Bertaratuak: Eusebio Larrazabal
Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria
Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Pedro Lejarza Ibarrondo, Irati Urien
Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea
Lejarza.
1. Gorbeia Parke Naturaleko erabilera eta kudeaketa arautzeko II. Plana
eta Kontserbazio Bereziko Eremua Kudeaketarako Gidalerro eta Jardunen
dokumentuen azterketa eta alegazioen onarpena, halan badagokio.
Alkatea hasten da esanez bere
egunean, 2015ko abuztuko plenoan, EAJk bere eretxia emon ebala kontrako
jarrearagaz eta oraingoan hiru-lau gauza aipatuko dabezala. EH Bilduk
jarraituten dau esanez 2015ean jorratu zan gaia ZEC (Zona Especial de Conservación,
hemen besteak beste Txorokil kanterako terrenoa eta inguruek parke barruen
sartzea eskatan ebala, bertako biodibertsitatea jagoteko) izan zala eta
oraingoan ostera PRUGe dala (Plan Rector de Uso y Gestión, plan honegaz parkeko
gora-beherak zaintzen dire, pastuek, pinuek, ganadue, parkearen erabilera…).
EH
Bildu dino, alegazinoetarako epea apirilaren 6an amaitu zala eta apirilaren
12an jakin ebela gaurko egunean urgentziazko pleno bat eukiko ebala gai hau
tratetako, orduan, EH Bildu moduan aurkeztu dabezala euren iradokizun eta
alegazinoak Diputazinora. EH Bilduk esaten dau bebai, ehiztari, abeltzain,
turismo arloko zein baso jabeakaz berba egitea izango litzakela egokiena.
Alkateak dino Udala ez dala izan behar euren bozeramailea, euren artean
(ehiztariak, abeltzainak…) eretxi desbardinak egongo dirala seguruenik eta
batzukaz egin dabela berba. EH Bilduk, deialdiaren gaia aipatuz, galdetutan dau
ia zer dan bozkatu behar dana, zeintzuk diran alegazinoak eta bozkatu beharreko
hau bi Udal taldeak batu eta adostu beharrekoa izan beharko litzakela. Alkateak
EH Bilduk bere aldetik alegazinoak aurkeztu badauz pleno honek ez daukala
zentzunik dino eta horreri, EH Bilduk erantzuten deutso gauza bat dala alegazinoak
talde politiko moduan agindutea eta beste bat Udal moduan ebatzitakoa
agindutea, horretarako deitu dabezala plenora eta Udala bi alderdiok osotuten
dabela.
Alkateak ez-ohiko bilera bertan
behera iztea erabakiten dau, EH Bilduk
eztabaidan esaten dauenagaz bate ez datorrelako. Idazkariari galdetuten jako
plenoko gaie zelan gelditan dan. Erantzuten dau mahai gainean gelditan dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario