2017/07/04

2017ko ekainaren 9ko Ohiko Osoko Bilerea

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Pedro Lejarza Ibarrondo, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.


1.- Aurreko akten onarpena.
- Onartuten diranak: Abenduaren 29koa, martxoaren 10ekoa, apirilaren 6koa
                - Onartuten ez diranak:
* Apirilaren 25ekoa à EH Bilduk audioa eskatzen dau.
* Maiatzaren 18koa à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
                 
2. Gorbeiako II. BNAP-ari aurkeztutako alegazioen onarpena.
Alkateak dino eurek Gorbeia Parke Natural izendatu zanetik hona ondo jagonda dagoala administrazino, ganaderu edo jabeari esker. II. BNAP-ak (Baliabide Naturalen Antolamendu Planak) murrizketa eta restrikzinoak baino ez dauzela ekarten: Udala albo batera geldituten dala dana dalako “el organo gestor”; propietario zein ganaderuentzat ez dakarrela onurarik restrikzinoakaitik; eta, Zeanuriko eta parkeko herritarrak onurak eduki beharko leukiezala baina inori baino gehiau eureri egiten jakiela kalte. Holan ba, ez dagozala alde dino alkateak, eta osoko zuzenketa aurkeztuten deutsiela plan honeri.


EH Bilduk hartuten dau berbea esanez aurreko plenoan alderdi bien artean batzorde bat eratuteko proposamena egin ebala gai hau tratetako eta alegazinoren bat aurkeztu behar balitz era bateratuan egiteko. Batzorde horretarako deiaren zain egon dirala eta heldu ez danez EH Bilduk bere iradokizunak egin dituela. Dana dala, jarraituten dau esanez, gai ordeneko puntu hau zuzena izateko, plenoan aurkeztu diran alegazinoen barri behintzat aurretik eduki behako leukela EH Bilduk, aztertuta ekarteko eta ez plenoan bertan zeintzuk diran jakin. Idazkariak honen ganean dino, egia dala alegazinook aurrezdik aurkeztu ahal zirala, eta bi aukera dagozala, mahai ganean itxi edo bozkatzea.

Alkateak batzordea deitu ez izanaren arrazoitzat, EH Bilduk 2015ean eta aurten euren alegazinoak euren aldetik aurkeztu izana aurpegiratuten dau. EH Bilduk barriro azalduten dau, gauza bat talde politiko moduan alegazino zein iradokizunak aurkeztutea eta beste bat, gidoietako gai ordenari jarraituta Udal moduan alegazino bateratuak aurkeztutea.

EH Bilduk gaineratuten dau, Udalbatzak alegazinoak onartuteko aurreztik  jakin egin beharko leukela  zeintzuk diran, baina oindiño ez jakiezala  aurkeztu. Jarraituten dau EH Bilduk esanez, zilegi dirala EAJk aurkeztu leikezan alegazinoak, EH Bildu ez dala inor talde politiko baten alegazinoak ezeztatuteko, are gehiago, puntu askogaz bat etorriko litakezala, baina Udal moduan onartuteko jakin egin behar dauala ia zein dan aurkeztuten daben alegazinoa, EAJkoek II. BNAP-eko ze puntugaz ez dagozan ados, puntuz puntu aztertu beharko litakezala. EAJk dino, alegazinoa bat dala, osoko zuzenketa bat, osoan kontra dagozalako “si la 30 no me vale, a la 58 no llego”.

EH Bilduk dino ez dauala ulertuten osoko zuzenketa moduan aurkeztutea, ezin leikela izan ezegaz be ados ez egotea.

Botazinora joanda, EAJren aldeko botoakaz II. BNAP-eri EAJk aipatuten dauan osoko zuzenketa onartuten da. EH Bilduk argi itxi gura dau osoko zuzenketeari emoten deutsola ezezkoa.
3. 2017ko Aurrekontuaren 1go modifikazioaren onarpena.

Idazkariak azalduten dau:







EH Bilduk galdetuten dau “Efizientzia energetiko lanak egiteko dirulaguntza” ia legalki beste arlo baten gastau leiken. Idazkariak baietz erantzuten dau.

Botazinora joanda, 2017ko Aurrekontuaren 1go modifikazinoa onartuten da EAJren aldeko 4 botogaz. EH Bilduk ezezkoa emoten deutso, 2017ko Aurrekontua bera be ez ebalako onartu. Gaineratuten dau ez dauela ulertuten apirilean onartu zan Aurrekontue ekainan modifikau beharra.

4. “Ongi Etorri Errefuxiatuak” mozioaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.
EAJk azalduten dau kontra botauko dauala, ez dakiela zenbatgarrenez etorri dan gai hau plenora, instituzinoetatik bideratuten dala eta Jaurlaritzako adierazpenaren alde dagozala. EH Bilduk dino plenora ekarri da mozinoa Ongi Etorri Errefuxiatuak aurkeztutakoa dala, eta hori dala botau behar dana.

Mozinoa ez da onartuten EAJren kontrako 4 botoakaitik. EH Bilduk aldeko 3 boto emoten deutsoz mozinoari.

5. Ekainak 28, pertsona LGTBQI+ eskubideen nazioarteko eguna dala eta, mozioaren azterketa eta, onarpena, halan badagokio.

Aurkeztutako mozinoa ez da onartuten EAJren kontrako 4 botoakaitik. EH Bilduk aldeko 3 boto emoten deutsoz.

6. Erregu eta galderak.

Alkateak:
               
- Udaleko Amaia Intxaurza beharginari beharrean 25 urte eroateagaitik emoten dan aparteko soldata. Danak ontzat emoten dabe.
- Administrari posturako lan-poltsa zabalduko dala lehiaketa publiko baten bitartez, eta langile horrek bere dedikazinoko %50a kultura arloan beteko dauala. Bien bitartean, lau hilabeterako pertsona bat hartuko dala Lanbideren bitartez.

EH Bilduk:
-          Aurreko plenoan aipatu ebala San Antonio ermiten aurrean autobusen  paradeak arriskue sortuten dauela eta leku egoki batera aldatutea. Jakin gure dau ia gaie aztertu dan. Urtenbide legez proposatuten dau han San Antonio aurrean dauzen aparkaleuek kentzea paradea eiteko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario