Bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe
Agirrezabala Agirrezabala, Gurutzu Etxebarria Zuluaga, Zedarri
Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria:
Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1.
Aurreko bilera agiriaren onarpena.
Onartuten
ez direnak: urriaren16koa eta azaroaren 27koa.
Urriaren
25ekoa agindu barik dagoenez ezin izan jako errepasorik egin,
horregaitik, hurrengorako geldituten da.
2.
Jubilatu elkarteagaz hitzarmenaren errebisinoaren azterketa.
Alkareak
hitzarmena azalduten dau. EH Bilduk galdera puntual batzuk egiten
ditu:
-
BIGARRENA: Gorbeia Jubilatu Elkarteak euren estatutoakaz bat
datozen jarduerak garatu ahal izango ditu lokal hauetan. Beste
edozein erabilera udalak baimendu beharko dau.
→
Puntu honen azken esaldia dala eta, EH Bilduk ez dau ulertuten zer
dala eta aipatuten dan, Jubilatuen Elkarteko lokalean Udalak baimenak
emon beharra.
-
ZAZPIGARRENA: ... Udalak erabakiko baleu, Gorbeia Jubilatu
Elkartearen gaur egungo lokalen tokia aldatzea, lokal barrietan
elkartearen eskubideak errespetatuko litikez. →
EH Bilduk galdetuten dau hori ipinteko ia aldaketa hori aurreikusten
daben.
-
ZORTZIGARRENA: Udalak bermatuko dau lokalaren erabilera
egokia. → EH Bilduk galdetuten
dau ia zer dan “erabilera egokia” eta zelan bermatuko dan hori.
-
BEDERATZIGARRENA: Udalak ordezkari bat izendatu ahal dau,
Gorbeia Jubilatu Elkartearen zuzendaritzan, euren bileratan parte
hartzeko, ahotsagaz baina boto barik. →
EH Bilduk ordezkaritza honeri ez deutso zentzunik topetan. Alkatea
ados dago eta puntu hau kendu egiten da hitzarmenetik.
Amaituteko,
EH Bilduk dino errenteari buruz aipamenik ez dagoala hitzarmen
honetan eta aurrekoan egon dala. Erantzuten jako errentearen kontua
elkarteak berak tabernea daroanagaz sinatutako hitzarmena dala, eta
ez Udalagaz. Horretara EH Bilduk dinotso zelan justifikau hitzarmen
barri honetan agertzea udalak
bere gain hartuko dauzela konponketak.
Alkateak
dino Jubilatuen elkarteari erakutsiko deutsiela eta behin eurekaz
berba eginda barriro be plenora ekarriko dala. Danak ados agertuten
dira. Puntua amaitu orduko EH Bilduk eskatuten dau Jubilatuen
Elkartekoari hitzarmena erakutsi orduko idazterakoan egiten diren
akatsak zuzenduteko.
3. 2017ko Kontu Orokorraren onarpena.
Idazkariak EH Bilduk aurkeztu ebezan alegazinoari erantzunez txosten
bat banatuten dau plenoan bertan eta azalpenak emoten ditu bertatik.
Botazinora joanda, 2017ko Kontu Orokorra onartu egiten da EAJren
aldeko 4 botogaz. EH Bilduk kontra botetan dau, hiru botogaz.
4. Ganguren Mendi Taldeak erabiltzen dauan errefugioaren lurren
trukaketaren azterketa.
Alkateak dino Gangureneakoak errefugioa erosi gure dabela, baina
saltzeak tramite itzelak suposatuko leukezala; eta zesinoari
jagokonean 20 urterako zesinoa bakarrik egin leikela gehienez, “bien
patrimonial” dalako eta ez “bien de dominio público”. Hori
dala eta, alkateak dino Gangurenekoari esango jakiena horixe dala,
gura badabe 20 urte gehiagorako zediduko jakiela baina saldu ez.
EH Bilduk ondo ikusten dau proposamena eta barriro be esaten dau bere
ustez herriko patrimonioa ez dala saldu behar.
5. Koikili Bengoetxea, Iratxe Bengoetxea eta Aintzane
Bengoetxeagaz Altzusta auzuneko sarbideak hobetzeko konbenioaren
azterketa.
Alkateak azalduten dau zelan Altzusteko Eskinakoetxeren aurrez aurre
dagoan lur zati bat erabili behar dala, modu horretan Altzustatik
Barazarrerantza urtetea legezkoa izan daiten; lur zati hori
Bengoetxeatarrena danez eta honeek han deukien baserriari kalte
egingo deutsonez, konbenio honen bidez aukera emongo jakiela beste
aldean etxea egiteko.
