IRADOKIZUNAK:
1.
Arauak abeltzain, ehiztari, turismo arloko eta basoen jabeekin adostu beharko
lirateke. Izan ere, urteetako ezagutzaren ostean beraiek dira babeslerik onenak
eta finean, biziraupena bermatzen dutenak.
2. 2.8.
Edificaciones e Infraestructuras atalean, zehaztuta agertu beharko
litzateke ez dela proiektu txikitzailerik (harrobia, Fracking…) baimenduko, ez
Gorbeiako Parke Naturalean, ezta bere inguruko eremuetan ere.
3. 2.8.
Edificaciones e Infraestructuras ataleko 2.8.1. Regulaciones azpiataleko
m) puntuan, bide berriak nola kudeatuko
diren azaltzen da baina pista edo bideak egitea baimentzen denean, inguruko
ezaugarriak (material aldetik; hau da, hormigoia saihestea adibidez) ere
errespetatu beharko liratekeela agertu beharko litzateke.
4.
Garapen sozioekonomikoa dela eta, komenigarria izango litzateke eskuorri eta
aplikazio bat izatea, non Gorbeiako Parke Naturalerako ibilbideak zein
Gurutzerako igoerak zehaztuko diren.
ALEGAZIOAK:
1. 3.8.
Desarrollo Rural ataleko 3.8.1. Directrices de Gestión
azpiataleko a) puntuan “Se ejercerá una discriminación positiva de los
municipios que constituyen el área de influencia socioeconómica de Gorbeia…” aipatzen da baina era berean bereizketa hori eman egiten
da eremu horretako herri batzuetan; Arratian, adibidez, herri batean
zentralizatzen da dena, eta ondorioz, ondoko herrienganako diskriminazioa
litzateke hori. Nahiz eta Parke Naturalaren ehuneko handienetako bat Zeanuri
izan, herri honen garapen sozioekonomikoan ez du inolako eraginik.
2. 3.9.
Edificaciones e Infraestructuras ataleko 3.9.1. Directrices de Gestión azpiataleko
g)
puntuan orain dagoen bide-sarea kontserbatuko dela esaten da, beti ere
baimendutako ibilgailuentzat, baina inon ez da aipatzen oinezkoentzako daudenak
eta galdu direnak.
Hori
dela eta,
ESKATZEN DUGU:
-
Parkeko baliabideen kudeaketa neurrizkoa izatea, Zeanuriko herriari dagokion
proportzioan egokitzea.
-
Lehengo edota betiko oinezkoentzako bideak berreskuratzea, markatzea eta
zaintzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario