Plenoa hasten danean EH Bilduk eskatuten dau
gai ordenari gehitutea Mikel Zuloaga eta Begoña Huarteri alkartasune adierazotea
eta euren askatasuna eskatutea. Onartuten da.
1.- Zeanuriko
Udaleko Kultura eta Kirol arloaren dirulaguntzen berezien azterketea eta
onarpena.
Alkateak azalduten dau ohiko
dirulaguntzetatik aparte ekintza berezietarako beste laguntza batzuk dauzela.
Gorbeia Suzienentzat 5.000€ eta Duatloiarentzat 1.500€.
EH Bilduk aituten dau Gorbeia Suzien ekintza
diruz lagundutea, Suzien Mendi Klubari ukatu
jakolako dirulaguntza, mendi arloan bigarren taldea dalako. Ez dau
aituten zergaitik Atoaneri, hau da, Joko Alairi, dirulaguntza berezi hau emoten
jakon, 16.280€ko laguntzea emonda deukonean. Dirulaguntzak emotean talde honeri
iaz baino gehiau emoteko justifikazinoa “ume
gehiago ekintza gehiago, futbola eta ATOAN ardura barriak” izan zala. Segiduten
dau EH Bilduk esanez aituten dauala dirulaguntza berezi honek suposatuten dauala
talde bera birritan lagundutea. Beste taldeek ekintzak egiten dabezanean ez
jakela aparteko dirulaguntza berezirik emoten eta duatloiaren kasua ikusita
beste taldeetakoak be eskatuten hasi leikezala.
Dirulaguntza bereziak onartuten dira PNVren
aldeko 4 botoakaz, EH Bilduk kontrako 2 boto emoten dauz. Bere egunean esan
eban dirulaguntza ordenantza hau ez dauala ontzat emoten ez dauzalako argituten zeren arabera emongo
diran dirulaguntzak eta arlo bereko talde zaharrena bakarrik diruz lagunduko
dalako.
2.- Hirugarren
Munduko laguntzen diru banaketearen onarpena.
Alkateak azalduten dau diru partida 4.000€koa
dala. Hortik 800€, gitxi gora behera, gastauta dauzala Bielorrusiatik udan etorten
dan neskearen billetea ordainduteko. Gelditan dana erdi eta erdi Harribide
Fundazinoari eta Caritaseri emongo jakiela errefuxiatuentzako.
EH Bilduk galdetuten dau ia herrian errefuxiatuen
inguruan beharrean dabilen taldeagaz harremanetan ipini diran. Ezetz erantzuten
jako. Kultura zinegotziak dino talde horrek ez deutsiela laguntzarik
eskatu. EH Bilduk orduan dino hori ez
dala berba ez egiteko edo laguntzea emoteko atxakia eta laguntza emoteko prest
dauanak jakinarazotea diru hori dauela ez zala lekuz kanpo egongo. Alkateak dino
ez dakiela talde hori eratute dauen edo ez eta gure baeben eskatuko ebela.
Gaineratuten dau proposatuten daben talde bieri emonda dirulaguntza hori
zuzenago helduko dala. EH Bilduk erantzuten deutso taldea eratu bakoa izatea edo
ez ez litekela arazo izan behar, beste eratu bako taldeakaz arazo ez danean,
dana dala Zeanuriko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldea koordinatute dauela
Arratiko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeagaz zein Bizkaikoagaz. EH Bilduk gaineratuten
dau ez dauela aituten esatea dirulaguntza zuzenago helduko dala proposatutako
talde bieri emonda.
EH Bilduren proposamena ez da onartuten.
Baina danon adostasunagaz onartuten da Harribide Fundaziñoari eta Caritaseri
laguntzea emotea.
3.- Michel
Bergouignan-en atxiloketa dala eta, Zeanuriko Udalak alkartasuna adierazoteko
akordioaren onarpena.
EH Bilduk eskatuten dau gaia mahai gainean
gelditutea testua plenoan bertan hartu dabelako eta eskatan dau atxilotuak izan
ziran bost personen izenak agertutea, alkartasune bostari adierazotea eta ez
bateri bakarrik. Alkateak azalduten dau baten izena bakarrik agertutearen
arrazoia dala Makeakoa dalako eta Makeatik eskatu ebeleko alkartasun adierazotea.
EH Bilduk dino ondo ikusten dauala adibidez Mixel Berekoirigoineri aparteko aipamen
bat egitea Zeanurik Makeagaz daukan harremanagaitik baina beste lauran izenak
ez agertutea ez dau ez ondo ez zentzudun ikusten.
Gaia mahai gainean gelditan da.
4.- Mikel Zuloaga eta Begoña Huarteren atxiloketea dala eta alkartasuna
adierazotea eta askatasuna eskatzea.
Danon adostasuneagaz onartuten da
Mikel Zuloaga eta Begoña Huarteri alkartasuna adierazotea eta euren askatasuna
eskatutea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario