BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Covid-19 ak sortutako osasun alarma dala eta, eta ezinbestekoa ez bada, norberaren etxetik ezin denez urten, bilera hau video deiaren bitartez egiten da, aurretiaz zinegotziak adierazitako helbide elektronikoa erabiliz.
Beraz 2020ko apirilaren 23an, 15:00 etan, goian aiptutako zinegotziak biltzen dira deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.
Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita, Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.
1. COVID-19 DALA ETA ALARMA EGOERAN UDALBATZAK MODU TELEMATIKOAN EGITEKO AKORDIOAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko Covid-19ak sortutako alarma egoera dela eta Udalbatzak egiteko moduari buruz Eudelek, bi alternatiba proposatu zituela: bata, kuorum txikiagaz, Alkatea eta talde bakoitzetik kide bat eta bestea video deiaren bitartez, zinegotzi guztiek parte hartzeko aukera izateko eta osasuna bermatzeko. Guzti honen berri eman eutsola Arkaitz Estiballes zinegotziari eta bien artean adostu zala on-line egitea.
Hori dela eta gaurko Udalbatzan onartu beharko litekela pandemia egoerak irauten dauen bitartean Udalbatzak on-line egitea.
Honen harira galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ia zelan bermatzen dan Udalbatzan publikotasuna, hau da herritarren parte hartzea. Alkateak adierazten dau osasuna bermatzeko herritarrak etxean dagozala eta ez dala beteko herritarren parte hartzea. Arkaitz Estiballesek adierazten dau aukera eman ahal zala herritarrei be kanal batetik konektatzeko. Horrela adierazi deutsiela Eudelen.
Alkateak diño ez dela hori kontenplau ze baliabide teknikorik ez dagoela. Arkaitz Estiballesek dio nahikoa dala kamara bategaz, eta Mikel Sagarnak dio pantailagaz grabau ahal dala eta gero trasmititu.
Alkateak dino momento honetan ez dela kontenplantzen guzti hori. Egoerak luzera joko baleu horrelako zeozer egin beharko litekela. Horretaz gain adierazten dau Alkateak plenoak bakarrik egingo direla erabakiak hartzeako, ez dela egongo ez aktak onartzerik ez eta erregu eta galderarik.
Arkaitz Estiballesek galdetzen orduan, euren kontrola zelan egingo daben. Adibidez, adiearazten dau kontratu baten mejorak ez direla bete eta ia zein den epea betetzeko.
Alkateak adierazten deutso galdera horiek egin ahal direla idatziz, edo telefonoz, baina ez gaurko plenoan.
Nahia Urrutxuak galdetzen dau hartu behar den erabakia den Covid-19ak irauten dauen bitartean ia Udalbatzak telematikoki egingo diren. Jakinda aktarik ez dela onartuko eta ez dela egongo erregu eta galderarik galdetzen dau ia presentzial murriztua egiteko aukera egongo den. Alkateak adierazten dau, batera zein bestera erabakiak hartzeko bakarrik izango direla.
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau guzti hau ze legetan oinarritzen den. Alkateak dinotso Eudelek bidalitako txosten baten.
Nahia Urrutxuak galdetzen dau ia Eudelena gomendioa dan ala agindua. Idazkariak, konsultatu ondoren adierazten dau Eudelena gomendioa dala eta irakurri egiten deutsie:
“osoko bilkurak eta batzordeen bilerak murriztea eta ezinbestekoak direnak baino ez egitea. Horrenbestez, osoko bilkurak eta batzordeen bilerak bakarrik egingo dira ebatzi beharreko gaiak erabakitzeko(bozkatu behar diren gauzetarako). Beraz, gainerako gaiak ez dira jorratuko.”.
Honen aurrean galdetzen dau Arkaitz Estiballesek ia euren erregu eta galderak zelan egingo diren eta ze epetan erantzungo diren. Alkateak erantzuten deutso baietz, idatziz egin ahal direla.
Erantzun epeari buruz, Idazkariak adierazten dau, begiratuko dauela, epe zehatzik badau, epe orokorra 3 hiruhilabetekoa dala.
Guzti hau kontuan izanda, 8 aldeko botoakaz, 5 EAJ-PNV, eta 3 EH Bildu, hurrengo erabakia hartzen da:
- Covid-19ak sortutako alarma egoerak irauten dauen bitartean Udalbatzak on-line egitea.
-Udalbatzan ordua 17:00etan finkatzea.
2. 2020KO AURREKONTUERI AURKEZTUTAKO ERREKLAMAZIOEN AZTERKETA ETA AURREKONTUAREN BEHIN BETIKO ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak hartzen dau berbea adierazteko 2020ko aurrekontuari erreklamazio epean 4 erreklamazio aurkeztu jakozala, eta erreklamazioa aurkeztu daben guztiak legitimatuta dagozala horretarako.
Erreklamazioak Idazkariaren txosten baten aztertu direla dio, eta txostenaren arabera ez direla onartzeko modukoak diño. Erreklamazio honein azterketa egiterakoan dudak sortu direla 360. zenbakidun sarrerak adierazten eban lehenengo parrafoa ( Covid 19 dala eta 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren xedapen gehiagarria aplikatuz, erreklamazioak aurkezteko epeak etetea) baina Idazkariaren txostenean argi geratu dala aurrekontuaren onarpenerako epeak ez dagozala zertan eten behar.
Arkaitz Estiballesek, hitza hartuta hurrengokoak adierazten dauz, batetik herritarrak ez dabela aukerarik izan erreklamazioak aurkezteko ze tabloian jarri zala iragarkia eta kofinanmendu garaian ezin izan dabela ikusi, etxetik urten ezinda egon direlako. Bestetik aurrekontu hau onartzeak ez daukala zentzu handirik, partida batzuk gaurdanik aldatu behar direnean. Adibidez legez adierazten dau San Isidro azoka ez dala egingo eta horren dirua beste gastu baterako egokitu beharko dala.
Alkateak adierazten dau aurrekontuaren aldaketak aurrerago egingo direla. Covid-19 a dala eta be, aurrekontuaren aldaketak egin beharko direla. Jarraitzen dau Alkateak adieraziz, herritarrak aurrekontuari alegazioak jartzeko aukera bermatu dela ze web orrian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dela aurrekontuari hasierako onarpena eman jakola. Tabloian jartzeko derrigortasunik ez dela egon, baina halan eta guztiz ere ipini egiten dela. Horren froga 4 alegazio egotea dela.
Horretara dino Arkaitz Estiballesek aurrekontuan badagoela saneamendurako partida bat (gai honek ardura handia sortzen dauela herritarrengan) baina ez dagoela plan bat. Alkateak dino guzti hori azaldu ebala aurrekontuek onartu ziren Udalbatzan, legegintzaldi honetan Elizondo eta Ipiñaburu egingo zirela, eta kolektoreak jarriko ez direnetan putzu septikoak jarri.
Arkaitz Estiballesek dio asmoak horrek izango direla baina jarraitzen dauela aipatuz plan bat beharrezkoa dala, baita ere putzu septikoentzat. Eurek aztertu dabela gai hori adituakaz eta adierazi deutsiela putzu septiko bakarrak etorkizunerako gastu handia direla herriarentzat.
Alkateak horretara erantzuten dau, kasua bakoitza aztertuko dala ze batzuetan putzu bakarra beharko dala eta beste batzuetan kolektiboa.
Nahia Urrutxuak adierazten dau ez deutsola zentzurik ikusten aurrekontua holan onartzeari, dakigunean partida batzuk ez direla aurrera eroango, adibidez, San Isidro azoka. Alkateak argitzen dau, San Isidrokoa ez dela egongo baina bai parkeko feria.
Arkaitz Estiballesek galdetzen deutso ia diru hori emergentzi sozialetarako erabiliko dan. Alkateak adierazten deutso ez dakiela oraindino, baina argi dauela herriko komertzioak be laguntzak beharko dabela.
Berriro adierazten dau Arkaitz Estiballesek badakiela beste udalerri batzuetan enpresa handiak dirulaguntzak emango dabezen herritarrentzat. Ia hemen hitzegin den Iberdrola edo Patzuergoagaz. Alkateak adierazten dau ezetz. Gurutze Etxebarria zinegotziak adierazten dau egoera ekonomiko txarrean dagozan familientzat Patzuergoak badituela bonifikazioak.
Guzti hauek kontuan izanda erreklamazioak bozkatzen dira:
355 sarrera zenbakiduna Iker Prieto Bengoetxeak aurkeztua: 3 boto aldeko (EHBilduko zinegotziak), 5 kontrako boto (EAJ-PNVkoak).
356 sarrera zenbakiduna Pedro Mari Lejarza Ibarrondoko aurkeztua: 3 boto aldeko (EHBilduko zinegotziak), 5 kontrako boto (EAJ-PNVkoak).
358 sarrera zenbakiduna Garazi Urien Ortuzarrek aurkeztua: 3 boto aldeko (EHBilduko zinegotziak), 5 kontrako boto (EAJ-PNVkoak).
360sarrera zenbakiduna Zedarri Jauregi Manterolak aurkeztua: 3 boto aldeko (EHBilduko zinegotziak), 5 kontrako boto (EAJ-PNVkoak).
Beraz, erreklamazioak ez dira onartzen, eta aurrekontua behin betikotzat onartua geratzen da.
Idazkariaren txostena erreklamazioei buruz:
355. zenbakidun sarrerari dagokion erreklamazioa:
1.Udaletxeko ediktu oholean iragarkia ez jartzea. Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietarako bat.
Legeak berak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea eskatzen dau, baina iragarki horretan “iragarki oholean” jarriko zala aipatzen ebanez, bete egin behar da. 2020ko martxoaren 23an jarri zan iragarki oholean aurrekontuaren hasierako onarpena.
2. Epeak ez betetzea: Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietariko bat erraklamazioa aurkezteko.
3.Saneamendue jartzeko plangintza ez betetzea. Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietariko bat erraklamazioa aurkezteko.
356. zenbakidun sarrerari dagokion erreklamazioa:
1. Aurrekontue dala eta herritarrak ez dabela informaziorik euki. Honen aurrean adierazi behar da aurrekontuen hasierako onarpenerako udalbatzaren deialdia web orrian argitaratu zala, Udalbatzen sailan eta udal tabloietan.Horretaz gain, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zala martxoaren 4an hasierako onarpena eta erreklamazioak aurkezteko epea . Iragarkian adierazten zala: “espediente honen dokumentazioa udal bulegoetan izango da eta bulegoko orduetan ikusi ahal izango da”. Amaitzeko, udaleko iragarki oholean martxoaren 23an argitaratu zan iragarkia, berriro erreklamazioak aurkezteko epea zabalduz. Beraz, informazioa legeak adierazitako eran emon da.
2. Udaletxeko ediktu oholean iragarkia ez jartzea. Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietarako bat. Legeak berak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea eskatzen dau, baina iragarki horretan “iragarki oholean” jarriko zala aipatzen ebanez, bete egin behar da. 2020ko martxoaren 23an jarri zan iragarki oholean aurrekontuaren hasierako onarpena
3. Epeak ez betetzea. Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietarako bat erraklamazioa aurkezteko.
358. zenbakidun sarrerari dagokion erreklamazioa:
1. Udaletxeko ediktu oholean iragarkia ez jartzea. Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietarako bat. Legeak berak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea eskatzen dau, baina iragarki horretan “iragarki oholean” jarriko zala aipatzen ebanez, bete egin behar da. 2020ko martxoaren 23an jarri zan iragarki oholean aurrekontuaren hasierako onarpena
2. Epeak ez betetzea. Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietarako bat erraklamazioa aurkezteko.
3. Nekazal bidean konponketan hurrenkera zein den galdetuz eta bideen egoera txarra salatuz: Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietarako bat erraklamazioa aurkezteko.
360. zenbakidun sarrerari dagokion erreklamazioa:
1. Covid 19 dala eta 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren xedapen gehiagarria aplikatuz, erreklamazioak aurkezteko epeak etetea. 463/2020Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarri hori 465/2020 Errege Dekretuaren bitartez aldatu egin da, hurrengokoa adieraziz.
“Sin perjuicio de lo dispuesto en los apartados anteriores, desde la entrada en vigor del presente real decreto, las entidades del sector público podrán acordar motivadamente la continuación de aquellos procedimientos administrativos que vengan referidos a situaciones estrechamente vinculadas a los hechos justificativos del estado de alarma, o que sean indispensables para la protección del interés general o para el funcionamiento básico de los servicios.”
Horretaz gain adierazi behar da “Secretaría General de Financiación Autonómica y Local”ek adierazi dauela aurrekontuaren onarpena ez dagoela Administrazio Publikoen Prozedura Administratiboa arautzen dauan 39/2015 barne, bere prozedura espezifikoa daukalako, kasu honetan, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Araua.
(La Secretaría General de Financiación Autonómica y Local, que considera que la Disp. Adic. 3a RD 463/2020 se refiere al de la LPACAP, y los plazos que se suspenden lo son para tramitación de los procedimientos administrativos, que se encuentran en aquel ámbito. Al ser una medida excepcional no puede ser objeto de aplicación extensiva. El procedimiento de elaboración y aprobación de los Presupuestos no es un procedimiento administrativo común, sino con un procedimiento específico .... En consecuencia, entendemos que la citada Disp. Adic. 3a RD 463/2020 no sería aplicable al procedimiento de aprobación del Presupuesto y, por tanto, tampoco a las modificaciones de crédito.)
2. Familiei dirulaguntza emateko ordenantza ez egotea: Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietariko bat.
3.Aurrekontuaren egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna ez betetzea: Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietariko bat. Aurrekontua egonkorra ez izateak ez dau suposatzen ezin denik onartu; aurrekontua onartu ahal da, baina plan ekonomiko bat onartu behar da.
Udalak zorraren portzentaia betetzen dau, aurrekontuaren txostenean aipatzen zen moduan. Egonkortasunari buruz, printzipioz ez badau betetzen be, aurreko urteko likidazioagaz batera aztertu beharreko da , eta beharrezkoa bada Plana aurkeztu beharko da.
(El artículo 6. de la citada Norma Foral 5/2013, de 12 de junio establece que en el caso de que una entidad local elabore, apruebe o ejecute sus Presupuestos incumpliendo el objetivo de estabilidad presupuestaria, el objetivo de deuda pública o la regla de gasto, formulará un plan económico-financiero que garantice el cumplimiento de los objetivos citados o de la regla de gasto en el ejercicio en el que se ha producido el incumplimiento o en el siguiente.)
4. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zan martxoaren 4an aurrekontuaren hasierako onarpena eta erreklamazioak aurkezteko epea . Iragarkian adierazten zala: “espediente honen dokumentazioa udal bulegoetan izango da eta bulegoko orduetan ikusi ahal izango da”.
Beraz, informazioa legeak adierazitako eran emon da.
5. Inbertsioak egitean hurrenkera ez da adierazten. Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietariko bat erreklamazioa jartzeko.
6. Uribeko San Miguel ermitaren terrenoa 3.000€tan tasatuta dagoela eta aurrekontuan 5.000,00€ jarri direla. Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietariko bat erreklamazioa jartzeko.
7. Plazearen berantolaketa: Kontuan izan behar litkela. adin ezberdinetako herritar askok erabiltzen dauela Plaza. . Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietariko bat erreklamazioa jartzeko.
8.Plangintza orokorra ez egotea: Ez da legeak aipatzen dauen arrazoietariko bat erreklamazioa jartzeko.
3. ZEANURIKO UDALEKO BELARDIETAN PASTETAKO ESKUBIDEA DAUKAN GANADUAREN ZERRENDAREN ONARPENA
Alkateak hartzen dau berbea 2020 an pastua ordaindu daben abeltzainen zerrenda mahaigaineratuz, bakoitzak ze eratako eta zenbat abere apuntatu eta ordaindu dauena adierazten dauena.Ikusten dela “carga ganadera” apur bat bajatu egin dela, gehien bat ardietan. Aipatu behar dela baita ere , Zeanuriko udalaren ordenantzak “vacio sanitarioa” aurrikusten dauela eta aurten otsailaren 15etik apirilaren 15 erarte izan dala, biak barne. Ganaderuek horretaz jakitun egon direla baina ganaderu batzuk ez dabela bete, euren artean Jesús Mari Intxaurbek, Iñaki Intxaurbek eta Ibai Aranak. Arazoa era kronologikoan azalduta honela dela:
Martxoaren 27an abisatu ebela Arraban ganadua egoala. Azken ordua izan zela eta martxoaren 30ean alguazilak konprobau ebala holan zala. 3 behor egon zirela, 2 Ibai Aranarenak eta 1 Areatzako batena. Ganaderu biei komunikatu jakiela ganadua erretiratzeko eta Zeanurikoak ez ebala erretiratu. Apirilaren 8an guardeak berriro abisatu eutsola adieraziz behorrak egozala Arraban, 2 Ibai Aranarenak eta beste bi identifikazio bakoak. Egoera horren aurrean Aldundira deitu ebala ganaderua erretiratzeko Lemoako kortara, baina zerbitzu hori etenda egon dela Covid-19 a dala eta. Apirilaren 15ean alguazila joan zala eta topau zituela, Ibai Arana, Iñaki Intxaurbe eta Jesus Mari Intxaurberen ganaduak. Honen berri eman jakiela bai ganaderu elkarteari, eta bai ganaderuei eurei be. Notifikazio honen aurrean Iñaki Intxaurbek eta Jesús Mari Intxaurbek adierazi dabela, errakuntza baten ondorioz bialdu ebela ganadue Gorbeiera, uste ebelako 15ean bialdu ahal zala. Guzti hau kontuan izanda, EAJ-PNVren proposamena izango litekela zerrenda guztia onartzea, Ibai Arana izan ezik, vacio sanitarioa ez dauelako bete epe luze baten eta ez dauelako inongo arrazoirik eman horretarako. Jesús Mari Intxaurbe eta Iñaki Intxaurberen azalpena ontzat ematen dabela ze euren ganadue apirilaren 15ean agertu zala, ez lehenago.
Arkaitz Estiballesek galdetzen dau ia Ibai Aranak ezin dauen egoera hori zuzendu, ze iaz Ezpeletak azkenean ganadue bota egin ebala. Alkateak erantzuten deutso, Ibai Aranak errekurtsoa jartzeko aukera izango dauela.
Guzti hau kontuan izanda, bozketara jotzen da, eta guztien aldeko botoagaz, 5 boto EAJ-PNV eta 3 boto EH Bildu hurrengoko erabakia hartzen da:
Lehena: Jarraian agertzen den zerrendako behin behineko pastuko tasa ordaindu dabenen zerrenda onartzea, Ibai Arana izan ezik, ordenantza ez betetzeagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario