Plenoa hasten danean EH Bilduk eskatuten dau
gai ordenari gehitutea Mikel Zuloaga eta Begoña Huarteri alkartasune adierazotea
eta euren askatasuna eskatutea. Onartuten da.
1.- Zeanuriko
Udaleko Kultura eta Kirol arloaren dirulaguntzen berezien azterketea eta
onarpena.
Alkateak azalduten dau ohiko
dirulaguntzetatik aparte ekintza berezietarako beste laguntza batzuk dauzela.
Gorbeia Suzienentzat 5.000€ eta Duatloiarentzat 1.500€.
EH Bilduk aituten dau Gorbeia Suzien ekintza
diruz lagundutea, Suzien Mendi Klubari ukatu
jakolako dirulaguntza, mendi arloan bigarren taldea dalako. Ez dau
aituten zergaitik Atoaneri, hau da, Joko Alairi, dirulaguntza berezi hau emoten
jakon, 16.280€ko laguntzea emonda deukonean. Dirulaguntzak emotean talde honeri
iaz baino gehiau emoteko justifikazinoa “ume
gehiago ekintza gehiago, futbola eta ATOAN ardura barriak” izan zala. Segiduten
dau EH Bilduk esanez aituten dauala dirulaguntza berezi honek suposatuten dauala
talde bera birritan lagundutea. Beste taldeek ekintzak egiten dabezanean ez
jakela aparteko dirulaguntza berezirik emoten eta duatloiaren kasua ikusita
beste taldeetakoak be eskatuten hasi leikezala.