2016/02/03

URTARRILAREN 21EKO OHIKO PLENOA

2016ko urtarrilaren 21ean Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

1.Aurreko plenoen akten onarpena.
Azaroaren 13koa onartuten da.
Abenduaren 18koari zuzenketa batzuk egiten deutsoz EH Bilduk.

2.Soloeta-Makasti bidearen deslindearen errekurtsoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
Aurreko legegintzaldiko udalak deslindea egitea ago batez ebatzi eban. Ebatzi hori Inforlurrek egindako txostenetan oinarrituta hartu zan. Halanda be, legegintzaldi honetako gobernu taldeak Inforlurreri barriro be beste txosten bat egiteko eskatuten deutso;  euren esanetan Inforlurrek errakuntza bat egin ebalako. EH Bilduk galdetuten dau orduan ia aurreko txostenetan bidearen okerreko azterketea egiten bada, zergaitik eskatuten jakon barriro enpresa bardinari txosten barri bat egitea jaube batzuk aurkeztu daben errekurtsoari erantzun bat emoteko. Txosten barri horreri bidearen zati konkretu bat aztertutea baino ez jako eskatuten, bidearen ejea marketako edo zehaztuteko. EH Bilduk gaia mahai gainean izteko eskatuten dau, informazino falta salatuz eta emon jakon informazino apurra aztertuteko gitxieneko denporea ez dalako errespetau esanaz. Onartu egiten da.
Gaia mahai gainean geldituten da.