenda Bildu-k egiten baeban. 

Herritarrak honen aurrean ez dagoz ados, izan be, PNV-k kargu guztiak hartu eta gero, ez dauelako gure holako behar konplexuetan sartu.

Proposamen bat izan zan, herritarran laguntzeagaz bide publikoak ezagutzea aukera bat izan ahal dala, eta informazino hori udaletxean aurkeztutea.

Azken puntu honetan ez zan ebatzi zehatzik hartu.