Bertaratuak: Eusebio
Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala
Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuloaga,
Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes
Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria:
Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1. 2019ko Aurrekontuaren onarpena horrela badagokio.
Alkateak berbea emoten deutso EH Bilduri 2019ko Aurrekontuari
aurkeztu deutsozan zuzenketak azalduteko.
(Aurkeztutako zuzenketak osotasunean ikusi gura izan ezkero, eskatu
EH Bilduko edozein kideri).
EH Bilduk bi arrazoi nagusi emoten ditu osoko zuzenketa aurkeztuteko:
ekarpenik egiteko aukerarik eza, eta beste arrazoi batzuen artean
legeak ezartzen dituen epeak ez betetea. 2019ko Aurrekontuaren
txostenak akatsak dituela be azpirratu gura dau EH Bilduk, eta EAJk
esaten dauanean 2019ko Aurrekontu proposamena 2018ko Gastu Errealetan
oinarrituten dala, ez dala holan. Arrazoiok justifiketako EH Bilduk
adibideak emoten ditu kasu guztietan.
Jarraituten dau EH Bilduk galdetuz ia inbersinoak egiteko
dirulaguntzak ziurtatuta dagozan, eta dirulaguntza horreek heldu
ezean inbersinoak egingo diran. Honegaz lotuta adierazoten dau EH
Bilduk aurtengo inbersinoen atala igazkoaren kopia bat dala, eta
igazkoan %70a baino gehiago ez zala aurrera eroan; hori dala eta, ia
aurten beteko dan jakin gura dau. Gaiagaz amaituteko EH Bilduk dino
inbersino honeen proiektu teknikorik ez dala aurkeztu, eta
inbersinoen artean besteak beste faltan botaten dau etxebizitza
sozialareko diru partidarik ez egotea.
EH Bilduk 2019ko Aurrekontuan be proposatuten dau brigadarako beste
lanpostu bat sortutea, beharrizanak halan eskatuten dauelako; eta
akordazoten dau igazko aurrekontuetan be proposamen bera egin ebala,
eta are gehiago, EAJk onartu egin ebala nahiz eta ez dan bete.
Beste urte batez herrirako plan orokorra falta dala dino EH Bilduk,
eta plan orokor horren barruan arlo bakotxari jagokon plana:
saneamendua, baso ustiaketa eta birlandaketa, elektra indarra,
irisgarritasuna... Plan guztiak parte hartzea euki behar dabela
oinarri dino EH Bilduk, eta ez dala denpora laburrera begitu behar,
epe ertain edo luzerako ikuspegia euki behar baino.
Arkitektoa dala eta jarraituten dau EH Bilduk esanez ez dagoala ados
partida honek suposatuten dauan diru gastuagaz, 37.500€ urtean, eta
horretatik aparte 30.000€ lan teknikoetarako. Akordazoten dau beste
batzutan esan daben lez posible dala gastu hau bajatutea
arkitektoaren kontratua berraztertute (eta ez orain egiten dan moduan
aste birik baten, martitzenetan, ordu bi gitxiendiz), zein arkitekto
baten ordez aparejadore bat kontrataute.
EH Bilduk dino Aurrekontuan dirulaguntza batzuk emotea aurreikusten
dala, honeetako batzuk ordenantzetan oinarrituta dagozala baina beste
kasu batzutan ez dagoala ordenantzarik; hori dala eta, galdetuten dau
ordenantzarik ez dagoan partidetan zeintzuk izango diran
dirulaguntzea emoteko irizpideak.
Amaiera aldera EH Bilduk proposatuten dau 2018tik gelditu dan
erremanentea erabili beharko litekela (legeak halan gomendatuten
dauelako) lehenengo eta behin Udalak deukozan mailegu biak kentzeako;
beste alde batetik hornitzaileakaz zorren bat euki ezkero
ordainduteko; eta epe ertainera begira ezinbestekotzat joten dauen
herriko saneamendua egiteko plan orokorra aurrera eroateko.
Amaituten dau EH Bilduk esanez, herritarrakaz egin beharreko
Aurrekontua izan beharko litekela, prozesu parte hartzaile baten
bitartez eginekoa.
Alkateak hartzean dau berbea eta EH Bilduk esaneko puntu batzuri
erantzuna emoten deutsie. Egoerea ez dala “bollantea” baina
inbersino batzuk egingo dirala dino alkateak. Etxebizitza sozialerako
partidarik ez dagoela dino alkateak, gasturik ekarriko ez deuskulako
eta proiektua martxan dagoela be badino. Jarraituten dau esanez egia
dala igaz onartu zala brigadan beste langile bat kontratetea baina ez
dala egin, halan da be zeozer egin beharko litekela dino alkateak.
Saneamendua osotasunean egitea ez dala posible dino alkateak, egoera
ekonomikoa ez dala hain ona esanez; Elizondokoa amaituko dala dino
eta sarea handituten hasiko dala Ipiñaburutik, eta zatika egingo
dala, auzo batekoa martxan dagoanean beste bategaz hasiko dala.
Esaten dau erremanentean dagozan
gitxi gorabeherako 200.000€ inguruetatik
zati bat saneamendura joan beharko dala, eta kontuan hartu beharko
dala be bai Partzuergoak egingo dauan aportazinoa.
Ustiaketa
dala eta teknikuen eskuetan geldituten dala dino alkateak.
Elektra
indarraren inguruan planen bat egin beharko dala dino alkateak, eta
irisgarritasunari jagokonez dino udal bulegoak zein kultur etxeko
igogailua egin dirala, gitxi gorabehera 400.000€ko gastua suposatu
dabena. 3. adinekoakaz plangintza finkoa euki barik baldintzetara
moldatu beharko gintekezela pentsetan dau alkateak. Uger egiteko
lekua dala eta aurrera eroateko exijentziak betetea gatxa dala baina
zeozetan badabizela dino alkateak. Herriko bideen plana eginda
dagoala dino alkateak. EH Bilduk dirulaguntzak emoteko ordenantzea
egotearen beharrari alkateak erantzuten deutso gauza batzuetarako
ordenantzea egotea inposiblea dala.
EH Bilduk
dino legegintzaldia egiteko modua inprobisazino hutsa izan dala eta
orain be emon diran erantzunak entzunda susmoa deukola bardin
segiduko dala.
Botazinora
joanda, Osoko Zuzenketa ez da onartuten, EAJk kontrako 5 boto emoten
deutsozalako.
EH Bilduk
alde egiten dau, 4 botogaz.
EH Bilduren
Zuzenketa Partzialakaz jarraituten dabe gero eta banan banan
aztertuten dira. Hainbat partidari buruz azalpenak eskatuten dire.
Beste alde batetik, botau beharreko zuzenketak be eztabaidatuten
dire; hauterariko batzuk onartu egiten ditu EAJk, eta beste batzuk
ez.
EAJk
onartuten dauz:
-
Egoitzetan dagozenentzako laguntzak partida Familiei
dirulaguntzak izatea.
- Elektra
indarra, erregaien hornidura eta telefonia arloan enpresa bat
baino gehiagori aurrekontuak eskatutea eta aukerarik onena hartzea.
-
Eraikuntza publikoetako sostenibilidadea (argia, berogailuak...)
optimizatzeko estudioa egitea
partida sortzea onartu egiten da EAJko zinegotzi bat abstenidu arren.
EAJk ez
ditu onartuten:
- Ondasun
higiezinen gaineko zerga
partida gehiagotzea, kultorako ez diren eraikuntzak besteon moduan
zergak ordaindutea hain zuzen be.
-
Gaztetxearen instalazioa
partida kentzea, azalpenak eskatuz eta herriko gazteentzako leku bat
egotearen alde egoteaz gain gaztetxearen konnotazinoak argi itxiz,
besteak beste.
- Hirugarren
mundurako laguntzak partida
gehiagotzea, onartuta dagoen Aurrekontuko 0,7a aplikatuz.
- Udalbiltza
partida sortutea.
-
Gorbeialdeko kuota kentzea, arrazoituz batetik partida zehatz bat
sortuten dalako turismo arlorako; eta, bestetik, kuota hau
ordainduteak ez deukolako eraginik herrian, euki beharko leukenean.
Ez ohiko
pleno amaieran, zuzenketa guztiak aztertu ostean 2019ko aurrekontua
onartu egiten da EAJren aldeko botoakaz. EH Bilduk kontra botetan
dau, 4 botogaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario