EAJ-PNVtik:
Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Egoitz Arana.
BILDUtik:
Anuska Emaldi, Pedro Lejarza eta Zedarri Jauregi.
Zeanuriko
udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko urri lehenengoaren 25ean, goian aipatutako
kideak batu ziran.
-Plenoa
hasi aurretik BILDUk salatu eban garagarrilan 17an Txelisek dimisinoa aurkeztu
ebala eta urri lehenengoan 18an Madrilera agindu barik egon zala ondino, eta
plenoan ondino kargua hartu barik.
-Alkateak,
Gorbeiazpi alkarteak aurkeztu dauan eskaria, BILDUk ia plenorako onartuko dauan
galdetu eban, pleno informatibora ez ebelako eroan gai hau. BILDUk onartu egin
eban.
Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Bagilaren 26ko plenoko aktan
inguruan BILDUk zuzenketa batzuk egin ebazan.
Garagarrilaren 10eko ez-ohiko
plenoko aktari buruz galdetu eban galdera ikurren esanahia jakiteko. Onartu
egin zan.
Negoziazino Mahaia zabaltzeko Zeanuriko Udaleko langileen eskaria.
Alkateak azaldu eban 2011ko azaroan aurkeztu zan
idatzia dakarrela mahai ganera, ikusirik urte bete pasatu dala eta EUDELetik ez dabela ezer egin.
Danon baiezkoagaz Negoziazino Mahaia zabaltzea onartu
zan.
Preso gaixoen eskubideen aldeko mozinoa. (BILDU)
EAJ-PNVren alternatiboa.
Mozino bien arteko idatzi adostu bat egitea ebatzi
zan.
Erabilera Publikoko baso baten erabilera aldatzeko Gorbeiazpi Abeltzainen
Elkartearen eskaria.
Se pide la autorización de cambio de uso del monte de utilidad pública
25. Parte de la parcela 90 polígono 6. Aproximado 4,5 Hectáreas.
Talado el año 2011.
Para su cambio de uso pastizal, con el objeto de una vez transformado en
pastizal sacarlo a subasta para su adjudicación para ganaderos residentes en
este municipio y con dedicación exclusiva. En unas tasas a valorar por la
asociación.
EAJ-PNVk azalpenak emon ebazan gai honen
inguruan: Europatik datozen dirulaguntzak hartzeako larrea behar da. Momentu
honetan % 2-3 falta da, 16 hektarea inguru.
BILDUk horren inguruan galdetu eban, ez ekielako
honeri buruz.
-Non
dago partzela hori? Altunganen.
-Zenbat
terreno dau larre moduan? 1050 hektarea.
-Udalak
badauka gehieneko bat landatubako terrenoa eukiteko? Ez.
-Zenbat
abeltzain dagoz dedikazino esklusiboa daukienak? Dozena bat inguru.
-Udalak
zegaz aterako dau dirua gehio, landatuta edo landatu barik? Landatu barik. Lehenengo bost urteetan prestetan
itxi behar da eta hurrungo 10 urteetan 120-130€ minimo hektareako.
BILDUk ez dau gai hau argi ikusten eta hurrungo
plenorako ixtea eskatu eban. Alkateak onartu eban.
Erregu eta itaunak.
BILDUk adierazi eban pleno honetarako, Udaleko lokalen garbikuzirako
Baldintza Pleguen onarpena eta Lurperatze, kaleen garbikuzia eta lorategien
mantentzerako Baldintza Pleguen onarpena, gai ordenean sartzeko eskaria egin ebala. Alkateak ezetza emon eban,
plenoko gaiak ez dirala arrazoituz, baina batzar bat egingo dabela danon artean,
adostutako baldintza plegu batzuk izan daitezan. Batzar hori martitzenean
bertan egin zan plenoan aurretik eta danon adostasunagaz aterako dira aurrera
Baldintza Pleguak.
Bilduk 2011-2012 ikasturteko errepaso bat egin eban, plenotik pasatu diran
gai batzuk ze egoeratan dagozan jakiteko.
·
-Oinezkoen
lehentasuna eta ezinduen aparkalekua San Isidro kalean. Azaroaren 8an onartuta.
EAJ-PNVk
erantzun eban horretan dabizela.
· -Undurragako
urtegiko barruko bidea (piszina) dala eta batzarra eskatuko zala esan zan(maiatzaren
2ko plenoa). By-passa eta zerga kontua?
Batzarra
egiteko eskaria eginda dagoala erantzun eban EAJ-PNVk.
· -
Aguazilen
ordu estrak murriztuteko neurriak zeintzuk izango dira? (maiatzaren 2ko
plenoan).
Neurri
batzuk hartu dirala eta jaietan, adibidez, ordu gitxiago egin dauzala izan zan
erantzuna.
·
-Zeanuri-areatza
espaloia noz hasiko dira egiten? (ekainaren 26ko plenoa)
Hasteko
dirala erantzun eban EAJ-PNVk.
· -Santa
Lutziko bidearen desjabetzearen prozesua ze momentutan dago?eta, han goragoko
bidea dala eta zer egin da?
Alegazino
epea zabalduta dago. EAJ-PNVk esan eban Inesegaz egon dirala, bera etorri zalako
udaletxera preguntez BILDUren blogean leidu ebalako gai hau plenoan egon zala.
Eskriturak aurkeztuko dauzala esan eban baina ondino ez dau ezer aurkeztu.
· -
Gazte
plana zein da eta noz hasiko da martxan?
Rut
dabil gai honegaz eta plenoan ez zanez egon bera dagoanean erantzun beharko
dau.
·
-Auzunetako
panelak noz ipiniko dira?
Ipiñaburun
eta Undurragan falta direla erantzun zan.
·
-Auditoria
barriro eskatu beharra.
Egingo
dala esan zan.
· -
Ikastaroak: lan poltsarik zegaitik ez da zabaltzen?. B
kapitulutik ordaindutea legezkoa da? Nor doa emoten?
Rut
dabil gai honegaz eta plenoan ez zanez egon bera dagoanean erantzun beharko dau.
· -Eskoletan
jaietan pasatu zana. Apurtutako kristela noz konponduko da? Umeentzako
arriskutsua da.
Ondino
ez da konpondu, arazoa konpontzeko erreza ez dala-eta erantzun eban EAJ-PNVk.
· -Bardintasun
Planerako jasotako dirulaguntzea zetan gabiz gastetan eta zetan gastauko da?
Dirulaguntza
hori plana egiteko erabili zan. Ekintzen inguruan Rut dabilela gai honetan eta
bera dagoanean erantzungo dauala izan zan erantzuna.
· -Emoneko
aparteko dirulaguntzak: Gorbeia Suzien-eri
zenbet emon jako, ermiten 25.urteurrenean (250€ trikitilariek), 2urteko
gela…
Gorbeia
Suzieneri 2.500€.
Ermiten
ibilaldia 200€.
2
urteko gela abendurarte diruz lagunduko da baina oraindik ez dakiela zenbat
izango dan, Rut dabil gai honegaz.
·
-Kontadorak
ipini beharra ura pagau behar dalako. Zenbeteko aurrekontua?
Ez
dago aurrekontuetan.
·
-Undurrarantzako
bidean arrisku handia bedarrak bideraino dagozalako. Aste honetan hasi dira
ebagiten.
Diputazinoak
urtean baten ebagiten ditu.
·
-Zulaibar-Behasko:
emoneko dirulaguntza berreskuratu dogu?
Ondino
ez.
· -
Monitoreen
kontratuak. Udalekueri emoneko dirulaguntza
zenbatekoa izan da azkenean?
Rut
dabil gai honegaz eta bera dagoanean erantzun beharko dauala.
·
-Putzu
baltzak. Ze egoeraten dau gai hau?. Herrieri esan beharko jako Partzuergoak zer
egingo dauan ezta?
Batzar
bat deitu dau EAJ-PNVk eta erantzunari etxoten dabiz.
· -Musika
eskola: kontratuak noz arte dira? Rutek esanekoa ekainaren 26ko plenoan: “…
badabilela gastua murrizteko azterketa bat egiten”, ”… ofiziala izanik, holan
funtzionatzen dauan ala beste erabateko klaseak diran bertan emoten diranak”.
Azterketa horren emaitzak zeintzuk izan dira, kontratuak aldatu dira? Bai/Ez?
Zergaitik?, ofiziala da edo beste erabateko klaseak emoten dir? Holan bada ze
neurri hartuko da?
Rutek
daroanez gai hau berak erantzun beharko dauala datorrenean.
·
-Mankomunidadeak
egindako auditoria argi gastue dala-eta kontuan hartu da?
Begitan
dabizela izan zan erantzuna.
· -
Begituri
dirulaguntza noz emongo jako eta zenbat?
Ondino
ez dakie zenbet emon jakien.
-Kantxeruen
kontratua noz amaitzen da?
Fedarazinoagaz
dago konbenio bat baina ez dakie noz amaituko dan.
· - Udalbiltza.
(ekainak 26ko plenoan gonbidapena emon zan, erantzuna?)
Euren
erantzune ondino geldi egotekoa izan zan.
Ordenantza web gunean publikatzea
Behar asko dala erantzun eban
EAJ-PNVk, dana digitalizau beharko
zalako, baina hasiko dirala egiten.
Eskolako eta kultur etxeko giltzek.
Kontrolauko dirala erantzun
eben.
Dokumentazino eskaria (urriaren 8rako)
Berankortasun legea
BILDUk eskatu eban, legeak
dinoan moduan, hiru hilabetero plenoan udalaren diru kontuak argitaratutea.
Idazkariak erantzun eban ahaleginduko dala.
Ikusirik Zeanuriko udalak
2011/12/31n zor bizia 1.062.000koa eukala eta 1297 biztanle, biztanleko zor
bizia 818,21€koa zan. Dokumentazino eskari hau egin deutso alkateari.
-Lehenengo sei
hilabeteko likidazinoa.
-2012ko
urtean likidauko dan mailegua ze egoeratan dagoan.
-Bagilaren
26ko plenoan eskatutako txostena, EAJ-PNVk aurkeztu zituan proposamenak
diruzaintzako gerakin likido ezkorra murrizteko, batzen dauana.
Aitor
Bengoetxea
BILDUk azaldu eban 2011ko abenduan
Aitorrek idatzi bat aurkeztu ebala Asier Etxebarriak bere soloan daukazan
txabolak dirala-ta, baimen barik eginda dagozala eta ilegala dala hori. Gai honen inguruan Luis
Mari Iturbek be salaketa bardina egin eban apirilan.
BILDU dokumentazinoa aztertuten egon
zan eta ikusi dau txabola horrek baimen barik dagozala ipinten dauala
arkitektoaren txostenean, eta Asierrek hilabeteko epea daukala eskatuten jakon
dokumentazinoa aurkezteko. BILDUk galdetu eban ia dokumentazino hori aurkeztu
eban, Asierrek bagilaren 4an hartu ebalako udaletxeko notifikazinoa eta
hilebete aspaldian pasau dalako. Alkateak esan eban ez dauala ezer aurkeztu.
BILDUk galdetu eban ia ze neurri
hartuko diran orain, baina alkateak ez eban ezer argirik erantzun.