2017/08/30

2017ko uztailaren 24ko Ohiko Plenoa

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Aurreko akten onarpena.
- Onartuten diranak: Maiatzaren 18koa.
                - Onartuten ez diranak:
* Apirilaren 25ekoa à EH Bilduk errepasetea eskatzen dau.
* Maiatzaren 18koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.

2. Bake Epailearen ordezkoaren izendapena.
Alkateak diño Bake Epailea aukeratuteko erabili ziren kriterioen arabera Lemoakoa izingo dala ordezkoa.
EH Bilduk galdetuten dau ia legeak halan egitea ixten dauen. Baietz erantzuten jako.
Danon adostasunegaz onartuten da.