EH Bilduk dino hitzarmenean argi gelditu behar dala behin parzela
barrian etxea egin ahal izateagaz batera oraingoan eraikitzeko
eskubidea galduko dala. Alkatea ados agertuten da, holan dala esanez
eta horregaitik hitzarmenean argi gelditutea gura dau.
6. Erregu eta galderak.
EH Bilduk dino:
- Albakoako etxea dala eta urtea pasau dala lurra jausi zanetik eta
egoereak bardin segiduten dauala. Alkateka dino egia dala, hormea
herriak egin behar dauala eta horretarako bi aukera dagozala:
“escollera” eitea, eta modu honetan parzelea afektauko litekela;
eta, bestea, horma zuzena egitea. Jarraituten dau alkateak esanez
kostua handia izango dala.
- Bi espilu ipintea porposatuten dau EH Bilduk: bata, Igertualdetik
San Isidro aurreko urteeran; bestea, Errekaurritik Eleizondorako
kurba horretan.
- Eskolan kotxeakaz sortuten dan nahaste borrastea dala eta urteera
bat emon behar jakola dino EH Bilduk.
- Igertualdeko obrak direla eta segurtasun neurriak ez direla
zehatzegi betetan, izan be, aurreko baten haizeagaz “ballak”
beheko kaminora jausita egon zirela, besteak beste.
- Herrian egon diran pintadak (Zuleibar, Olabarri eta Udal
bulegokoak) direla eta, EH Bilduk galdetuten dau ia holango beharrak
egiteko ze enpresari geituten jakon, beti bardina izaten dan, eta
zegaitik tardau dan horrenbeste denpora kenduten, egun batetik
bestera egin beharrean, beste batzutan egin dan moduan. Alkateak dino
batzutan Santurtziko bateri deituten jakola, baina oraingoan ezin
izan dabela etorri eta Lasartekoari deitu jakiela baina behar askogaz
ibili dirala eta horregaitik tardau dabela.
- Herrian katuen presentzia dala eta ia zer pasetan dan. Alkateak
azalduten dau neurri batzuk hartuten dirala baina baten batek ez
dauala lagunduten neurri horrik ondo urten daitezan (kaiolak
desagertuten dire...), jarraituten dau alkateak esanez esterilizau
egiten direla baina barriro ekarri behar direla eta auzuneetan be
izten direla. EH Bilduk ez dau ekintza hori ulertuten eta dino beste
gauza batzutarako ez direla auzoakaz akordetan baina katuak soltetako
bai.
- Alkateak dino uren tuboak kanbietea hasita dauela, hain zuzen be
Oruen hasita dagoela.
Plenoa amaitu aurretik herritar batek berbea eskatuten dau. Hasarre
adierazten jako alkateari, emoneko berbea betetan ez dauan personea
dala esanez, lotsarik ez deukona eta hasarrearen zergaitia azalduten
dau. Kontetan dau orain dala hiru aste telefonoz deitu eutsola eta ez
ebala erantzunik jaso, eta hurrengo astean, beste horrenbeste. Hori
dala eta, herritarrak dino ulertu leikela momentuan okupauta egotea
edo hartu ezin izana baina ez dauela ondo ikusten geroagoan beragaz
kontaktuan ipini ez izana; eta bigarrenik, deitu izanaren arrazoia
azalduten dau, 20 urte inguru daroazala etxerako bidea eiteari
etxoten, beti esaten deutsola egingo dala baina bardin jarraituten
dauala eta adibidez urte honetan eginda egongo zala esan eutsola
baina abendua amaitutear dagoala eta suposatuten dauala honezkero ez
deutsiela egingo.
Alkateari ez jakoz herritarraren hasierako berbak gustetan eta
hasarratu egiten da bera be. Adierazoten dau alkateak egia dala obra
hau abenduan egitekoa zala baina dino atzeratu egin behar izan dala
urtarrilera arte. Halan da be, orain, entzun dauzan adierazpenakaz
herritar honeri ez jakola urtarrilean be egingo, beste batzuk egingo
direla berea baino lehenago.
Herritarra sinistu ezinda geldituten da alkatearen ebazpenagaz eta
eztabaida luzatu egiten da. EH Bilduk hartzen dau berbea orduan eta
dino ulertuten dauala herritarra hasarre egotea horrenbeste urte eta
promesaren ostean, eta ulertu leikela be bai alkateari berbak ez
gusteta zein obrak atzeratu behar izatea dana dalakoagaitik; baina ez
dauala ondo ikusten batetik herritar bateri telefono deiak ez
bueltetea, herritar danen deiari egin behar deutsolako kasu alkateak,
eta ezin dala onartu benganza lez hartu dauan erabakia.
Alkateak dino esan dauana egingo dala, ez jakola urtarrilean egingo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario