Bertaratuak: Eusebio Larrazabal
Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz
Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien
Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea
Lejarza.
1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
- Abenduaren 29koa à
Idazkariak dino ahaztu egin jakola agindutea, hurrengorako bidaliko dauala.
- Martxoaren 10ko à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
- Apirilaren 6koa (Pedro
Lejarzaren kargu hartzea)à
Onartu egiten da.
-Apirilaren 6koa (Aurrekontuak) à
EH Bilduk errepasatzeko eskatzen dau.
- Apirilaren 25ko ez ohiko
urgentziazkoa à
Idazkariak dino ahaztu egin jakola agindutea, hurrengorako bidaliko dauala.
2. Bake epailearen izendapena.
Aurreko pleno baten mahaiganean
gelditu zan gai hau (erizpiderik ez egoalako), alkateak dino aukeratuteko
erizpidea plenoan bertan erabaki eta beragaz batera bake epailea aukeratuko
dala; aurkeztutako hirurak betetan dabezala baldintzak, baina eurek herrikoa
aukeratuko dabela, aparteko baldintza moduan garrantzia emonez horreri.
EH Bilduk dino ezin dirala ados
egon prozesuagaz erizpiderik ez dagoan artean, ez dagoalako argi zeren arabera
egin behar dan izendapena. Prozesua barriro hasi leiken galdetuten dau EH
Bilduk eta idazkariak ezetz erantzuten dau. Orduan, justoena edo garbiena
sorteoa egitea litzakela esaten dau EH Bilduk. Alkateak ondo ikusten dau
sorteoarena eta bere sorteatzeko formato bat proposatuten dau. EH Bilduk etenaldi
bat eskatuten dau, PNVk be hartuten dauana. Bueltan PNVk jakinarazoten dau ez
dala sorteorik egingo, herrikoaren alde botauko dabela. EH Bilduk dino era
horretan ez dauala botazinoan parterik hartuko eta azpimarratuten dau ez
dagoala personan kontra, prozesuaren kontra baino.
Botazinora joanda, Eva Garzia
Maguregi izendatuten da bake epaile, PNVren aldeko bost botogaz.
3. Iberdrolaren bidea dala eta konbenioaren azterketa eta onarpena,
halan badagokio.
Alkateak konbenioa azalduten dau.
Zehaztapen batzuk egiten jakoz:
-
5. Puntua dala ta Si
fuere necesario realizar reparaciones en la carretera que excedan del simple
mantenimiento, las partes acordarán la procedencia y alcance de las mismas,
asumiendo los costes al 50 % entre ambas. alkateak
dino Udalak ordaindu beharreko topea 30.000€ izango zala gelditu zirala.
-
El ayuntamiento.se
compromete a realizar las gestiones oportunas para que la carretera pase a ser
de titularidad pública. dinola eta, EH Bilduk eskatuten dau
argi gelditutea “titularidad foral” dala. Alkatea ados agertuten da eta halan
egingo dala dino.
Danon adostasunagaz onartuten da.
4. Ibilgailuen erroldaren onarpena.
EH Bilduk galdetuten dau ia
bonifikazinorik badagoen eta halan bada zeintzuk diran. Idazkariak azalduten
dau hiru dirala: familia ugariak (%90), minusbalia onartuta daukienak (ez dabe
pagetan), eta 25 urtetik gorako ibilgailuak (ez dabe pagetan).
Idazkariak dino bebai ez dauala
zerrendea agindu baina onartutea komeni dala. Jarraituten dau esanez tasak
2003ko Ordenantzakoak dirala eta zahartuta dagoala, eta behin boletinean
publikauta 20 egun dagozala erreklamazinoak egiteko, eta ordainduteko epea
uztailaren 1etik 31ra izango dala.
EH Bilduk galdetuten dau ia kotxe
elektrikoak kontuan hartuten diran, 25 urtetik gorako ibilgailueri beste herri
batzutan bonifikau barik kontrakoa egiten jakela kutsatutearren.
Danon adostasunagaz errolda
onartuten da.
5. “Ongi etorri Gernika 2017” mozioaren azterketa eta onarpena, halan
badagokio.
EH Bilduk dino nahiz eta
mozinoagaz ados egon oso berandu ekarri dala plenora eta baegoala beste
batzutan egin dan lez ez ohiko pleno bat egin eta gaia bertan jorratuteko
aukerea. Alkateak euren proposamena aurkeztuten dau eta gaia mahaiganean
geldituten dala dino, hurrengo plenoan aztertuko dirala bi testuok.
6. Glifosatorik gabeko gunea izendatzeko mozioaren azterketa eta
onarpena, halan badagokio.
EH Bilduk eskatuten dau plenora
etorri dan Igitie elkarteko kideari berbea emotea. Honek, mozino bien
(glifosatoarena eta transgenikoena) mamia azalduten dau.
Mozinoa ez da onartuten PNVren
kontrako bost botoakaitik. EH Bilduk aldeko hiru boto emoten dauz.
7. Transgenikorik gabeko gunea izendatzeko mozioaren azterketa eta
onarpena, halan badagokio.
EH Bilduk eskatuten dau plenora
etorri dan Igitie elkarteko kideari berbea emotea. Honek, mozino bien
(glifosatoarena eta transgenikoena) mamia azalduten dau.
Mozinoa ez da onartuten PNVren
kontrako bost botoakaitik. EH Bilduk aldeko hiru boto emoten dauz.
8. Gorbeieko II. BNAP-ari aurkeztutako alegazioen onarpena.
EH Bilduk proposatuten dau gaia
mahaiganean iztea eta batzorde bat eratutea gai hau aztertuteko, Udal moduan
eta ez talde politiko moduan. Alkateak dino hurrengo plenora orduko aztertuko
dala gaia.
Puntu hau mahaiganean geldituten
da.
9. 2018ko herriko jai-egunaren onarpena.
Alkateak puntu hau gehituten dau
gai ordenean: 2018ko herriko jai-eguna aukeratutea. San Isidro eguna (maiatzak
15) izatea onartuten da, danon adostasunagaz.
10. Erregu eta galderak.
Alkateak:
- Pleno
datak normalizetea.
EH Bilduk:
- LGTBI
maiatzaren 17en: Homo-Lesbo-Bi-Transfobien
kontrako nazioarteko egunean Udalaren inplikazinoa eskatuten dau. Ontzat
hartuten da.
- Autobusaren
paradea gorantzean lekuz mogidutea herrian, dagoan lekuan arriskua
sortuten dauala, ez dala ikusten Kamiñoko Iturriko bidetik
kotxerik/kamiorik datorren eta. Aztertuko dala erantzuten jako.
- Bizkaibus-eri
autopistatik doan autobusak ospitalan paradea eukitea eskatutea, aurreko
baten be egin ebela eskaera bardina. Erantzuten jako Igorretik harantzako
herriak ez ebela beharrizanik ikusten. Horretara, EH Bilduk proposatuten
dau Igorretik Zeanurirantzako herriek egitea eskaerea.
- Osakidetzari
eskatutea, gitxiendiz, astean baten herrian bertan aukera eukitea
analisiak egiteko, beste herri batzutan egiten dan lez. Ontzat emoten da.
- Herritar
batzuen eskakizunak botaten dauz: tabernetako terrazak arautzen diran
moduan ordutegiak be araututea, eta “garajeetako” badoak ipintea
sartu-urteneko arazoak ekiditeko.
EH Bilduk gai
honetan aprobetxetan dau esateko, aspaldiko partez herri osoa aparkalekutzat
hartu dala eta horreri urtenbide bat emon behar jakola, Udalak ipinten dauzan
seinaleak errespetauarazo egin behar dauzala edo holan ez bada kendu deizela.
Alkateak onartuten dau gai honeri buelta bat emon behar jakola eta horretarako
talde bat sortuko dala Udala eta herritarrakaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario