2016/02/03

URTARRILAREN 21EKO OHIKO PLENOA

2016ko urtarrilaren 21ean Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Irati Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

1.Aurreko plenoen akten onarpena.
Azaroaren 13koa onartuten da.
Abenduaren 18koari zuzenketa batzuk egiten deutsoz EH Bilduk.

2.Soloeta-Makasti bidearen deslindearen errekurtsoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
Aurreko legegintzaldiko udalak deslindea egitea ago batez ebatzi eban. Ebatzi hori Inforlurrek egindako txostenetan oinarrituta hartu zan. Halanda be, legegintzaldi honetako gobernu taldeak Inforlurreri barriro be beste txosten bat egiteko eskatuten deutso;  euren esanetan Inforlurrek errakuntza bat egin ebalako. EH Bilduk galdetuten dau orduan ia aurreko txostenetan bidearen okerreko azterketea egiten bada, zergaitik eskatuten jakon barriro enpresa bardinari txosten barri bat egitea jaube batzuk aurkeztu daben errekurtsoari erantzun bat emoteko. Txosten barri horreri bidearen zati konkretu bat aztertutea baino ez jako eskatuten, bidearen ejea marketako edo zehaztuteko. EH Bilduk gaia mahai gainean izteko eskatuten dau, informazino falta salatuz eta emon jakon informazino apurra aztertuteko gitxieneko denporea ez dalako errespetau esanaz. Onartu egiten da.
Gaia mahai gainean geldituten da.

3.Beobideko bidearen jaubeek Udalari egindako proposamenaren onarpena.
Beobideko bidearen jaubeek Udalari eskatuten deutsie bidearen jaubetza hartutea. EH Bilduk galdetuten dau ia jaube guztien eskaerea dan, eta bide horren eskriturak eskatuten dauz guztien eskaerea dala ziurtatuteko. Eaj-koek erantzuten dabe ondo ikusten dabela eskaerea eta hurrengo baterako ekarriko dabela informazino hori. Eusebio Larrazabalek dino, Beobideko auzotarren eskaerea ez dala beteko behintzat basoak atera arte. Azalduten dau bebai bide horrek bat egingo leukela Barazargo bideagaz eta EH Bilduk galdetuten dau orduan ia aukera bakarra eta egokiena hori dan. Erantzuten jako epe laburrean hori dala aukerarik onena. Epe luzera begira ostera Sastrakatik, Angunetik joatea izango litzatekeela onena baina honen kostua askoz handiagoa izango zala.
Informazino falta dala eta gaia mahai gainean geldituten da.

4.Erregu eta galderak.
EH Bilduk:
-Joko Alaik bazkideen urteko batzarra deitu eban. Kideetako batek bere eretxi eta ardurea erakutsi eban gai baten inguruan (Undurragako presako barruko bidea). Orduan, bertan egoan Eusebio Larrazabalek berbea hartu eban alkate moduan eta ez bazkide moduan. EH Bilduk adierazten dau pentsetan dauala udaleko proiektu horreen barri informazinoa emoteko Udalak deitu beharko leukezala herritarrak batzar batera, eta ez alkarte baten batzar bat horretarako erabili. EH Bilduk eskatuten deutso Eaj-ri lau urteotarako daukiezan proiektuen barri eukitea. Alkateak ontzat hartuten dau adierazotakoa.
-EH Bilduk galdetuten dau ia noz arte luzatu jakon arkitektoari kontratua. Otsailaren 29ra arte erantzuten jako.




No hay comentarios:

Publicar un comentario