2021/09/27
2021/09/14
2020ko urriaren 22ko ohiko plenoa
BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, JAVIER CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko urriaren 22 an, 19:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira urriaren 20an deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.
Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.
1. AURREKO AKTEN ONARPENA
Uztailaren 9koa onartzen da.
Ekainaren 25eko eta irailaren 17ko aktetan zuzenketak egiten dira.
2. 2020KO AURREKONTUAREN 7. ALDAKETAREN ONARPENA, HORRELA BADAGOKIO
Alkateak hurrengoko planteamendua egiten dau:
153021000. Hirigintza: +10.000,00€: Urtea aurrerantza doan neurrian beharrizanei aurre egiteko konsignazio gehiago behar da.
162022701: Putzu septikoen garbiketa: +3.500,00€. Uste zana baino garbiketa gehiago egin behar izan da.
311022701: Osasun publikoaren babesa:+ 4.000,00€. Eraikuntza publikoen garbiketa extrak eraginda (Covid 19):
432062209: Autokarabanen gunea : +2.000,00€: Argindarraren kanalizazioa aurrekontuan sartu barik egon zan.
163022701: Kale garbiketa:+3.000,00€ . Kontratuan hidrolimpiadoragaz garbitzeko lekuak baino gehiago garbitzeko . San Isidro kalea eta Arregie bakarrik egon ziren aurrikusite baina, beste leku batzuk be egin nahi dira urte birik behin. Kontratuan puntu hau hurrengo eran geratuko liteke: Limpiar el verdin que se produce en las calles una vez al año. Limpiar con hidrolimipadora las aceras de la calle San Isidro, adoquinado zona Arregia, las aceras desde Arregia hasta el Kulturetxea , el adoquinado de Arregia hasta la casa denominada Hospital , el camino peatonal de Albakoa, adoquinado de la urbanización Plazea 7 y 9, zona de hormigo impreso entre Plazea 9 e Ibarreta 35, zona del probadero hasta esquina BBK, los años pares. Los años impares se limpiaran la Plaza Ibarreta, el callejón del Batzoki, plaza Landeta, la Plaza , la zona del consultorio médico, las escaleras adyacentes al batzoki, ,las escaleras entre Plazea 7 y9 y las ecaleras desde el frontón hasta la Plaza Ibarreta. Se podrá exigir la limpieza anual de la calle San Isidro, en caso de necesidad.
Dirusarrerak: Diruzaintza izakin likidoa: 22.500,00€
Kredituen trasferentzia:
Trasferentzia negatiboak:
338022606: Jaiak: -4.000,00€
Trasfentzia positiboak:
334122606: Aste kulturala:+4.000,00€. 2019ko gastu batzuk (urte amaieran heltzen ezdiren faktura batzuk) 2020ko ekitaldian kontabilizatuta dagozalako.
Amaitzeko adieraten dau Alkateak, udalaren zorra dirusarreren %35 baino txikiagoa izanez, diruzaintza izakin likidoa erabili ahal dela kreditu gehigarriak finantzatzeko.
Nahia Urrutxuak hartzen dau berbea hurrengokoa adierazteko, ez dabela ulertzen zergaitik planteatzen den modifikazioa bi errekurtso erabiliz eta zergaitik erabailtzen den diruzaintza izakin likidoa Aldundiak ezetz erabiltzeko aholkua eman dauenean.
Alkateak adierazten dau Zeanuriko kasuan erremanentea erabili ahal dala, lehen aipatu dauen arrazoiarengatik, zorra txikia dalako.
Jarraitzen dau Nahia Urrutxuak adieraziz diruzaintzako izakin likidoa erabili beharrean jaietako partidatik egin ahal zala dena. Alkateak dino ezin dauela adierazi momento honetan ze diru dagoen erabilgarri jaietako partidan, ze aurrekoan be 20.000€tako gitxitzea egin zala.
Nahia Urrutxua zinegotziak adierazten dau baita be Idazkariaren txostenenean, modifikazioa egin aurretik erabilgarri dagoen erremanentearen zenbatekoa txarto dagoela adierazita. Alkateak dio aztertuko dala.
Jarraituz, Urrutxua zinegotziak dio kreditu gehigarrien azalpenean hirigintzako partidaren azalpena eta putzu septikoen partidaren azalpena berdinak direla. Azalpena ez dela zehatza. Alkateak dio zehaztasun gehiago kontabilitatetik atera beharko litekela, berak ezin dauela adierazi zenbat putzu garbitu diren . Hirigintzan be, beharrizanei erantzun egin behar jakiela, ez dagoela besterik ,; arketak, seinaleak, margoztea... ezin dela zehaztu.
Bozkatu aurretik udalbatza geratu egiten da, diruzaintzako izakin likidoa zein den argitzeko. Hurrengo datuak ematen dira: modifikazioa egin aurretik 123.848,06€ egozan, modifikazioa eta gero 101.438,06€
Guzti hau entzunda,bozketa egiten da: 4 boto alde (EAJ-PNV) eta 4 boto kontra (EH Bildu) dagozanez, bozketa errepikatu egiten da, eta berdinketa suertatzen danez Alkatearen kalitatezko botoagaz onartzen da modifikazioa.
3. TRAKZIO MEKANIKODUN IBIGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DAUEN ORDENANTZAREN ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea Ordenantzan proposatzen diren aldaketak azaltzeko:
-Elbarriei dagokien bonifikazioak sartuko dira.
-14 CF baino gitxiago dabezen ibilgailuak exentzioa izango dabe elbarrientzat badira.
-Ibilgailu historikoak halan katalogatuta badagoz exentzioa izango dabe, ez 25 urte baino gehiagokoak katalogaziorik ez badabe.
-Elektrikoak, %75eko bonifikazioa izango dabe, lehenengo 5 urteetan.
-Hibridoak, %50a lehenengo 3 urteetan.
-Familia ugarikoak, %50a.
Arkaitz Estiballesek hartzen dau berbea adierazteko eurek be ados dagozala Ordenantzagaz. Daukaten duda bakarra zera dala, ia ibilgailu historikoak euren izaera hori ziurtatu egin beharko daben. Alkateak erantzuten deutso baietz.
Guzti hau entzunda,bozketa egiten da: 8 boto alde (4EAJ-PNV) eta (4 EH Bildu) dagozanez, hurrengoko ebazpena hartzen da.
LEHENA: . Trakzio Mekanikodun Ibigailuen Gaineko Zerga arautzen dauen ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea
BIGARRENA: Toki Araubidearen oinarriak arautzen dauzen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. Artikuluan adierazitakoa kontuan hartuta, espedientea jendeaurreratu egiten da 30 egunetako epean, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta, erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko.
4. LEADER PROGRAMARA AURKEZTUTAKO PROIEKTUEN ONESPENA, HORRELA BADAGOKIO.
Alkateak adierazten dau hurrengoko proiektua aurkeztu direla Leader Programaren dirulaguntza jasotzeko . Proiektu horietarako %50 eko dirulaguntza eskatu dala. Uste dauela, proiektuak nahiko aurreratu dagozanez, dirulaguntza jasoko dabela.
Proiektuak hurrengoak dira:
2020ko irailaren 28ko ez ohiko plenoa
BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVIER CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko irailaren 28an, 19:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira ekainaren 23an deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.
Udalbatzari hasiera eman aurretik urgentzia bozkatzea proposatzen da:Alkateak adierazten dau Leader dirulaguntzak eskatu nahi direla eta proiektuetako bat putzu septikoak jartzea izango dala. Aurrekontu zuzena aurkeztu nahi da. Aho batez onartzen da urgentzia.
Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.
1.2020ko AURREKONTUAREN 6. ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak modifikazioaren azalpena ematen dau.
Trasferentzia negatiboak:
3410 48000: PIszina –Polikiroldegi laguntza: -2.000,00(3 eskari bakarrik egon dira)
3120 21001 :Desfribiladoreak: -1.000,00 (aurtengo desfibriladora jarrita dago Uriben).
4311 22606: Azokan antolakuntza: -5.000,00 ( Ez da egingo Parkeko feria)
3380 22606: Jaiak: -5.000,00
Trasferentzia positiboak:
3110 22701: Osasunaren zaintza: +3.000,00
920022201: Telefonia udala: +4.000,00(Telefonikagaz arazoak; telefonikak ez dau bete bere kontratua abiaduraren aldetik, eta internet euskaltegaz kontratatu da.Momentuz ez da lortu telefonikagaz baja tramitatzea eta penalizazioak jartzeko arriskua dago.
152262202: Komun publikoen konponketa: + 6.000,00: Hurrengoko obrak egiteko derrigortsuna dago: espaloiko kontadorak kendu eta tuboak aldatu berunezko tuboa agertu dalako. Era berean kontadorak harrizko horman jarriko dira. Horretaz gain tabernako putzu septikoaren anulazioa egingo da, eta korreoseko komuneko ur lohiek batuko dira, guztia saneamentu sarera konektatuz.
Beste alde batetik, sabaia apurtzean sitsa agertu da eta bigei tratamendue emango jakie, eta burnizko biga berri bat sartzen da.
Anulazioengatik bajak:
4300 47100.: Dirulaguntzak autonomoei:-18.000,00
Kreditu gehigarriak:
162069201. Putzu septikoen konstrukzioa: +18.000.00
Nahia Urrutxuak aipatzen dau aurreko plenoan modifikazio hau mahai gainean geratu zala akats inportante bat egoalako, baina akats hori zuzentzeaz gain modifikazioa bere be aldatu egin dala; adibidez putzu septikoetan 3.000,00€ gehiago sartu direla edo osasunaren zaintzan 1.000,00€ gehiago.
Alkateak dino putzu septikoenak azalpen erreza dekola, zenbat eta diru gehiago izan partidan putzu septiko gehiago egingo dela. Parkeko zuzendariak esan eutsonean feria hori ez zela egingo putzu septikoetara pasetea erabaki ebala. Komun publikoetako ezustekoa sortu denez, modifikazioa egiteko aukera sortu dala.
Nahia Urrutxuak aipatzen dau lehentasunak ez dauzela argi jarrita, ez dagoelo plan bat. Alkateak adierazten deutso putzu septikoetan badagoela plana; Zabalea, Egileor eta Larrea direla aurrikusita dagozanak 2020an egiteko, baina herritar gehiago dagoenez egiteko itxaroten diru gehiago sartu dala. Gainera proiektu hau Leader dirulaguntzara aurkeztuko dala, eta aurrekontu altuago batentzat, dirulaguntza be altuagoa izango dela.
Guzti hau entzunda, 5 boto alde (EAJ-PNV) eta 4 boto kontra (EH Bildu), hurrengoko ebazpena hartzen da: aurrekontuaren 6. Modifikazioa onartzea.
Eta beste gairik ez dagoenez, bilerari amaiera ematen jako arratsaldeko 20:00etan.
2020ko irailaren 17ko ohiko plenoa
BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVIER CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko irailaren 17an, 19:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira irailaren 15ean deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.
Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.
1. AURREKO AKTEN ONARPENA
2020ko apirilaren 23ko eta 2020ko maiatzaren 21eko aktak onartzen dira.
201ko maiatzaren 28aktan eta ekainaren 25eko aktan zuzenketak egiten dira.
2. 2020ko AURREKONTUAREN 6. ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak modifikazioaren nondik norakoak azaltzen ditu:
Kredituen trasferentzia:
Trasferentzia negatiboak:
430047100: Dirulaguntzak autonomoei: -18.000,00€
3410 48000: PIszina –Polikiroldegi laguntza: -2.000,00 (Eskari bi bakarrik egon dira)
3120 21001 :Desfribiladoreak: -1.000,00 (Aurtengoa erosita dago).
Trasferentzia positiboak:
3110 22701: Osasunaren zaintza: +2.000,00
920022201: Telefonia udala: +4.000,00 (Telefonikagaz arazoak; telefonikak ez dau bete bere kontratua abiaduraren aldetik, eta internet euskaltegaz kontratatu da.Momentuz ez da lortu telefonikagaz baja tramitatzea eta penalizazioak jartzeko arriskua dago).
