BERTARATUAK: EIDER AJURIAGERRA ARANA, MIKEL IBARRA MARTINEZ, GURUTZE ETXEBARRIA ZULUAGA, NAGORE MADARIAGA PAREDES, IRATI ALTUNA ZUAZUA, JAVIER CAMPO GOIKURIA, NAHIA URRUTXUA ARRIORTUA, ARKAITZ ESTIBALLES ORMAETXEA, MIKEL SAGARNA AGIRREZABALA.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea Lejarza.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2020ko irailaren 28an, 19:00etan, goian aipatutako zinegotzi-gaiak biltzen dira ekainaren 23an deialdian aipatutako gaiak jorratzeko.
Udalbatzari hasiera eman aurretik urgentzia bozkatzea proposatzen da:Alkateak adierazten dau Leader dirulaguntzak eskatu nahi direla eta proiektuetako bat putzu septikoak jartzea izango dala. Aurrekontu zuzena aurkeztu nahi da. Aho batez onartzen da urgentzia.
Toki alorreko legeek ezarritako kuoruma betetzen dala ikusita,Alkateak, bilereari hasiera emoten deutso.
1.2020ko AURREKONTUAREN 6. ALDAKETAREN ONARPENA, HALAN BADAGOKIO
Alkateak modifikazioaren azalpena ematen dau.
Trasferentzia negatiboak:
3410 48000: PIszina –Polikiroldegi laguntza: -2.000,00(3 eskari bakarrik egon dira)
3120 21001 :Desfribiladoreak: -1.000,00 (aurtengo desfibriladora jarrita dago Uriben).
4311 22606: Azokan antolakuntza: -5.000,00 ( Ez da egingo Parkeko feria)
3380 22606: Jaiak: -5.000,00
Trasferentzia positiboak:
3110 22701: Osasunaren zaintza: +3.000,00
920022201: Telefonia udala: +4.000,00(Telefonikagaz arazoak; telefonikak ez dau bete bere kontratua abiaduraren aldetik, eta internet euskaltegaz kontratatu da.Momentuz ez da lortu telefonikagaz baja tramitatzea eta penalizazioak jartzeko arriskua dago.
152262202: Komun publikoen konponketa: + 6.000,00: Hurrengoko obrak egiteko derrigortsuna dago: espaloiko kontadorak kendu eta tuboak aldatu berunezko tuboa agertu dalako. Era berean kontadorak harrizko horman jarriko dira. Horretaz gain tabernako putzu septikoaren anulazioa egingo da, eta korreoseko komuneko ur lohiek batuko dira, guztia saneamentu sarera konektatuz.
Beste alde batetik, sabaia apurtzean sitsa agertu da eta bigei tratamendue emango jakie, eta burnizko biga berri bat sartzen da.
Anulazioengatik bajak:
4300 47100.: Dirulaguntzak autonomoei:-18.000,00
Kreditu gehigarriak:
162069201. Putzu septikoen konstrukzioa: +18.000.00
Nahia Urrutxuak aipatzen dau aurreko plenoan modifikazio hau mahai gainean geratu zala akats inportante bat egoalako, baina akats hori zuzentzeaz gain modifikazioa bere be aldatu egin dala; adibidez putzu septikoetan 3.000,00€ gehiago sartu direla edo osasunaren zaintzan 1.000,00€ gehiago.
Alkateak dino putzu septikoenak azalpen erreza dekola, zenbat eta diru gehiago izan partidan putzu septiko gehiago egingo dela. Parkeko zuzendariak esan eutsonean feria hori ez zela egingo putzu septikoetara pasetea erabaki ebala. Komun publikoetako ezustekoa sortu denez, modifikazioa egiteko aukera sortu dala.
Nahia Urrutxuak aipatzen dau lehentasunak ez dauzela argi jarrita, ez dagoelo plan bat. Alkateak adierazten deutso putzu septikoetan badagoela plana; Zabalea, Egileor eta Larrea direla aurrikusita dagozanak 2020an egiteko, baina herritar gehiago dagoenez egiteko itxaroten diru gehiago sartu dala. Gainera proiektu hau Leader dirulaguntzara aurkeztuko dala, eta aurrekontu altuago batentzat, dirulaguntza be altuagoa izango dela.
Guzti hau entzunda, 5 boto alde (EAJ-PNV) eta 4 boto kontra (EH Bildu), hurrengoko ebazpena hartzen da: aurrekontuaren 6. Modifikazioa onartzea.
Eta beste gairik ez dagoenez, bilerari amaiera ematen jako arratsaldeko 20:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario