Ezohiko osoko
bilerarako deialdiaren arrazoia hurrengoa izan zan:
1.- “Zeanuriko
Lurzoru Publikoa erabiltzeko Ordenantza: erabilera orokorra, txosnak eta
antzekoen kasu berezia eta lokalen erabilera” agiria dala eta, aurkeztutako
alegazioen azterketa, eta behin-betiko onarpena, halan badagokio”.
Zeanuriko EH Bilduk
deialdia atzeratuteko eskaerea egin eban, idatziz. Idatzi horretan azalduten
eban orain arte abuztua opor hile lez hartu dala, holan izango dala inon
idatzita ez badago be, eta deitutako plenoko gai bakarra ez zala ez
urgentziazkoa ez larria. Erantzunik jaso barik, plenoa aurrera joan zan EH
Bilduko zinegotzien presentzia barik.
Bertan EAJ-PNVek ez ebazan onartu aurkeztutako alegazioak. EAJ-PNVren 4
aldeko botoakaz onartutzat emon zan lurzoru publikoa erabiltzeko ordenantza.
Gaur da eguna EH
Bilduk egineko eskaerak erantzunik jaso ez dauana.