162069201: Putzu septikoen konstrukzioa: +15.000,00€
Alkateak amaitu eta gero, Nahia Urrutxua zinegotziak adiearazten dau batetik faltan bota dabela modifikazioa arrazoitzen dauen justifikazioa eta bestetik, modifkazioa hau ezin dela gauzatu ze “430047100: Dirulaguntzak autonomoei” trasferentzia bidez sortutako partida izanez ezin dela murriztu.
Justifikazioa dala eta adierazten jako kreditu gehigarrietan bakarrik dela derrigorrezkoa Alkatearen justifikazioa. Modifikazioa batzordean azaldu zala bere osotasunean, ulertzeko moduan.
Bigarren iradokizunari buruz,Idazkariak adierazten dau aztertu egin behar dauela.
Puntua mahai gainean geratzen da
3. ORUEKO MUROAREN EJEKUZIOAREN LANEN ESLEIPENAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea azaltzeko, Orueko muroaren euste lanek obrak lizitatu eta gero enpresa bi aurkeztu zirela, Ekin Eraiketak S.L. eta Cimentaciones Abando. Esleitzeko irizpide bakarra prezioa zala eta preziorik onena Ekinena izan zela baina solbentzi teknikoan klazifikazio bat eskatzen zala eta Ekinek ezin izan dauela klazifikazio hori aurkeztu eta arrazoitu ebala 500.000,00€tako aurrekontura heltzen ez diren kontratutean ez daukala zertan aurkeztu behar. Erantzun horren aurrean udalak 2019ko kontuak aurkeztea eskatu eutson. Ekinen erantzun izan zan 2019ko kontuak aurkezteko epea zabalik dagoela eta 2018ko Sozietateen gaineko zerga aurkeztu eban.
Guzti honen aurrean Cimentaciones Abandok alegatu eban, Ekinek ez daukala klasifikazioa eta uste izan ezkero, ez ebala aurkeztu behar Pleguak errekurritu behar zituela. Proposamena aukeztu eban momentutik aurrera Pleguak onartutzat ematen direla.
Guzti honen aurrean Sanz y Saiz abokatuei txosten bat eskatu jakiela eta txostenaren arabera ondorioztatu ahal dela hurrengoa:Construcciones Ekinen kontuek ez dabela balio Ekin Eraiketen kontuek aurkezteko orduen, nahiz eta grupo empresarial berekoak izan, klazifikazioa errekurritzeko momento ez dela hau, baizik eta pleguak argitaratu zirenean , eta 2018ko sozietateen gaineko zerga aukeztu beharrekotan, 2018ko kontuak aukeztu behar zirela.
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia, Kontratazio Mahaiak kontuan izan eban Ekin Eraiketak klazifikazioa ez ebala betetzen. Alkateak erantzuten deutso, konratazio mahaiak ,proposamenak ireki, eta ikusten dauenean zein den onuragarriena, “declaración responsable” ari eutsiz, eskatu beharrezko dokumentazioa eskatzen dauela.
Galdetzen dau baita be Arkaitz Estiballes jaunak ia Zeanurin Ekin Eraiketak ala Construcciones Ekinegaz egiten den lan, ia zer dala eta enpresa bat ala bestea erabiltzen daben. Alkateak dio frontoia Ekin Eraiketak egin ebala, besterik ez dakiela berak.
Beraz, txostenean oinarrituta, eta guztien aldeko botoagaz, 4 EAJ-PNV, eta 4 EH-Bildu hurrengo erabakia hartzen da:
Horretarako emandako txosten juridikoa kontuan izanda;
LEHENA: Cimentaciones Abando S.A.ri esleitzea “Orueko bideko euste lanak” las obras de “146.331,04€ (Bez kanpo) izanik prezioa.
BIGARRENA: Interesatuari horren berri ematea.
4. LURZORU PUBLIKOA ERABILTZEKO UDAL ORDENANTZA: ERABILERA OROKORRA, TXOZNAK ETA ANTZEKOEN KASU BEREZIA ETA UDAL LOKALEN ERABILERA” ARAUTZEN DAUEN ARAUDIAREN ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO.
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko, Ordenantzaren parrafo honen aldaketa aztertuko dela ("Bigarren txozna hau beste ekintza bereziren bat dala eta jarriko balitz, ekintza horren finantziazioan lagundu beharko leuke, 200,00€/eguneko.”). Iaz, Gorbeia Suzien karreran antolaketa zala eta Aitor Aurrekoetxeak bigarren txozna bat jarri eban, antolakuntzak berak jarritakoaz aparte.
Txozna hori dala eta EH Bilduk txosten juridiko bat eskatu eban, ze ez eben ulertzen bigarren txozna horren diru ekarpenaren zentzua, ez eben argi ikusten nori egin behar jakon dirusarrera...
Ordenantza honen helburua hurrengokoa izan zala: txosnen eremu eta kopurua zehaztea, eta era berean txosna horiek jaien finantziazioan laguntzea.Bigarren txosna hau jaietan jarri ahal zan edo beste ekintza berezien baten eta bietan 2. Txosna horrek diru ekarpen bat egin beharra zeukan.
Txosten juridikoaren arabera, udalak ez leuke hirugarrenen erlazioan sartu behar, udalak ezin dau ordenantza horretan erlazio hori arautu. Beraz, parrafo hori kentzea proposatzen da, nahiz eta horren ondorioz ekintza bat antolatzen dauen taldeak finantziazio bat galdu.
Arkaitz Estiballes zinegotziak hartzen dau berbea eta adierazten dau, ez ebela argi ikusten ezabatuko den testu hori. Jarraitzen dau adieraziz, bigarren parrafoan adierazten dauela "ulertuko balitz bigarren txosna bat jarri behar dela jaietan, bigarren txosna horrek 700€gaz lagundu beharko leuke jaien finantziazioan”. Galdetzen deutso Alkateari ze figura den hori. Alkateak erantzuten deutso kontribuzio bat. Jarraitzen dau Estiballes jaunak galdetuz ia Aitor
Aurrekoetxeak ordenantza bete eban ala ez, batetik Gorbeia Suzienegaz eta bestetik udalagaz 700€ ingresatuz udalean. Alkateak diño 700€ horiek jaietan ingresatu beharko liratekezela bigarren txozna bat jarriko balitz, baina Aitor Aurrekoetxea ez dela inoiz egon jaietan.
Hori holan izanda, galdetzen dau Estiballes jaunak ze jaiei buruz dabilen Alkatea. Alkateak erantzuten deutso jaiek San Isidroak eta Andra Mariek direla.
Mikel Sagarnak galdetzen dau ia jaietan, beste talde batek, antolatuko baleu ekintzaren bat, eta ekintza hori dala eta 2. Txosna bat jarriko balitz, ia zer gertatuko liteken. Alkateak dio, jaietan egitarau bat egoten dala eta hortik aparte ezin dela ezer antolatu jai lez.
Estiballes jaunak galdetzen dau, jaietan txozna bat baino gehiago jartzeko eskariak balegoz nork erabakiko leuken nork ipini. Alkateak erantzuten dau Zeanuriko udalak erabakiko leukela, hain zuzen be Alkateak Jai Batzordeagaz batera.
Ordenantzari eutsiz berriro galdetzen dau Estiballes jaunak, ia txoznak beti leku irekian jarri behar diren. Alkateak erantzuten dau hori jartzen dauela Ordenantzak.
Hori holan bada, galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ia Gorbeia Suzienek jarri ebana leku irekia den . Alkateak dino, printzipioz, toki horretan, bezeroak ezin direla toki zarrature sartu.
Horren harira galdetzen dau Mikel Sagarnak ia jaietan edozein garajek funtzionatu ahal dauen txozna moduen. Alkateak dino udalak baimendu beharko dauela.
Arkaitz Estiballesek adierazten dau eurek ez dauzela ados Ordenantza honegaz, uste dabela asmo konkreto bategaz egin zela, eta dana berrikustearen aldekoak direla.
Alkateak dino berak beste ordenantzan azterketa bat egin dauela eta Zeanurikoa ez dela batere murriztatzailea, herri gehienetan eskatzen dabela txosna jarri ahal izateko elkarte hori Jaurlaritzan erregistratuta egotea eta jai batzordea parte aktibo izatea.
Sagarna jaunak galdetzen deutso Alkateari ia ikusi dauen diru ekarpenik egiteko derrigortasuna inongo Ordenantzetan. Alkateak erantzuten deutso Ordenantza hau eztabaidatu zenean proposatu zala herriko elkarte batek eskatuko baleu txosna jartzea agian ez zala beharrezkoa izango ekarpen hori egitea, baina ez zala onartu.
Mikel Sagarnak dio 700€ muga handia dala, taldeak ezin dabela diru hori atera. Alkateak zenbakiak ematen deutsoz, jai batzordean ateratako etekinei buruzkoak, eta Sagarna jaunak adirazten deutsonean diru hori bitan zatitu beharko litekela, Alkateak dio EAJ-PNVk beti mantendu dauela hori, baina EH Bilduk adierazten ebala zenbat eta txosna gehiago, diru gehiago aterako zala. Horreri gehitu behar jakola txoznak ezin dauriela herriko ostalaritza kaltetu. Horregaitik mugatzen dala txosnak jartzearena, eta horregaitik eskatzen dela baita ekarpen hori, ze edozein taldek atera ahal dauela onura jaietan ematen den girotik.
Guzti hauek entzunda, eta horretarako egin den txostena kontuan izanda , 4 abstentziogaz (EH Bildu) eta 4 aldeko botoagaz (EAJ_PNV), hurrengoko ebazpena hartzen da:
LEHENA: Hasierako onarpena ematea hurrengoko ordenantzaren aldaketari: Lurzoru publikoa erabiltzeko Udal Ordenantza: erabilera orokorra,txoznak eta antzekoen kasu berezia eta udal lokalen erabilera- Ordenantzaren aldaketa: 3. Ataleko hurrengoko parrafoa ezabatzen da “Bigarren txozna hau beste ekintza bereziren bat dala eta jarriko balitz, ekintza horren finantziazioan lagundu beharko leuke, 200,00€/eguneko.”
BIGARRENA: Toki Araubidearen oinarriak arautzen dauzen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. Artikuluan adierazitakoa kontuan hartuta, espedientea jendeaurreratu egiten da 30 egunetako epean, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatuta, erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko.
5. TRAKZIO MEKANIKODUN IBIGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DAUEN ORDENANTZAREN ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea Ordenantzan proposatzen diren aldaketak azaltzeko:
-Elbarriei dagokien bonifikazioak sartuko dira.
-14 CF baino gitxiago dabezen ibilgailuak exentzioa izango dabe elbarrientzat badira.
-Ibilgailu historikoak halan katalogatuta badagoz exentzioa izango dabe, ez 25 urte baino gehiagokoak katalogaziorik ez badabe.
-Elektrikoak, %75eko bonifikazioa izango dabe, lehenengo 5 urteetan.
-Hibridoak, %50a lehenengo 3 urteetan.
-Familia ugarikoak, %50a.
Arkaitz Estiballesek hartzen dau berbea adierazteko dokumentazioa berandu jaso dabela eta ez dabela astirik izan aztertzeko. Puntua mahai gainean iztea eskatzen dau. Alkateak adierazten dau puntuko informazioa emanda egon dela zehaztasun askogaz, nahiz eta idatzizko testua berandu jaso, baina mahai gainean geratu behar badau, geratu daitela.
Puntua mahai gainean geratzen da.
6. 2020-2021 UDALBATZEN EGUTEGIAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
7. EH BILDUK IGOR GONZÁLEZ SOLAREN HERIOTZA DALA ETA ADIERAZPENAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Arkaitz Estiballesek testuaren azalpena ematen dau.