2018/12/26

2018ko urriaren 16ko ohiko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1. Aurreko bilera agiriaren onarpena.

Onartuten ez diranak: Abuztuaren 17koa, eta urriaren 4koa.



2. Plazea 9ko udal jabetzako etxebizitza adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitza legez Arratiako Udalen Mankomunitateari 10 urterako zesioaren azterketaren onarpena, halan badagokio.

Idazkariak azalduten dau proposatuten dana Mankomunidadeari 10 urteko zesioa egitea dala. Alkateak zehaztu gura dau, beti be tutoretzapeko adinekoentzako erabiliko dala, ezin izango dala beste gauza batzuetarako erabili. 


EH Bilduk dino holako iniziatibakaz ados dagoala beti eta horregaitik, baietza emongo dauala. Halan da guztiz be, EH Bilduk puntualizazino batzuk egin gura deutsoz gaiari: hitzarmenaren 3. parrafoan, “Lan horiek egiteko 10 urteko zezio hitzarmena sinatu behar da Arratiako Udalen Mankomunitateagaz” ipinten dauala eta, kontua ez dala 10 urteko lanak, 10 urterako zezinoa baino. Galdetuten dau gero, ia salgai segiduten dauan, kartela ondino han daualako. Alkateak erantzuten dau ezetz, kartela kendu egin beharko dala orduan. Galdetuten dau EH Bilduk be bai, ia kudeaketa nok eroango dauan, kargu nor egingo dan. Alkateak erantzuten deutso ondino hori lotuta egon ez arren, Mankomunidadeak eroan beharko leukela, eta Arratiko herri guztiek kuota bat euki beharko leukiela. EAJko arloko zinegotziak argituten dau zerbitzu sozialetatik.

Danon adostasunagaz, aldeko 9 botogaz, onartu egiten da.



3. 2018ko Aurrekontuaren 8. kreditu aldaketaren azterketa eta onarpena, horrela badagokio.

Idazkariak azalduten dau hiru kreditu mota gehituko dituela: kreditu gehigarriak, gaitzak eta transferentziak. Gehigarriak:
- Funtzionarioen soldatak: 9.000€
- Laboralaren soldatak: 960€
- Animali batze zerbitzua: 1.500€
- Hirugarren aktibitateak: 10.000€
- Bideen mantenimendua: 15.000€
- Putzu septikoen garbiketa: 8.000€
- Familiei dirulaguntza: 9.880€
- Otzerimendiko ur sarearen erreposizioa: 34.777,43€

Idazkariak dino kreditu gehigarri guzti hauek gehituteko 2017ko diruzaintzako gerakin likidotik 55.935,79€ hartuko dirala; eta Otzerimendiko ur sarerako Partzuergoak 18.181,64€ko laguntzea emongo dauala.

Kreditu gaitzeak:
- Udalkutxatik 2017ko likidazino positiboa 15.459€ gehituko direla jaien partidara.

Kreditu transferentzietan, EAJk proposatuten dau kontsultoriorako aurreikusten zan desfibriladorea ez ipintea, eta desfibriladore horrek balio dauan kopurua (1.250€) frontoirako aurreikusten dan desfibriladoreari gehitutea.

EH Bilduk dino 2018ko aurrekontuaren behin betiko onarpena argitaratu dala irailaren 27an; 10/2003, abenduaren 2ko arauak 16. artikuluan dinola ostera indarrean sartuko dala behin argitaratu eta gero. Galdetuten dau orduan ia legezkoa da indarrean egon barik modifikazinoak egitea. Idazkariak erantzuten dau problema administratibo bat izan dala. Jarraituten dau EH Bilduk galdetuz, 8. modifikazinoagaz dabizela baina ia 7. modifikazinoa zein dan. Idazkariak argituten dau alkateak horren barri gai ordeneko 6. puntuan emongo dauala. Jarraituten dau EH Bilduk adieraziz idazkariaren txostenaren eta alkatearen justifikazinoen artean 5.000€ko aldea dagoala; idazkariaren txostenean kreditu gehigarriak (89.117,43€) eta dirusarrerak (74.117,43€) ez datozela bat be badino EH Bilduk, 15.000,00€ko aldea dagoala hain zuzen be. Alkatearen justifikazinoan bardin pasetan dala dino EH Bilduk, gehitzea proposatuten diren partida (75.935,79€) eta diru sarreren (55.935,79€) arteko aldea 20.000,00€koa dala. Horretatik aparte, EH Bilduk dino idazkariaren txostenean falta dala diruzaintza gerakin likidoa aurretiaz zelan dagoen eta gero zelan geldituko dan.

3. adinekoentzako aktibitateak partidearen hasierako kopurua 20.000€koa izanda zertan gastau dan diru hori 10.000€ gehiau gehitu behar izateko, galdetuten dau EH Bilduk. Erantzuten jako Gurutze Gorriagaz konbenioa luzatu egiten dala eta hori 4.100€ dala. EH Bilduk galdetuten dau adibidez garraioa zein Txikung zenbatean gehitu behar dan. Ez jako kopururik emoten.

EH Bilduk ez dau aituten Familiei dirulaguntza partida barriro be gehitu beharra, izan be, dino partida hau erraza dala kalkuletan, hileko diru kopurua x hileak egitea baino ez dalako. Gainera, gogorarazoten dau ekainean 10.000€ko modifikazinoa egin ostean gitxiago ulertuten dauala modifikazino hau.

Otzerimendiko ur sarearen reposizinoa dala eta, EH Bilduk dino idazkariak egindako 8. modifikazinoaren txostenean agertuten dan partida zenbakia 2018ko aurrekontuan ez dagoala.

Kredituak gaitzean, EH Bilduk galdetuten dau Udalkutxatik 2017ko likidazino positiboa izateagaitik etorri diren 15.459€ak zergaitik doazen jaien partidara. Gaineratuten dau ia ez dauan beste beharrizanik.

Kredituen transferentziak dirala eta, EH Bilduk dino ez dala ulertuten zein dan benetako kopurua. Desfibriladora dala eta, EH Bilduk dino ez dauala ulertuten adostuta egon dan konsultorioko desfibriladorea ez ipintea. Erantzuten jako aurten momentuz bat ipiniko dala, hobea, eta datorren urtera begira ikusiko dala bigarren bat ipintea. EH Bilduk horretara dino, frontoian barik plaza inguruan koloketea eskuragarriago eta bistarago ikusten dauala.

Azaldutako akats guztiakaitik eta aurrekontua bera be ez ebalako onartu, ezezkoa emoten deutso 8. modifikazinoari EH Bilduk. Alkateak galdetuten deutso idazkariari ia aipatu dan desfasea egonda modifikazinoa onartu leiken; idazkariak erantzuten deutso “zauok gurozuena”. Alkateak dino aldea eta faltea balego diruzaintza gerakin likidotik hartuko dala. Idazkariak dino bere ustez akats matematikoa baino ez dala.

EH Bilduk uste dau modifikazino hau ez litekela botazinora eroan be egin behar, ezin dalako onartu horrenbeste akatsen ostean. Halan da be puntua botau egiten da eta EAJren aldeko 5 botoakaz onartu egiten da.

EH Bildu leporatuten deutsie ez deukola ezelango logikarik egiten dabizenak, ez dauala ulertuten zelan onartu leikien. Idazkariak dino kalkuloak egingo direla momentuan bertan. EH Bilduk jarraituten dau leporatuz zelan geldituko dan jakin barik onartu dabela EAJak modifikazinoa. Idazkariak kalkuloak egiten ditu eta proposatuten dau gai hau datorren astean ez ohiko pleno baten eztabaidatutea. Alkateak dino gaia mahaiganean itxiko dala orduan. EH Bilduk eskatuten dau argi gelditu daitela behin baino gehiagotan esan arren modifikazinoa planteau dan moduan ez litekela botazinora eroan behar, onartu egin dabela.



4. Jubilatu elkarteagaz hitzarmenaren errebisioa.

Alkateak dino maiatzean amaitu zala eta barriztetea dala asmoa. EH Bilduk gaia mahaiganean izteko eskatuten dau, dokumentazinoa egunean berean hartu daualako. Onartu egiten da.



