2019/06/24

2019ko martxoaren 7ko ohiko plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten diranak: urriaren 16koa, urriaren 25ekoa, azaroaren 27koa.
Onartuten ez diranak: otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko ez-ohikoa.

Abenduaren 20koa ez dabela jaso jakinarazoten deutsie zinegotziek idazkariari.


Gai ordeneko bigarren puntuari ekin orduko alkateak proposatuten dau gai ordeneko 9. puntua tratauko dala lehenengo interesdunak plenora hurreratu diranez amaierara arte itxaron behar ez izateko. Danon adostasunagaz proposamena onartu egiten da.


9. BI-4501 (p.k. 31,150) eta Karmele Aranaren jaubetza (Arragoalde 37) arteko deslinde administratiboaren behin-behineko onarpena, horrela badagokio.
EAJko zinegotzi bat gelatik urten egiten da gai honetan parte ez hartuteko.
Alkatea hasten da esanez aurreko legegintzaldian hasitako kontu bat dala eta azalduten dau Foru Aldunditik zediduko bide bat dala, ia akordu batera heltzen ziren gelditu zirela: zein bidea eta Karmele Aranaren terrenoa. Holan ba, alkateak jarraituten dau esanez arazoa dala ez dagoala dokumentazino nahikoa norena dan jakiteko; Udalak Diputazinotik hartu ebala eta Karmele Aranak erosi egin ebala azalduten dau alkateak, eta dino, suertau leikela biek arrazoia eukitea. Alkateak dino Udalak onartuko leukela Karmelek proposatuten dauena portaleari jagokonean, baina ostera zubiaren aldean ez dau Karmelek esanekoa onartuten bisibilidade kontuak dirala eta. Jarraituten dau alkateak esanez zubiaren aldeko terreno horretan Udalaren proposamenaren eta Karmele Aranaren proposamenaren arteko diferentzie 7m2koa izango ete dan. 

2019/06/19

2019ko ekainaren 12ko ez ohiko plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerrra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar.

Idazkaria: Amaia Intxaurza Bernaola.


1.- UDALBATZAKO AKTEN ONARPENA.
Bilera honetan hurrengo aktak onartzen dira:
2019ko otsailarn 8koa.
2019ko martxoaren 7koa.
2019ko apirilaren 11koa.
2019ko maiatzaren 17koa.
2019ko maiatzaren 24koa.


Ez dago beste gairik.

2019ko maiatzaren 24ko ohiko plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1- BI-4501 eta Arragoalde 37, 39 eta 41 jaubetzen arteko deslinde administratiboaren akordioaren ejekuzioaren luzapenaren onarpena.
(Eider Ajuriagerra zinegotzia irteten da.)

Alkateak adierazten dau 2019ko martxoaren 7an ospatutako udalbatzan erabaki zala deslindatzeko prozesuari hasierea emotea. Deslindea ekainaren 24 egitekoa zala, baina ikusita dokumentazinoa falta dala eta ez dala helduko ekainaren 24rako, martxoaren 7an hartutako erabagiaren ejekuzinoa aplazetea proposatzen dau.
EH Bilduk azaltzen dau martxoaren 7ko udalbatzan hainbat bider esan ebela deslindea erabagiteko dokumentazinoa falta dala, eta hainbat bider eskatu ebela dokumentazino hori heldu arte mahai gainean iztea erabagia. Jarraituten dau esanez orduen be eskatzen ebela falta zan dokumentazino hori lortzen zenean barriro txosten tekniko bat egitea eta horren ostean egitea deslindea. EAJ-PNVk ez eban proposamen hori onartu. Galdetuten dau ia zer dala eta erizpidea aldatuten daben orduan hain argi eukin ebena.
Alkateak erantzuten dau erabagia ondo hartuta dagoela baina dokumentazinoa ez dala heldu. EH Bilduk galdetuten dau ia zein dan falta dan dokumentazinoa. Alkateak erantzuten deutso Aldundian dagoena dala . EH Bilduk galdetzen dau ia dokumentazino hori eta, martxoaren 7ko plenoan EAJk esan eban moduan, jaubeak udalaren aurkako prozesu judizialen baten bitartez lortu ahal eban dokumentazinoa bardinak diren.
Alkateak adierazten deutso balitekela, euren eretxiz errezago lortu ahal zala epaile batek eskatuta udalak eskatuta baino. 

2019ko maiatzaren 17ko ohiko plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerrra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

Plenoaren gai ordenagaz hasi orduko idazkariak jakinarazoten dau dekretuen kontu emotea sartuko dala, konforme egon ezkero. Botau egiten da eta danon adostasunagaz onartu egiten da puntu hori tratetea.


1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.
Onartuten diranak: otsailaren 8ko ez ohikoa, eta martxoaren 7koa.
Onartuten ez diranak: otsailaren 8ko ohikoa, eta apirilaren 11koa.

2. 2019ko Aurrekontuaren 4. kreditu aldaketaren proposamenaren azterketa, horrela badagokio.



Idazkariak azalduten dau 2018an 3 pagu `Pendientes de Aplicar´ geratu zirela: horietako 2 ofizine barrieri dagozkienak direla 14.168,42€koa eta bestea 2.300€koa. Eta 3.a Arraban kardue garbitutea 1.637,50€koa dala. Honetaz dino dirulaguntza bat eskatu zala. EH Bilduk galdetuten dau 2015eko ordainketa bat izanda ia legezkoa dan 2019an ordaindutea eta 2015ean noz egin zan ordainketa hori. Idazkariak erantzun dau legezkoa dala eta dirulaguntza 2015ean eskatu zala baina faktura 2016koa dala. Galdetuten dau EH Bilduk be bai ia ze urtetan jaso zan idazkariak aipatu dauan dirulaguntzea. Erantzuten jako 2015ean izan zala eta udalak dirulaguntza hori Gorbeiazpiri emon eutsola. EH Bilduk jarraituten dau galdetuz ia modifikazinoa 7. kapitulutik eitea ondo dagoen. Idazkariak dino baietz, dirulaguntza bat dalako. EH Bilduk dino 2017ko Kontu Orokorrean partida extrapresupuestarioen artean ez direla agertuten nahiz eta idazkariak esan halan ordainduta dagozala. Idazkariak dino pendientes de aplicar-en artean egongo direla. Galdetuten dau EH Bilduk be bai udal bulegoen egokitzea 2018an noz ordaindu zan. Idazkariak erantzuten dau uda osteko ordainketa dala. EH Bilduk galdetuten dau zegaitik ez zan egin 2018ko Aurrekontuari honen inguruko aldaketarik edo gastu hau 2019ko aurrekontuan zelan ez zan aurreikusi. Idazkariak dino ez zirela konturatu, eta guzti honen arrazoia izan leikela kontabilidadea egunean ez eukitea. Amaituteko EH Bilduk dino orain arte onartu diren kontu orokorretan ´Larreetan inbertsinoak´ gastua ez dala kontuan eukin nahiz eta likidazinoan kontenplaute egon. 

2019/05/09

2019ko apirilaren 11ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bilera agirien onarpena.
Onartuten diranak: 2018ko abenduaren 20koa.
Onartuten ez diranak: 2019ko otsailaren 8ko ohikoa, otsailaren 8ko ez-ohikoa eta martxoren 7koa.

2.- Udaleko aguazilari 1449/2018 Errege Dekretua aplikatzeko “jubilatzeko adiña gitxitzeko” kotizazio taldearen aldatzearen onarpena, halan badagokio.
Alkateak hartzen dau berbea esanez udaltzaingoei jubilatzeko edadea gitxitzeko aukera eman jakiela 1449/2018 Erregu Dekretuaren bitartez. Eta alguazilak udaltzaingoaren funtzioak egiten dabezenez, Gizarte Segurantzari eskatuko jakola kotizazio taldea aldatzeko. Aurreko plenoan gaia mahai gainean gelditu zala txosten teknikoa eskatu zalako gai honen inguruen. Idazkariak egin dauela txosten hori eta bertan esaten dala bidezko ikusten dala Gizarte Segurantzari eskatutea Zeanuriko udal alguazilari jubilatzeko adina gitxitzeko eskaerea luzatutea.
EH Bilduk azalduten dau beste herri bateko idazkariek egineko txostenean guztiz kontrakoa esaten dala. Lege batzuk aipatuten dauz, martxoaren 13ko 2/1986 lege organikoa edo uztailaren 17ko Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 legea.
Zeinetan esaten dan aguazilak zenbait kasutan udaltzainen zeregin batzuetaz arduratu daitzekeela ahalbidetu arren, ezin dala ondorioztatu udaltzainak direnik eta bere izaerako funtzinarioentzat onartutako onuretaz baliatu ahal direnik. Hori kontuan harturik, eta gaie argituteko helburuegaz, EH Bilduk eskatuten dau Diputazioari eskatutea txosten juridikoa egin dagiela. Bitartean gaie mahai gainean gelditutea eskatuten dau.
Dana dala, EH Bilduk gaineratuten dau aguazilek egineko eskaeraren kopiarik ez jakiela emon. Idazkariek azaltzen dau aguazilek eskaera idatzirik ez dauela egin. EH Bilduk dinotso beste langileren batek aldaketaren bat gure izan dauenean, idatziz eskatu dauela, eta kasu honetan be bardin egin beharko zala.
Alkateak botazinora daroa gaie eta EAJren aldeko 5 botakaz onartu egiten da. EH Bildu abstenidu egiten da.

3.- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko estatutoak aldatzeko proposamenaren onarpena, horrela badagokio.
Alkateak azalduten dau Partzuergoaren estatutoaren aldaketa udal guztietatik pasau behar dala. Debatea han bertan egin zala eta gaurkoa aldaketa onartutea edo ez dala.
EH Bilduk dino Zeanuri ez dala beste herrien modukoa, bertan dauelako Bilbo eta ingure guztie hornituten dauen presea baie herriek hobaririk ez deukola. Herritar askok saneamendue ordaintzen dauriela infraestruktura hori oindino eukin ez arren eta momentuz eukiko bez. Gaineratuten dau Partzuergoak “Bono sozialik” be ez dauela kontuen hartzean nahiz eta ura behar beharrezkoa izan. Amaitzeko dino monopolioarik ezin dauela sustatu. Eta gaur egun Partzuergoa hori dala.

2019/04/05

2019ko otsailaren 8ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuloaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.

EH Bilduk zuzenketak egiten deutsiez hurrengo agiriari eta horrenbestez, ez dira onartuten:
Urriaren 25ekoa, azaroaren 27koa, eta abenduaren 20koa. EH Bilduk jakinarazoten dau urriaren 16koa falta dala, ez dabela jaso.

2. Jubilatu elkarteagaz hitzarmenaren errebisioaren onarpena.

Alkateak hartzen dau berbea esanez jubilatu elkartekoak ez dabela ezer esan eta hori izan leikela ez deukielako zer esan edo juntarik ez dagoalako. EH Bilduk dino akaso ezer esan ez badabe izan leikela ez dabelako jakin zeozer esateko epea noz dan eta non esan.
Holan ba, gaia mahaiganean izten da.
Dana dala, EH Bilduk hasierako hitzarmena, 88koa, eskatuten dau baina idazkariak dino 88koan sortu egin zala eta ez akordua sinatu baina halan da be, orduko hitzarmen eta estatutoak ez direla agertuten. 

2019ko otsailaren 8ko ez ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuloaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1. 2019ko Aurrekontuaren onarpena horrela badagokio.

Alkateak berbea emoten deutso EH Bilduri 2019ko Aurrekontuari aurkeztu deutsozan zuzenketak azalduteko.

(Aurkeztutako zuzenketak osotasunean ikusi gura izan ezkero, eskatu EH Bilduko edozein kideri).

EH Bilduk bi arrazoi nagusi emoten ditu osoko zuzenketa aurkeztuteko: ekarpenik egiteko aukerarik eza, eta beste arrazoi batzuen artean legeak ezartzen dituen epeak ez betetea. 2019ko Aurrekontuaren txostenak akatsak dituela be azpirratu gura dau EH Bilduk, eta EAJk esaten dauanean 2019ko Aurrekontu proposamena 2018ko Gastu Errealetan oinarrituten dala, ez dala holan. Arrazoiok justifiketako EH Bilduk adibideak emoten ditu kasu guztietan.

Jarraituten dau EH Bilduk galdetuz ia inbersinoak egiteko dirulaguntzak ziurtatuta dagozan, eta dirulaguntza horreek heldu ezean inbersinoak egingo diran. Honegaz lotuta adierazoten dau EH Bilduk aurtengo inbersinoen atala igazkoaren kopia bat dala, eta igazkoan %70a baino gehiago ez zala aurrera eroan; hori dala eta, ia aurten beteko dan jakin gura dau. Gaiagaz amaituteko EH Bilduk dino inbersino honeen proiektu teknikorik ez dala aurkeztu, eta inbersinoen artean besteak beste faltan botaten dau etxebizitza sozialareko diru partidarik ez egotea.