2017/05/30

2017ko maiatzaren 18ko Ohiko Osoko Bilera

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Pedro Lejarza Ibarrondo.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Aurreko bileraren aktaren onarpena.
- Abenduaren 29koa à Idazkariak dino ahaztu egin jakola agindutea, hurrengorako bidaliko dauala.
- Martxoaren 10ko à EH Bilduk zuzenketak egiten deutsoz.
- Apirilaren 6koa (Pedro Lejarzaren kargu hartzea)à Onartu egiten da.
-Apirilaren 6koa (Aurrekontuak) à EH Bilduk errepasatzeko eskatzen dau.
- Apirilaren 25ko ez ohiko urgentziazkoa à Idazkariak dino ahaztu egin jakola agindutea, hurrengorako bidaliko dauala.
2. Bake epailearen izendapena.                                         
Aurreko pleno baten mahaiganean gelditu zan gai hau (erizpiderik ez egoalako), alkateak dino aukeratuteko erizpidea plenoan bertan erabaki eta beragaz batera bake epailea aukeratuko dala; aurkeztutako hirurak betetan dabezala baldintzak, baina eurek herrikoa aukeratuko dabela, aparteko baldintza moduan garrantzia emonez horreri.

2017/05/16

Gorbeia ES2110009 Parke Naturaleko Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko II. Plana eta Kontserbazio Bereziko Eremua-ri EH Bilduk aurkeztutako iradokizunak eta alegazioak

IRADOKIZUNAK:
1. Arauak abeltzain, ehiztari, turismo arloko eta basoen jabeekin adostu beharko lirateke. Izan ere, urteetako ezagutzaren ostean beraiek dira babeslerik onenak eta finean, biziraupena bermatzen dutenak.
2. 2.8. Edificaciones e Infraestructuras atalean, zehaztuta agertu beharko litzateke ez dela proiektu txikitzailerik (harrobia, Fracking…) baimenduko, ez Gorbeiako Parke Naturalean, ezta bere inguruko eremuetan ere.

2017/05/12

2017ko apirilaren 25eko Ez Ohiko Bilera

Bertaratuak: Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Pedro Lejarza Ibarrondo, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. Gorbeia Parke Naturaleko erabilera eta kudeaketa arautzeko II. Plana eta Kontserbazio Bereziko Eremua Kudeaketarako Gidalerro eta Jardunen dokumentuen azterketa eta alegazioen onarpena, halan badagokio.

Alkatea hasten da esanez bere egunean, 2015ko abuztuko plenoan, EAJk bere eretxia emon ebala kontrako jarrearagaz eta oraingoan hiru-lau gauza aipatuko dabezala. EH Bilduk jarraituten dau esanez 2015ean jorratu zan gaia ZEC (Zona Especial de Conservación, hemen besteak beste Txorokil kanterako terrenoa eta inguruek parke barruen sartzea eskatan ebala, bertako biodibertsitatea jagoteko) izan zala eta oraingoan ostera PRUGe dala (Plan Rector de Uso y Gestión, plan honegaz parkeko gora-beherak zaintzen dire, pastuek, pinuek, ganadue, parkearen erabilera…). 

2017ko apirilaren 6ko Ez Ohiko Bilera-2017 aurrekontua

Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Mª Lejarza Ibarrondo. Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1. 2017ko AURREKONTUAREN ONARPENA.
Alkateak EH Bildu udal taldeari berbea emoten deutso aurkeztu daben zuzenketa azaltzeko.
EH Bilduk lehenengo eta behin mahaigaineratuten dau pleno deialdirik ez dala publiko egin. Argudiatzen dau EH Bilduk 2017 aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuteko arrazoi nagusien artean formarena dala, hau da, herritarrai parte hartzeko aukerik ez jakiela emon, ezin izan dabela ekarpenik egin; baten baino gehiagotan esan jakiela aurrekontuen inguruan azalpenak emoteko batzarrak geituko zirela, noz, dana ebatzita dagoanean? Parte hartzeari aukerea emoten deutsezuela esaten dozuenenan, benetan dinozue. Parte hartzean sinesten dozue?

2017ko apirilaren 6ko Ez Ohiko Bilera-Pedroren kargu hartzea

Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea eta Pedro Mª Lejarza Ibarrondo. Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.

1.- Pedro Mª Lejarza zinegotziaren kargu hartzea.

Pedro Mª Lejarzak zinegotzi kargua hartzen dau Gotzon Idirinen ordez.