2017/01/09

ABENDUAREN 13KO OHIKO PLENOA

1. Aurreko plenoen akten onarpena.
EH Bilduk urriaren 14ko eta azaroaren 17ko aktari zuzenketak eiten deutsoz.

2. Zeanuriko eskolea handitzeko, Arau Ordezkoen aldaketa puntualari hasierako onarpena emotea, halan bajagoko.
Alkateak azalduten dau eskolak legez onartutekotik 325m2 gehiau daukazala edifikauta eta horreri edifikabilidadea emon behar jakola. Horretarako arauak aldatu beharra egon dala eta 550m2 gehiau emon jakozala bihar etzirako. Guztira 1.000m2 gehiau emoten jakozala. Horreetatik 100m2 epe laburrean egingo dirala.
Arauen aldaketeari alegazinoak aurkeztuteko hile beteko epea dagoala.
EH Bilduk azalduten dau aurreikuspenak dinordiela matrikulazinoa gitxituaz joango dala eta galdetuten dau ia beharrezkoa dan eskola handitutea. Aurreko legegintzaldian onartu zala kalderea dagoan lekutik kenduko zala, bertan aszensora ipiniko zala, biomasa erabiliko zala baina ondino holangorik ez dala egin. Jakin gura dau eiteko dan obraren aurrekontua zenbetekoa dan eta diruz lagunduta dauan.  Alkateak erantzuten dau Eusko Jaurlaritzak obraren kostuaren dirulaguntza osoa emongo dauala.

EH Bilduk galdetuten dau zergaitik udal arkitektoa eukita, beste bateri eskatu jakon modifikazino hau egitea, ia bere betebeharren artean ez dagoan herriko Arau Ordezkoen aldaketak egitea. Ezetz erantzuten jako.
Danon adostasunagaz onartuten da Zeanuriko eskola handitzeko Arau ordezkoen aldaketa puntualari hasierako onarpena emotea.

3. Altsasuko gertakarien aurrean, Zeanuriko Udalaren akordioaren onarpena.
Proposatuten da Altsasuko udalak onartu eban testue onartutea eta eureri honen barri emotea.
Danon adostasunagaz onartuten da.

4. 2017rako tasa eta prezio publikoen eguneratzearen onarpena.
Alkateak proposatuten dau IPCa igotea. EH Bilduren proposamena ez igotea da.
Igoera onartuten da PNVko 5 aldeko botoakaz, EH Bilduren 4 kontra botoak hartzean dauz.

5. Zeanuriko udalerrien etxebizitzetan igogailuak jartzeko dirulaguntza arautzeko Ordenantzearen 5. artikuluaren interpretazioaren azterketea.
Alkateak azalduten dau ordenatzak interpretazinorako aukerea emoten dauala eta hori kentzearren parrafo bat gehituko dala esango dauana jaube alkarte bateri emoten jakonean dirulaguntza, gitxienez jabe bat herrian erroldatute egon behar dala.
Danon adostasunegaz onartuten da.

6. Gazteria Arratia 2017-2018-2019 programa garatzearen akordioaren onarpena.
Azalduten da hiru urterako proiektua dala , 2017/2018/2019rakoa. Herri batzuk gazteria teknikaria daukiela baina beste batzuk ezetz, Mankomunidadean figura hori sortu eta herrietako gazteria zerbitzuen hutsune eta koordinazinora zuzenduko litekela.
EH Bilduk dino Arratiako hezitzaileen eretxia entzun eta gero proiektuaren alde agertuten dala.
Danon adostasunegaz onartuten da.

7. Zeanuriko Udalak, bere egunean Basilio Gorostiagari Undurragako urtegiaren ondoan erositako terrenoa, Ur Partzuergoari dohainik emoteko akordioaren onarpena.
Alkateak azalduten dau bidea dala eta Consorcioak terreno batzuk hartu ebazala txatal bat izan ezik, peskadoren txabola gainean dauan zatia. Administratiboki errezago zanez Udalak erostea zati hori Consorcioak baino, honek Udalari dirua emon eutson eta udalak bere izenean ipini eban. Oraingo da terreno zati hori Consorcioaren izenean ipintea, azken baten berak pagau ebalako.
Danon adostasunegaz onartuten da.
  
8. Erregu eta galderak.

EHBilduk mahaigaineratuten dau:

- Pleno deialdiak publikoak izatea, paneletan eta luminosoan ipintea onartuta dauala. Baten egin zala eta gehiau ez dala egin.

- Osakidetzari kexea agertutea azaroaren 30ean mediku eta erizain zerbitzu barik itxi ebelako Zeanuri. Eta, abenduaren 5ean, 7en eta 9en mediku eta erizainen ordutegia murriztuteagaitik.

-  Gurutze Gorriagaz hitzarmena abenduaren 31ean amaituten dala. Ia luzatuko dan galderari alkateak erantzuten dau momentuz ezetz, balantzea egin barik daukiela. Limiterik ez daukola, presupuestuen limitea bakarrik dagoala. Begituko dala zelan bete postu hori. Luzatuten bada beste enpresa bateri emotea begituko dala.

- Kultura batzordearen orain arteko aurrekontua barriro be eskatuten da, ez dalako argibiderik emoten nahiz eta baten baino gehiagotan eskatute egon. Kultura zinegotziak dino zehaztasunagaz ezin dauala esan baina 11.000€ inguruko dala.

- Gurutze Gorriagaz sinatu dan hitzarmena dala eta udalean beharren dauen personaren betebeharrak zeintzuk diran galderari alkateak erantzuten dau zerbitzu sozialetako ekintzak antolatutea  (3. adinekoakaz) dala baina kultura dinamizatzaile zeregin batzuk be betetan dauzala. Konkursora atera ezkero, finkatuko leukiela zeren beharrizana dagoen.

 - Kantxerue dala eta zurrumurruak dagozala barria kontratauko ete dan.  Alkateak erantzuten dau modeloa badagoala baina pega asko daukozala. Formularen bat balego bertoko baten batek enpresa sortu eta lan hori hartu (kantxerua, garbikuzia) egokiena izango litekela. Edo Udalak enpresea sortutea.


- Pirritx eta Porrotxen ekitaldian bi urtetik beherako umeak be ordaindu behar izan daben. Kultura zinegotziak baietz erantzuten dau. Modu bakarra izan dala aforoa kontroletako. EH Bilduk adierazoten dau aurreko urteetan ez jakiela kobrau eta aforoa bardin errespetau izan zala urte bitik beherako umeentzako beste sarrera mota bat erabilita, zenbatuten dauana baina pagetan ez dauana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario