Bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri,
Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz
Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola,
Irati Urien Ortuzar.
Idazkaria:
Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1.- 2018ko Aurrekontuaren 8. kreditu aldaketaren azterketa eta
onarpena,halan badagokio.
Alkateak modifikazinoa azalduten dau. Lehengo egunetik aldaketa bat
dauela Ur sare obrak eiteko lehengoan 34.000€ eta piku zana,
oraingoan kantidade hori sarrerea dala eta gastua 79.000€ eta piku
dala. Idazkariek dino transferentzietan akatsa zuzendu barik dauela,
kontsultorioko desfibriladora -1.250€ dala, kentzen dan kantidadea,
gehitzen dala.
EH Bilduk adierazten dau modifikazino hau urriaren 16ko plenoan
aztertu zanean eta, nahiz eta hainbat akats aipatu, idazkariaren
esanetan matematikoak bakarrik zirenak, EAJ-PNVk onartu ebala. Baina
gero baliogabetu egin ebala onarpena, konturatu zalako akatsak, EH
Bilduk hainbat bider esan eban moduan, ez zirela matematikoak
bakarrik. Jarraituten dau esanez oraingo eta aurreko modifikazinoa
konparau ezkero, akats batzuk zuzendu direla baina beste batzuk
zuzendu barik jarraituten dabela. Adibidez:
- 3. adinekoentzako aktibitateak: 10.000,00€ (Gurutze Gorriagaz konbenioa + garraioa + txikung). EH Bilduk galdetuten dau zenbat dan Gurutze Gorriagaz konbenioa, eta garraioa dala eta falta dana, 10.000€tan gehitu behar izateko partida hau.
- Gaineratuten dau 3. adinekoek ez dauriela txikungik eiten. Urriaren 16ko plenoan be bardin esan ebala.
- Kreditu gaitzean ez dala justifiketan zegeitik Udalkutxako likidazino positiboa, 15.459,00€koa, gehituten dan zuzenean jaien partidara, ezelango azalpen barik.
- Kreditu transferentzia desfibriladora-kontsultorioa -1.1250,00€ kantidade irakurriezina izaten segiduten dauela. Gaineratuten dau ez dala azalduten zegeitik ebatzi dan kontsultorioan desfibriladorik ez ipintea.
- Alkatearen justifikazioan Otzerimendiko ur sarearen erreposizioa oraingoan 79.922,23€ dala baina urriaren 16ko plenoan eztabaidatu zanean 16.595,78€ zala. Zer dala eta dagoen batetik bestera alde hori galdetuten dau EH Bilduk.
- Alkatearen justifikazino honetan, dirusarreretan gehitu dala Partzuergoko dirulaguntza Otzerimendiko ur sarea 34.777,43€. Galdetuten dau EH Bilduk zergaitik ez zan egon partida hau aurreko astean aurkeztu zan 8. modifikazinoan.
Erantzuten jako Gurutze Gorriegaz hitzarmena 14.800€ ingurukoa
dala.
Botazinora joanda 8. modifikazinoa onartu egiten da EAJ-PNVren aldeko
5 botoakaz. EH Bilduk kontrako 2 boto emoten deutsoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario