2011/08/02

Bildu abots barik mankomunidadean!

Bi aldiz ukatu jakon abotsa Bilduri mankomunidadeko lehendakaria aukeratzeko osoko bilkuran.

Bilduko zortzi ordezkarien izenean, bozeroaileak idazkariari eskatu eutsan testu labur bat irakurteko. Kontuan hartu behar da Bildu koalizinoa ez dala inoz egon erakunde honetan.
Inongo arrazoirik barik garagarrilaren 21ean egiteko zana atzeratu egin eben.

Garagarrilaren 28ko bilkura atzeratzeko be idatziak sartu ebezan Igorrek, Lemoak eta Dimak eta baita Zeanuriko Bilduko ordezkariak be. Azkenean, egun honetan egin zan osoko-bilkura, ez zan atzeratu. Josune Gorospe EAJ-PNVko hautagaiak hamar boto lortu ebazan eta Beinat Anzola Bilduko ordezkariak zortzi.
Behin lehendakaria hautatuta egoanean, bere berban ostean, Bilduko ordezkariak barriro eskatu eutson irakurteko baimena lehendakari hautatu barriari eta honek, berbea ukatu eutson.
Hau da Bilduko ordezkariak irakurri ez eban idatzia:


  1. Gauzak beste era batera eta ezkerreko ikuspegi bategaz erakundea kudeatzeko ahalegina egingo dauan taldea da BILDU.  Alderdi desberdinen eta eragile sozialen ahotsa izan bagara batzea. Gaur mahaiaren alde honetan esarri garenok eskubide sozial eta politikoak ez bermatzearen ondorio gara. Alkarregaz eta alkarlanean edo alkarlanien behar egiteko antolatu gura dogu. apostua: alkarregaz eta alkarlanean, hori da gure apostua, Konfrontazinoak alde batera ixten saiatuaz.
  2. BILDU da arratiako alderdirik bozkatuena, 3627 boto guk eta EAJ-PNVk 3612. Ubideko Elkarlanienen 69 botoak kontuan hartuz gero aldea handiagoa da.
  3. Arratiarrek BILDUri emon deutsie babesa. Arratiarrek BILDUk gobernatzea gure dabe. Horren erakusle maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzak.
  4. 4 arratiarretatik 3k BILDUko alkatea dabe.
  5. Mankomunidadeko lehendakaria PNVkoa izateko arrazoi bakarra, estatutuetan dago, ez herri borondatean.
  6. Horren adibidea gaurko plenoa da. Gura izan dozuenean eta datak gura izan dozuezan erabili dozuez baina azkenengo atzerapenagaz gure parte hartzea kaltetu arren, mantenidu egin dozu. Hasi be, txarto hasi zara. Esarlekuak be konfrontazino eran ipini dozuz, aurrez aurre.
  7. Horregatik, Beinat Anzola mankomunidadeko lehendakari izateko aurkezten dogu. Mankomunidadeak haize barria behar dau, aldaketa bat eskatzen dau. Instituzino ilun eta itxi bat izatetik arratiarrok batuko eta lideratuko dituan instituzinoa izatera eroan behar dogu. Orain arteko lehendakariaren perfila aldatu gura dogu. Komunean doguzan orain arteko zerbitzuen birdefinitzea beharrezkoa ikusten dogu. 
  1. Gure asmoak hurrengo lau urteatarako honeik dira: mankomunitatea herritarrei zabaltzea, prozesu parte hartzaile baten bitartez herritarrakaz hausnarketa estrategiko bat burutzeko bide barriak martxan ipintea, ongizate zerbitzua indartzea,... beste era batera esanda, mankomunidade eredu honegaz oso kritikoak gara eta legegintzaldi honetan amaiera eman gura dautsegu, orain arteko ereduari.
  2. Beste mankomunidade bat gura dogu, Arratia barri bat egitera gatoz!

Arratian, 2011ko garagarrilaren 29an