Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza
Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien
Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Mª Lejarza Ibarrondo. Idazkaria:
Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
1. 2017ko AURREKONTUAREN
ONARPENA.
Alkateak EH Bildu udal taldeari berbea emoten deutso aurkeztu daben
zuzenketa azaltzeko.
EH Bilduk lehenengo eta behin mahaigaineratuten
dau pleno deialdirik ez dala publiko egin. Argudiatzen dau EH Bilduk 2017
aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuteko arrazoi nagusien artean
formarena dala, hau da, herritarrai parte hartzeko aukerik ez jakiela emon,
ezin izan dabela ekarpenik egin; baten baino gehiagotan esan jakiela aurrekontuen
inguruan azalpenak emoteko batzarrak geituko zirela, noz, dana ebatzita dagoanean?
Parte hartzeari aukerea emoten deutsezuela esaten dozuenenan, benetan dinozue.
Parte hartzean sinesten dozue?
EH Bildu udal taldeari be ez jakola benetako
aukerarik emon dino EH Bilduk berak, ez jakola batu eta beragaz batera egiteko
aukerarik emon; hau da, proiektua batera egiteko aukerarik ez jakola luzatu. Erabagita
edo erdi erabagita dagozan aurrekontuak aurkeztu jakozala.
Edukietara joanda Osoko Zuzenketa 9 puntutan
arrazoituten dau EH Bilduk:
1. Epeak: beste
behin legeak ezartzen dauzan epeak ez dira bete: urriaren 15erako
aurrekontuaren aurreproiektua aurkeztea eta abenduaren 31rako gauzatutea edo
luzatutea aurreko urtekoak. Dokumentazinoa dala eta: Martxoaren 8en aurkezten
jakonak martxoaren 9an ez eban balio. Sarreretan 100.000€ko aldea egon zan egun
batetik bestera, batuketa txarto eginda egoalako. Halan eta be zuzendutzat jaso
dogun dokumentazinoan be akatsak dagoz: 2017ko aurrekontua eta “besteak”
txostena ez datoz bat, inbersino eranskina zuzenduta martxoaren 28an bidaltzen
jaku. Baina Transferentzi eranskinak ondino zuzendu barik jarraituten dau.
2. EH Bilduk
jakin gura dau Udalkutxatik aurreikusten dan, etorriko dan diru sarrerea,
1.062.332€koa, bueltau behar jakozan 79.745€ kontuan hartu dan.
3. Dirulaguntzak
emoteko objetibotasuna eta bardintasuna bermatuten dauan ordenantzea
beharrezkoa dala. 2016ko azaroaren 17ko plenoan EAJk onartu ebanaren gainean
Arartekoak be antzekoa dino.
4. Inbersinoak:
Aurten be esan behar dogu poztuten garela horrenbeste inbersino egingo dirala
aurreikusteagaz. Euretariko askok dirulaguntzen beharra daukie, dirulaguntza horreek
Negurako gune estalia (10.000€) eta Eskolako patioa estaltzea (60.000€) LEADER
dirulaguntzak, adibidez bermatuta dagoz?. Dirulaguntza horreek barik gauzatutea
posible izango da? Ez da izango papelean eta herritarron aurrean ondo
geldituteko bakarrik, ezta? Hainbat dira partidea zabalik daukiena 10€gaz,
baina aurrera aterateko nondik aurreikusi da dirua lortutea? Ze epetarako
proiektuak izango dira? Diru sarrera nahikoa egongo da eurek burututeko?
5. Lan
eskaintza: txostenak dino lan eskaintzarik ez dala egongo. Ostera, Gastuetan kultura
administrari laguntzaile bat aurreikusten da. Gainera alkateak baten baino
gehiagotan esan dau lanpostu hori ez dakiela oso bat edo zatituta aterako dan
edo ez.
6. Herriko
planak: plangintza orokorra falta da arlo askotan. Batzuk aitatutearren:
·
SANEAMENDUAk lehentasuna euki beharko leuke.
Diruzaintzako izakin likidoa 618.451,17€ bada, gure ustetan, honetan erabili
beharko zan.
·
BASO USTIAKETA eta BIRLANDAKETA. Diputazinoagaz
dagoan konbenioa berraztertutea.
·
ELEKTRA INDARRA. Energia erabilera optimizatzeko
planaren beharra dago udal eraikuntzetan zein argi publikoan, behintzat.
·
IRISGARRITASUNA. Udal bulegoetara heltzeko
dagozan oztopo handiak desagertuko dira bulego barriak egiten diranean baina ez
da aurreikusten beste udal eraikuntza batzuetara heltzeako dagozn oztopoak
kentzea, adibidez, Korreosen bulegoa. Aurreikusten da kultur etxean igogailua
ipintea. Baina eginda dagoan proiektua udaletxekoa da. Eta hau aurrekontuan ez
da agertuten. Hau da, plan orokorra falta da.
·
3. ADINEKOAK. Partida handitu da baina ez dago
adin tarte honentzat plangintzarik.
·
UGER EGITEKO TOKIA. Egon zan. Ezan da berreskuratu
sokorrista zerbitzua eskainiz? Zein da proiektua?
·
LIBURUTEGIAREN BERRANTOLAKETA. Zein da
proiektua? Berrantolatuteko lehenengo eta behin antolatuta egon behar da.
7. Ikerketa eta lan teknikoak: Ez dogu bidezko ikusten
horrenbesteko diru partida honetan gastetea. Bere egunean, EH Bilduk (inguruko
herrietan zerbitzua hau zelan kudeatuten daben kontuan hartuta) proposamen
bideragarria aurkeztu ginduan, EAJk onartu ez ebana, arrazoituz Zeanurik patxadazko
arkitektoa behar dauala. Baina gero hainbat proiektu beste arkitekto batzuen
eskuetan itxi dozuez. Udal arkitektoa ez da patxadazkoa izan horreitarako? Udal
aholkulariak udal obrak egiteko beharrezko diran proiektuak egiteagatik aparte
kobretea, “dirección de obra” barne, bidezkoa/legezkoa da? Etikoa ez da
behintzat. Udal obrak ez dira bere betebeharra?
8. San
Migeleko ermitea: udal patrimonioa izan ez arren, salgai ipini dozue, 100.000€ko
diru sarrera aurreikusiz eta pentsauta zertan gastau. Igaz bardin egin zenduen.
Honek “El cuento de la lechera” dakarzku burura.
9. Diruzaintzako izakina: legeak gomendatzen
dau udal remanente de tesorería positiboa
danean, lehenengo eta behin bankuakaz dagoan zorra kentzeako erabiltea.
Hornitzaileai ordaindutea eta proiektu bideragarrietara zuzendutea, lehen aipatu
dogun moduen, saneamenduari lehentasuna emonaz.
Dana dala, zuzenketak aurkeztu arren prest
egongo geintekez aldeko botoa emoteko, honeek bermatuten badozuez:
-
Aurrerantzean aurrekontu parte hartzaileak
eukiko doguzala eta adostuak izango dirala.
-
Saneamendue gauzatuko dala, epe luze ez
batean, 6 bat urtekoan.
-
Dirulaguntzak emoteko objetibotasuna eta
berdintasuna bermatuten dauan ordenantzea indarrean egotea.
-
Herrikoentzako eguneko egoitza egotea.
-
Arkitektoaren kontratua birplanteetan
bada.
-
UEMAn barriro sartzean bagara.
Alkateak erantzuten dau:
·
Partehartzea
era batera edo bestera bermatutea oso garrantzitsua dala. Legeak marketan dauzan
epeak bete ez arren, bere ustez, aurten pausu bat aurrera emon dala,
derigorrezko dan borradora aurkeztu dalako. Aportazinoak egiteko aukera bai
emon dala, baina ez dala ekarpenik egin.
·
Udalkutxari
bueltau behar izango jakona ez dala kontuen hartu. Ajustauko dala edo
remanentetik hartuko dala: sarreretatik kendu eta inbersinoetatik be bai eta
gero remanentetik hartu.
·
Inbersinoak
egiteko beharrezkoak diran diru sarrerak ez dagozala danak bermatuta,
Igertualdeko parkinekoa izan ezik; udal bulego barriak egiteko igual 30.000€ko
laguntza hartuko dala. Eskatuta danak dagozala, ez badatoz “faena bat” izango
dala. Aurreikusi diran inbersino guztiak hasi beharko zirala, baina amaitu ez
dakiela egingo diran. Uger egiteko lekue dala eta dino lehengoa ezin dala
berreskuratu seguridadea dala eta. Begira dabizela Torreko landan “pozue”
egiteko. Dana dala seguru aurten ez dala egingo edo amaituko.
·
Lan
eskaintzarik ez dala egongo, kultura administrari laguntzailea tenporala izango
litekela.
·
Basoen
ustiaketea eta birlandaketea dala eta plana eginda dagoala baina daukan
kostuaren dirua lortutea ez dala posible. “Plan de cortas” eskatuta dagoala
jakiteko urtean ze aprobetxamendu daukagun.
·
Saneamenduari
buruz azalduten dau etxe taldeka eta etxe bakarrari soluzinoa emon behar
jakiela. Udalaren eskutik badator, Ur Partzuergoa sartu barik, ordainduten dan
tasa udalak berreskuratu beharko leukela. Aurten aurreikusten dala Elizondon
eta Goikoetxean egitea. Etxe multzoka egitea baliteke, 3 egitea posibletzat
joten dauala.
·
3. adinekoen
partida dala eta dino hainbat aktibidade egiten dirala planik egon ez arren. Jubiladuen
perfila aldatu egin dala eta kontuen hartu beharrekoa dala.
·
Arkitektoaren
kasuan egin dan moduan ondo eginda dagoala.
·
Dirulaguntzak
emoteko ordenantza indarrean dagoala nahiz eta Arartekoa herritar batzuk
aurkeztutako kexeagaz, itxure baten, ados egon.
·
10€gaz
sortu diran partiden arrazoia inok ez dagiazan oztopatu izan dala.
·
Aurrekontuen
inguruko batzarrak dirala eta dino orain egingo dirala igazkoa eta aurtengoa
azalduz.
EH Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketea ez da onartuten EAJko 5 zinegotziek
ezezkoa emoten deutsielako. EH Bilduko 4rek, ostera, baietz botetan dabe.
EH Bilduk aurkeztutako zuzenketa partzialak banan banan aztertu eta gero batzuk
onartuten dira:
- Udalkutxari bueltau beharrekoa
(79.745€) inbersinoetatik kendu (igogailue eta plazea antolatutea) eta
erremanentetik hartuko dala.
- Erregaien eta telefonia arloan
aurrekontu desbardinak eskatutea eta aukerarik onena hartzea.
- Suspergintza partida aztertuko da
(34.000€ ludoteka eta gaztetxokorako), lanpostu hau herrien zabaldutea.
- Ibarreta 9an udalak daukan pisua
etxebizitza sozial moduan atondutea.
- Sanemendurako partida remanentetik
gehitutea.
- Desfibriladoreak kontsultorioan eta
frontoian ipintea.
- Gimnasiorako tresneria.
Honeek dira ostera, onartu ez ziranak:
- Ondasun higiezinen gaineko zerga
kultorako ez diran eraikuntzak be ordaindutea, beste herritarron moduan.
- Ekonomi jardueren gaineko zerga
Iberdrolak eta Ur Partzuergoak ordaindu beharrekoa ordainduten daben.
Bypassa dala eta begituko dala produziduten dabenaren arabera pagetan
daben. Alkateak dino obra egiteagaitik ez dabela pagau behar, estatutuetan
halan dagoalako idatzita.
- San Migeleko ermitako lurren salmenta
kentzea, Udalarena ez dalako. Alkateak dino saltzen bada diru hori ermitea
konponduteko erabiliko dala eta barriro bueltako jakiela kofradiekoai.
- Publizidadea eta propaganda behar
izanaren arabera ordaindutea, kontratu barik.
- Udalbiltzan barriro sartzea.
- Gorbeialdetik urtetea, kide izateak herrian
ez daukalako eraginik.
- Errefuxiatuentzako laguntzak partida
sortutea. Alkateak dino 3. mundurako laguntzatik emongo jakiela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario