2018/12/26

2018ko urriaren 4ko ez ohiko larrizko plenoa


Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Pedro Lejarza Ibarrondo.

Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.



1. Plazearen estaltze proiektuaren lanen adjudikazioaren onarpena.

Alkatea hasten da esanez proiektu honen lizitazinoan enpresa bat bakarrik aurkeztu dala, Ekin Eraiketak. Enpresa honek eskeini dauan prezioa 175.917,00€ + BEZ dala dino alkateak. Jarraituten dau alkateak esanez, Kontratazino Mahaiak gaia aztertu ostean onartu egin dauala. 


EH Bilduk dinotso ezin dauala proiektu honen adjudikazinoaren alde egin, proiektuagaz beragaz bat ez datorrelako. Orain arte EH Bilduk berak egin deutsozan zuzenketak ez dirala kontuan hartu be badino EH Bilduk, eta proiektua herritar batzuri bakarrik galdetuta eroan dala aurrera, danari galdetu barik. Gehituten dau EH Bilduk proiektu honek, bera hasi orduko, beste obra batzuk eskatuten dituela. Alkateak dino proiektu hori aurrera eroateko proposamen bakarra egotea arraroa dala; eta horreri EH Bilduk dinotso, penagarriagoa dala proiektu eredu bakar bat egon izana. Amaituteko, EH Bilduk gogorarazoten dau zelan eskolako patiorako aurreikusten zan dirua etorri ez danez, ez dala patioa estaliko; eta, ostera, frontoiko proiekturako dirulaguntzarik etorriko dan ala ez seguru jakin barik be aurrera egin dala.

Botazinora joanda, plazearen estaltze proiektuaren lanen adjudikazinoa onartu egiten da EAJren aldeko 4 botogaz. EH Bilduko zinegotziek kontrako 3 boto emoten ditue.


No hay comentarios:

Publicar un comentario