2016/12/08

AZAROAREN 23KO EZ OHIKO PLENOA

1. Azaroaren 25, Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dala eta, adierazpenaren onarpena.
Alkateak aurkeztuten dau gaia esanez EUDELek  eta Mankomunidadeak proposatuten daben testua dala.
EH Bilduk adierazten dau testua Istanbuleko Hitzarmenean oinarrituten dala. Hitzarmen hori sinatu eban lehenengo herrialdea Turkia izan zala. Azken egunotan Turkia hedabide guztietan agertu dala emakumeen kontrako araua indarrean ipini gura izan daualako. Holango kontraesanak onartezinak dirala. Gaineratuten dau testuen ez dala neurri zehatzik aipatuten, adibidez, datorren urteko aurrekontuen bardintasun partida handituteko konpromisorik, Diputazinoari eta Emakunderi gauza bera eskatutea. Bai aipatuten dala mugimendu feminista eta emakume alkarteekaz alkarlana bultzatutea. Baina errealitatea beste bat da. Herriko andra taldeagaz ez dauala informazino trukaketarik udalaren aldetik. Eta salatuten dau azaroaren 25a manifestazinoa deitzen izan daben kartelak desagertu dirala paneletatik.
Alkateak ez dau onartuten testuari aldaketa honeek egitea. Bai onartuten dau testu amaieran zehaztutea manifestazinoa Igorren, 19:00etan dala.
Adierazpena onartuten da EAJ-PNVren botoakaz. EH Bilduk kontra botetan dau.

2. Euskeraren Eguna dala eta adierazpenaren onarpena.
EH Bilduk testua dala eta zehaztapen batzuk egiten dauz. Euskera ez dala bakarrik 3 probintzietako hizkuntza. Euskal herria harago be badoala, Iparralde eta Nafarroako hizkuntza be badala. Errealidade hori ez dala aipatzen.
Adierazpena aho batez onartuten da.


AZAROAREN 17KO OHIKO PLENOA

Plenoko gaiak jorratuten hasi aurretik alkateak dino abuztuaren 2ko plenoa deuseztatuta geldituten dala, beraz, pleno horretako akta ez da onartu behar.

1. Aurreko Plenoen akten onarpena.
- Irailaren 16ko akta onartuten da.
- Urriaren 14koari zuzenketak egiten jakoz.
Alkateak dino logo barriko torreko marrak loditu egin behar dirala.

2. Toki eta Bide Publikoen Publizitateari buruzko Ordenantzaren aldaketaren behin betiko onarpena.
Alkateak dino alegazinorik ez danez egon ordenantzearen aldaketea onartuteko botazinoa egingo dala.
EH Bilduk dino paneletan  herriko publizidadea eta beste batzuk ipini orduan pilatu egiten dirala eta eskatuten dau panel gehiago ipintea.
Ordenantzearen aldaketak aldeko 4 boto deukoz, EAJrenak eta 4 boto kontra, EH Bildurenak. Alkatearen kalidade botoagaz ordenantzearen aldaketea onartzen da.