Bertaratuak: Eusebio Larrazabal
Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze
Etxebarria Zuluaga, Pedro Lejarza Ibarrondo, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz
Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea
Lejarza.
1.-
Aurreko akten onarpena.
- Onartuten diranak: Abenduaren 29koa, martxoaren 10ekoa, apirilaren 6koa
- Onartuten ez diranak:
* Apirilaren 25ekoa à EH Bilduk audioa eskatzen dau.
* Maiatzaren 18koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
2. Gorbeiako II. BNAP-ari aurkeztutako alegazioen
onarpena.
Alkateak dino eurek
Gorbeia Parke Natural izendatu zanetik hona ondo jagonda dagoala
administrazino, ganaderu edo jabeari esker. II. BNAP-ak (Baliabide Naturalen
Antolamendu Planak) murrizketa eta restrikzinoak baino ez dauzela ekarten:
Udala albo batera geldituten dala dana dalako “el organo gestor”; propietario
zein ganaderuentzat ez dakarrela onurarik restrikzinoakaitik; eta, Zeanuriko
eta parkeko herritarrak onurak eduki beharko leukiezala baina inori baino
gehiau eureri egiten jakiela kalte. Holan ba, ez dagozala alde dino alkateak,
eta osoko zuzenketa aurkeztuten deutsiela plan honeri.