5. “Lurzoru publikoa erabiltzeko udal ordenantza: erabilera orokorra, txosnak eta antzeko kasu berezia eta udal lokalen erabilera” ordenantzaren aldaketaren proposamena eta onarpena, halan badagokio.

Alkateak dino kuestinoa dala ez deukola zertan agertu baina horretarako beharra azaldu zala. Jarraituten dau alkateak esanez, bakotxak jakingo dauala zergaitik ez dauan gure baimenik eskatu, eta, eskatuten danari baimena emongo jakola be badino. Aurtengo duatloiaren kasua kontetan dau alkateak, zelan baimen falteagaitik arazo batzuk euki zituezan.

EH Bilduk dino ordenantza bera diskriminatzailea eta zigortzailea dala, ez dala danakaz bardin jokatuten; espazio publikoaren erabilpenean ez dauala arazorik ikusten, ez bada alkateak baten baino gehiagotan esan dauan moduan tabernak euren mugetatik kanpo espazioa erabilten dabela. Alkateak dino hori halan izanda be, fazilen konpondutea dala. EH Bilduk gaineratuten dau aplikauko diren multen kopuruagaz ez dala bizikidetza landuten. Amaituteko EH Bilduk adierazten dau talde danak ez direla bardin tratetan, batzuk euren ekintzaren azalpena aurkeztuteagaz nahiko dala, ostera beste batzuri baimen berbea exigiduten jakiela.

Botazinora joanda, ordenantzearen aldaketea onartu egiten da EAJren aldeko 5 botoakaz. EH Bilduk kontrako 4 emoten deutsoz.



6. Alkatetza Dekretuen kontu emotea.

1.- Alkatetza dekretuz onartu dan 7. modifikaziñoaren barri emoten da.

Gehiegiazko sarrera egon dala partida hauetan:
-Musika eskolarako dirulaguntza 14.436,43€
-Enpresen aportazioa jaietarako 1.800,00€
-BFA, kulturako dirulaguntza 3.515,57€
Hurrengo programetan ez dauela konsignaziño nahikorik:
-Arteako musika eskola 14.436,43€
-Jaiak 1.800,00€
-Iharduera soziokulturalak 3.515,57€

2.- Arau Ordezkoeri modifikaziño puntuala:

Alkateak dino bere egunean eskatu zala estruktura probisionalena (aterpeak), nekazal pabeiloiena eta hotelak eta camping-ek tratamendu espeziala eukitea, urbanísticamente soluzino bat emoteko euren aktibidadea aurrera eroan ahal izateko. Hau egin ezkero, igual ez dala beharrezkoa izingo proiektu batzuk interés público izendatutea.
Abogadu bategaz konsultetan dabizela ia nahiko dan modifikazino puntuala egiteagaz. Erredakzinoa juridikamente jantziegaz, nahiko ez bada eta interés publico izendatutea beharrezkoa bada, gaia plenora ekarriko dala.

EH Bilduk adierazoten dau herriko aktibidade batzuk bakarrik “interés público” legez izendatuteak, euren aktibidadea babestuteko, beste batzuentzat kaltea suposatu ahalko leukela. Alkateak dino salbuespen batzuk aplikauko litekezela, legeak izten badau, eta holan euren aktibidadea anpliau ahal izingo leukiela.



7. Erregu eta galderak.

- Kultur etxeko igogailua dala eta, EH Bilduk galdetuten dau ia hormea egitea zergatik egin dan “a dedo”. Alkateak erantzuten dau egiten dabena ahal dala lanak banatutea dala.

- EH Bilduk gogorarazoten dau pleno baten zebrabidea patxadaz pintetako eskaria bota ebala eta ondino bardin segiduten dauala. Alkateak erantzuten dau begiratuta deukiela presupusto bat, eta, bizikleteruentzat zeozer ipiniko dala astiroago paseteko.

- EH Bilduk Zeanurin egin ziran pelota partidu profesionalen kostua galdetuten dau. Erantzuten jako ez direla akordetan.

- EH Bilduk galdetuten dau, Haurreskolako garbikuzia dala eta, orain arte beharren ibili dana jubilau egin dala eta hori pasauko zala jakinik zer dala eta ez dan zabaldu lanpostu hori. Alkateak azalduten dau, momentuz aste bat edo birako Limpiezas Arratiari geituko jakola, eta ikusiko dabela zelan egin, gero, konkursora atera beharko dala. Jarraituten dau alkateak esanez, ez dakiela herrian poltsa bat zabalduko daben hori garbituteko, edo beste aukera bat Bego Prieto be badala. Amaituteko alkateak dino berandu ibili dirala gai honegaz, egia dala lehenago egin ahal zala.

- EH Bilduk dino, desfibriladora dala eta ondo egongo litekela auzuneetan be ipintea eta gai hau kontutan hartzea datorren urteko aurrekontua egiterako orduan. Era berean, desfibriladorak zelan erabili ikisteko kursillo bat egitea proposatuten dau.

- Albakoako etxea dala eta ia barririk dagoan galdetuten dau EH Bilduk, berez alkateak esan ebala hile batean konponduko zala, eta laster urte betera goazela arazoa konpondu barik. Erantzuten jako jabea eskakeau egiten dala.

- ITEA aurkeztu ez dabenakaz Udalak zer egingo dauan galdetuten dau EH Bilduk, eta, ia Udal eraikuntzak pasaute dekien. Alkateak erantzuten dau honen inguruan inok ez dauala ezer argirik esaten; orain epe barri bat dagoala ITEAk aukeztuteko, eta adibidez udaletxeak eta kultur etxeak pasau barik deukiela.

- EH Bilduk 2017ko Kontu Orokorra eskatuten dau, uztailaren 31rako egon behar zala esanez. Erantzuten jako datorren astean egingo dala batzar berezia.

- EH Bilduk adierazoten dau badakiela Gorbeia Suzien taldekoakaz batuten dabizela, eta galdetuten dau ia egoerea zein dan, eta zer dala eta batzartuten diran. Alkatea hasten da azalduz, Udala laguntzailea bat zala konturatu zirela, baina hartu-emona beste bat izan behar zala; eta, igazko urtea alde horretatik “perfekto” joan zala adierazoten dau alkateak. Beronek jarraituten dau esanez balanzea egin ebela: karrerearen alde; danak oso ondo urten ebala, baina gauza batzukaz arduraz. Orduan, Gorbeia Suzienekoak Eiderreri geitu eutsiela esanez aurten ez dala egingo, kontetan dau alkateak, eta, Udalaren aldetik egundo be ez dala pegarik egon azpimarratuten dau. Gero, jarraituten dau alkateak, komunikaua atera ebela eta Gorbeia Suzienekoak deklarazino batzuk egin ebezala, EAJkoari ondo parau ez jakiezanak, baina
“informalmente” berbaz jarraitu ebela. EAJ Udal taldea karrerearen alde bai edo bai agertu dala dino alkateak.
EH Bilduk galdetuten dau ia zergaitik ez jakon berari batzar horreetarako deitu. Alkateak erantzuten deutso “batzar batzutara geitu eta ez zarienez etorten, ba beste batzuetara be ez”.

- Igertualdeko proiektua dala eta, EH Bilduk galdetuten dau zergaitik ez dan egin parkina baino lehenango azerea. Erantzuten jako ebatzi egin behar dala eskollerea ein edo ez, azerea eiteko. EH Bilduk dino bere ustez parkina egin aurretik azerea egin beharko zala, modu horretan bizilagunak modu seguruan ibilteko bertatik.

- Kultur administrariaren prozesua noz hasiko dan galdetuten dau EH Bilduk. Idazkariak erantzuten dau azaroaren 12an izango dala lehenengo azterketea.

- Zuleibarreko frontoiko obrak direla eta, EH Bilduk jakin gure dau ia Udalak ordainduten dauzen. Baietz erantzuten jako. EH Bilduk hitzarmenaren kopia eskatuten dau.


No hay comentarios:

Publicar un comentario