2021/09/07

2019ko uztailaren 18ko ohiko plenoa

BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVI CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.


Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza

Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2019ko uztailaren 18an, 18:00etan, goian aiptutako zinegotzi-gaiak biltzen dira ekainaren 17ko deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.

Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.


1. AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA

2019ekainaren 17ko akta mahai gainean geratzen da.


2.ALTZUSTA 59 ZENBAKIDUN ETXEBIZITZAREN AURREAN DAGOEN TERRENOAREN JAUBETZA ARGITZEKO IKERKETA ESPEDIENTEAREN HASIERAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO.

Alkateak hartzen dau berbea azaltzeko zinegotziei Josu Amuriza Goikotxea jaunak idazti bat aurkeztu ebala udalean hurrengoak adieraziz.

- Altzusta 59ean, ( rustikako katastroko 5. Poligonoa, 448 partzela) bere etxe aurreko terrenoa Katastroan bide legez erreflejatuta agertzen dala eta bere eskrituretan Juan Goyagaz egiten dauela muga, gaur egun Garbiñe Mayor eta Juan Jimenezegaz.

-propietarioen erregistroko notetan ez dela agertzen inongo zordanbiderik eta eurek bakarrik erabili dabela terreno hori, aurreko propietarioak, Pedro Luis Goikoetxeak , gaur egungo Josu Amurizari donatu deutsonak.

-udalari eskatzen deutsola Katastroan aldaketa egitea.

Bestalde Altzusta 63ko Garbiñe Mayor eta Juan Jimenezek adierazten dabe eurek terreno hori bide legez erabili dabela.

Jarraitzen dau Alkateak adieraziz, gauzak horrela eta Udalak ez dakienez terreno horren titulartasuna norena den,ikerketa espediente bateri hasierea emotea proposatzen dauela.

Nahia Urrutxua, Bilduko zinegotziak galdetzen dau ia Josu Amurizari bide publikoen inbentarioa eman jakon.

Alkateak erantzuten deutso bide horien inbentariorik ez dagoela, bakarrik asfaltoa dagoenetan.

La Secretaria municipal procedió a emitir informe sobre la legislación aplicable y el procedimiento a seguir. en calidad de Técnico Municipal, una vez examinados los antecedentes y documentación obrante sobre la titularidad del bien controvertido, resolvió informar favorablemente sobre la aprobación del expediente dando cumplimiento al trámite de estudio previo recogido en el artículo 48 del Real Decreto 1372/1986, de 13 de junio, por el que se aprueba el Reglamento de Bienes de las Entidades Locales.

Gaia eztabaidatu eta gero, guztien aldeko botoagaz hurrengoko erabakia hartzen da:

Lehena: Ondasunen ikerketa espedienteari hasiera ematea e , Altzusta 59 etxebizitzaren aurrez aurre dagoen terrenoaren (rustikako katastroko 5 poligonoko 448 partzela) titulartasun publikoa konprobatu ahal izateko.

Bigarrena: Udal Batzarraren Akordio hau, Bizkaiako Iragarki Ofizialean publikatu, eta era berean, Udaleko iragarki taulan, 15 eguneko epeaz publikoki ezartzea, ikertuko den ondasunaren ezaugarrien adierazpenakaz

Hirugarrena.- Halaber, interesdunei, hilabete bateko epea ematen , Udaleko iragarki taulako publikazioa kendu eta hurrengo egunetik hasita, egoki deritzoten alegazio eta dokumentuak aurkeztu ditzaten.

Era berean, ikerketa espedientearengatik kaltetuak direnei, pertsonalki notifikatuko jakie akordio hau. Kasu honetan, Udalak ezaguturik ikerketa espediente honetako kaltetua Iturriburu orubeko jabea dela, hau da, Francisco Bengoa Ibargutxi jauna, Udal Batzarreko Akordio hau, notifikatuko zaio.

Akordioa hartu eta gero Alkateak berbea ematen deutsie interesatuei, eta interesatuek, Josu Amurizak eta Leire Aldasorok hiru adierazpen egiten dabez:

- bide horiek Kofradiarenak direla, eta horregaitik ez dagozala inbentarioan.

-hainbat dokumentazio aurkeztu dabela, euren artean auzotarren sinadurak.

-euren idaztia 2018ko martxoan aurkeztua dala eta ahal denik eta azkarren ebaztea.

Arkaitz Estiballes, EH Bilduko zinegotziak , adierazten dau azken legegintzaldiko EHBilduren eskarietako bat bide publikoen inbentarioa egitea izan dala.


3. 2019KO AURREKONTUAREN 5.ALDAKETAREN ONARPENA, HORRELA BADAGOKIO

Alkateak hurrengoko modifikazioa proposatzen da:

1530 21000: Hirigintza: + 30.000,00€. Partida honetan jarrita egon den konsignazioa ez da nahikoa, kontuan izan hemendik ordaintzen direla brigadako langileen bajak, oporrak, egun libreak betetzeko kontratatzen den enpresa, Igertualdeko mejorak, pinturen garbiketa, Albakoako muroa jaustearen garbiketa.

9200 22000: Bulegoko materiala: +2.000,00€ Aurrekisutakoaz gain bake epaitegirako impresora erosi da eta domeinua (Zeanuri.eus) errenobatu.

3410 22704: Gimnasioko ikastastaroak: +3.977,30€ Aurreko urtean baino ikastaro gehiago egin dira, horrek gastua igo egin dau.Dirusarrera gehiago be egon da (3.347€), eta kantitate berean igoko da partida (dirusarrera finailista denez, Alkatetza Dekretuz egingo da).

3410 48007: Kiroletarako dirulaguntz: ):-3.977,30€ Ez da banatuko dirulaguntza legez, hurrengo ikasturteari begira tasen onarpen bat egitea proposatuko dala.

4590 62211 Uribeko Plaza: -32.000,00€: Aurten ez dagoela denborarik obra aurrera eroateko eta partida osoa ez dela erabiliko.

Mikel Sagarna EH Bilduko zinegotziak hartzen dau berbea adierazteko 1530 21000 partida izena ez dela hirigintza, baizik eta konponketa eta mantenimendua, obrak.Jarraitzen dau adieraziz bajak ezin direla aurrikusi baina oporrak eta egunlibreak ez leukiela aparteko gasturik suposatu behar.

Alkateak erantzuten deutso baietz, ze langile batek oporrak hartzea suposatzen dauela besteari norbaitek lagundu behar deutsola. Askotan brigadea indartu egin behar izan dala.

Honen harire Alkateak adierazten dau momento honetan ofiziala bajan dagoela, eta lanpoltsan ez dauela iñor lan egiteko. Beste herri batzuetako lanpoltsak erabiltzen dabilela udala, baina momentuz ez dauela iñor eta hori dela eta, kanpoko enpresa batek indartu behar izan dauela brigada.

Arkaitz Estiballesek dio kanpoko enpresa horrek ez dituela medio materialak jartzen, udalarenak baino (adibidez Land Roverra). Alkateak erantzuten deutso, langilearen ordua bakarrik ordaintzen dala, besterik ez, medio materialak udalak berak dituelako.

Jarraitzen dau Mikel Sagarnak adieraziz, 9200 22000: Bulegoko materiala dala eta domeinua oso garestia dala eta norma forala kontuan izan impresora inbertsio legez hartu beharko litekela.

Bere argudioa ontzat emanez zuzendu egingo da.

Jarraitzen dau Mikel Sagarnak esanez, zergaitik ez zen kontuan izan bere momentuan ikastaro gehiago egongo zirela eta horrein gastua.

Alkatea erantzuten deutso, urtarrilako matrikulazioan beste ikastaro bat sortu zala. Ez dago ados Arkaitz Estiballes argudio horregaz, adieraziz aurrekontuak otsailean egin zirela.

Bestalde Mikel Sagarnak aipatzen dau zergaitik kentzen dan konsignazioa 3410 48007: Kiroletarako dirulaguntza partidatik ze oraindik urtea amaitzeko falta dala.

Alkateak erantzuten deutso, dirulaguntza hau ikastaroetarako zala bereziki. Beste dirulaguntza bat dagoela polikiroldegietarako.

Amaitzeko adirazten dau Mikel Sagarnak, Uribeko plazoletea ia diru barik gelditzen dan.

Alkateak erantzuten deutso proiektua egiteko dirua geratzen dala.

Beraz, EH Bilduko egindako iradokizunak kontuan izanda hurrengoko modifikazioa proposatzen da.

Kredituen trasferentzia :

153021000: Hirigintza, obrak: +30.000,00€

920022000: Bulegoko materiala: +1.000,00€

920062000: Ekipo inform. ordenadorak: +1.000,00€

341022704: Gimnasiako ikastaroak:+ 3.977,30€

341048007 Kiroletako dirulaguntza: -3.977,30€

459062211 Uribeko Plaza: -32.000,00€


Beraz, 5 aldeko botoakaz, (EAJ-PNV) eta 4kontrako botoakaz (EH Bildu) hurrengoko ebazpena hartzen da:


Lehena: 2019ko aurrekontuaren 5. Aldaketari hasierako onarpena ematea.

Bigarrena. Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuari buruzko abenduaren 2ko10/2003 Foru Arauaren 15.1 artikuluaren arabera, jendeaurreratu egiten da, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egunetako epean.


4. ERMITEN DIRULAGUNTZAREN BANAKETAREN ONARPENA, HORRELA BADAGOKIO

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko , 2018an San Adrian ermitaren dirulaguntza eskaria dagoela. San Adrian konpontzen dabizen auzotarrak 15.258€tako aurrekontua aurkeztu dabela., teilatua eta arrakalak konpontzeko.

Jarraitzen dau adieraziz aurrekontuan ondarerako (ermitek, iturriek, errotak...) 10.000€ dagozala jarrita. Beraz, San Adrianeri 7.500,00€ ko dirulaguntza ematea proposatzen dau, urtea amaitu baino lehen beste eskariren bat egon ahal dalako.

Arkaitz Estiballesek bere aldetik adierazten dau, EH Bildu prest dagoela ondarearen konponketa diruzlaguntzeko baina ermitaren titulartasuna argitu beharko litekela eta zenbatekoa ordenantza baten bidez arautu.Ordenantzan irizpide batzuk ezarri ahal direla, adibidez balore arkitektonikoa.

Alkateak dio Katastroan Gotzaitegiaren izenean dagoela, baina ez dauela uste titulartasuna Gotzaitegiarena izango denik. Bestalde ez dauela uste Ordenantzaren beharrizanik dagoenik, ze 2018 urtean, eta 2019lehenengo zatian eskari bakarra egon dala.

Arkaitz Estiballesek dio hori improbisatzea dala. Ez dago ados Alkatea.


Guzti hau entzun eta gero, bozkatu egiten da, eta 5 aldeko botoakaz (EAJ-PNV) eta 4 kontrakoakaz (EH Bildu), hurrengoko erabakia hartzen da. Ezezkoaren arrazoia Ordenantza ez egotea dala argitzen dabe EH Bildu zinegotziak.

Lehena:2019an ermitan konponketak egiteko San Adrian ermitari 7.500,00€ ematea.

Bigarrena: Interesatuari horren berri ematea.


5- ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEKO GOBERNU BATZARREAN ZEANURIKO UDALAREN ORDEZKARIAREN IZENDAPENA

Alkateak dio aurreko Udalbatzan Mankomunitateko udalbatzako kideak izendatu zirela, baina dirudienez Gobernu Batzarrekoak be izendatu behar direla.

Alkateak Gurutze Etxebarria proposatzen dau EAJ_PNV ren aldetik, eta EH Bilduk Javi Campo proposatzen dau.

Bozketara joanda, Gurutze Etxebarriak 5 aldeko boto jasotzen dauz (EAJ-PNVkoak ) eta Javi Campok 4 aldeko boto jasotzen dauz (EH Bildukoak).

Beraz,

IKUSIRIK EAJ-PNVko Gurutze Etxebarria Zuluaga eta EHBilduko Jabi Campo Goikurian izendatu zirela Zeanuriko udalaren Arratiako Udalen Mankomunitateko udalbatzako kide,

IKUSIRIK Gurutze Etxebarria Zuluaga proposatzen dauela Alkateak Gobernu Batzarreko kide legez,

IKUSIRIK bozketaren emaitza, 5 aldeko boto (EAJ-PNV) eta 4 kontrako (EH Bildu), hurrengoko erabakia hartzen da:

LEHENA :Gurutze Etxebarria Zuluaga izendatzea Arratiako Udalen Mankomunitateko Gobernu Batzarreko kide legez.

BIGARRENA: Arratiako Udalen Mankomunitateari honen berri ematea.


ERREGU ETA GALDERAK

Alkateak hartzen dau berbea adierazteko zelan, Uribeko San Miguel kokatuta dagoen terrenoa Olivarestarrena dela eta erantzukizun zibilek direla eta jaubeak saldu egin nahi dauela, eta udalari opatu eutsola.Udalak eskatu dauela balorazioa eta tasadore batek 3000,00 inguruan tasatu ebala, baina jaubeak 5.000€ eskatzen dituela. Alkateak adierazten dau eurek ondo ikusten dabela erostea.

Arkaitz Estiballesek, Bilduko zinegotziak, adierazten dau proposamena ona dala baina tasazio horregaz ezin dela 5.000,00€tan erosi. Halan eta be aztertuko dabela.

Jarraitzen dau Alkateak aipatuz, Zeanuri-Areatza udalerrien arteko mugarri bat jauzita dagoela eta geratuko direla Areatzako udalekoakaz zehazteko non jarri berriro.

Beste gai bateri lotuta dio, asteburuen Landaluzeko zubie garbitute agertu dala. Zubi hau erromatarren garaikoa ei da. Ikusita bere alboko hormak bajuek direla, eta bertatik pasatzea arriskutsua danez, zarratu egin dala.

Amaitzeko adierazten dau Alkateak asteburuan, Zumarragan herri arteko eskupelota finala jokatuko dala. Zeanuri finalera heldu danez, autobusa jarri dela.

Horren inguruan Arkaitz Estiballesek dio danakaz bardin jokatu beharko litekela, adibidez palako neskak be finaletara heldu direla eta irabazi, Irati Astondoak be azkeneko frogan ekitaldi ona burutu dauela...

Alkateak erantzuten deutso, palako kasuan, aurrikusita egon zala autobusa jartzea baina taldeak berak ez ebala merezi esan ebala.

Halan eta be Andra Marietako pregoia palako neskak eta eskupelotako mutilek emango dabela, desberdintasun barik.

Mikel Sagarnak galdetzen dau ia zenbateko erremanentea dagoen. Erantzuten jako 22.987,71€.

Arkaitz Estiballesek eskatzen dau udalbatzako deialdiak luminosoan jartzea. Erantzuten jako bai luminosoan, eta bai web orrian jasota dagozala.

Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia zelan dagoen Ezpeletaren gaia. Alkateak erantzuten deutso baldintza guztiak betetzen ebazala konprobatu zenean, itzi jakola ganadue botatzen.

Jarraitzen dau Estiballes jaunak adieraziz, badakiela bide bazterrak garbitzeko enpresak uko egin dauela eta ia ze baldintzetan eman jako bigarrenari. Alkateak erantzuten deutso Mugarri forestalesari esleitu jakola, bigarren prezio onena izan dalako. Estiballes jaunak egindako bigarren galderari erantzunez adierazten dau plano baten zehaztuta dagozala bideak.

Amaitzeko adierazten dau Estiballes jaunak ia noiz erantzungo jakien Laratzue elkartekoei txosnagunea zein den, txozna non jarri ahal daben.

Alkateak erantzuten deutso, astelehenean asko jota erantzungo jakiela.


Eta beste gairik ez dagoenez, bilereari 19:00 etan amaiera ematen jako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario