2016/01/04

ABENDUAREN 18KO OHIKO PLENOA

2015eko abenduaren 18ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
Urri bigarrenaren 9koa onartuten da.
Zemendiaren 13ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkeztuten deutsaz.
2.- Euskera Sustatzeko Ekintza Plana (2015-2017) eta 2015eko eta 2016ko Kudeaketa Planen azterketea eta bere kasuan onarpena.
EHBilduk galdetuten dau ze enpresak egin dauan plana eta lan horren kostua. Idatzi dan plana kopia/pega dala argi ikusten dala aurkeztu dan txostenean, paragrafoak ez doazelako hurrenkeran. Erantzuten jako enpresa Hori Hori izan dala eta kostua gitxi gorabehera 2000€koa izan dala.
EHBilduk jakin gura dau plan hori legeak Euskera plan bat egotea eskatuten daualako egin dan, eta zeintzuk diran aurreko plangintzan egindako ekintzak. Mahai gaineratuten dau zentzu handirik ez daukala abenduaren 18an onartu gura izana 2015erako kudeaketa plana. Zentzuzkoagoa ikusten dauala herriko alkarteakaz batera egitea plan hau. Proposatuten dau batzorde batek ekintzak antolatutea.

Alkateak onartuten dau gauza handirik ez dala egin eta aztertuko dabela batzordea sortutearen proposamena. Azaltzen dau aurkeztu dan plana “karrozeria” dala eta “motorra” ipini behar jakola. Alkarteak batzar batera deituko dirala aukera euki dagien ekarpenak egiteko.
Aurkeztutako plana EAJren aldeko 5 botoakaz onartuten da. EHBildu abstenidu egiten da.
3.- “Euskararen Nazioarteko Egunean euskaldun berriari aitortza” adierazpen instituzionalaren onarpena.
Adostutako adierazpena aho batez onartuten da.
4.- Bizkaiko Mendi Federazinoagaz Gorbeiako aterpetxea dala eta, sinatutako kontratuaren azterketea.
Alkateak azaltzen dau Federazinoak udalagaz kontratua sinatu eta gero puntualizazino batzuk egiten deutsezala: udalak kontratua bertan behera ixtea “por causas de fuerza mayor justificadas, y no imputables a la simple voluntad de ese Organismo”. Eta gaineratuten dau EAJk puntualizazinoak ez dauazala onartuko. EHBilduk, gai hau eztabaidatu zan plenoan be esan ebala, kontratue etetearen puntua gehiago zehaztutearen beharra ikusten ebala, “kapritxoz” etetearen aukerarik egon ez daiten. Horregaitik abstenidu zala orduan, eta oraingoan be bai.
Federazinoak egindako puntualizazinoak ez dira onartuten EAJren kontrako 5 botoakaz.
5.- Erregu eta galderak.
EHBildu hasten da proposamen batzuk mahai gaineratuten:
*  Autokarabanentzako parkina atondutea, orain horretarako erabilten  
dan partea. Alkateak dino aztertuko dala, EAJ be idea hori baloretan
dabilela.
*  Gabon  Kulturalean stand bat ipintea jenteari aukera emonaz Ander
Manterolaren liburua erosteko. Alkateak ontzat emoten dau.
EHBilduk Kontratazio Mahaia dala eta salatuten dau:
- Deialdiagaz batera 2015eko Baso Enkantearen barri euki dauala.      
  Batzorde informatiboan, aurreko astean izan zana, horreri buruz ez 
  zala ezer aitatu.
- Deialdia eta pleguak abenduaren 16an hartu dauzala eta pleguetan 
  adierazoten dala sobreak abenduaren 17an zabalduko zirala. 
-  Euskera plana onartu dala baina pleguak erdera hutsean dagozala.
- Pleguetan hizkuntza sexistea erabilten dala.
- Basoetako plana falta dala.
- Zergaitik itxi behar da gure basoen kudeaketea Diputazinoaren
eskuetan?
Alkateak erantzuten dau baso honeek erabilera publikokoak dirala, jabea udala dala baina gestinoa Diputazinoak daroala. Lau(4), bost(5) urterako plan idatzia eskatu jakola Diputazinoari, batzuetan bai jaubekeri batzuk egiten dabezala. Oraingoan ez dala basoa botateta, entresakea edo “clareoa” dala. Diputazinoak, ustiapen hau “a resultas” egitea gura izan dauala, baina udalak neurtutea eskatu deutsola.
Diru sarrera honetako %24 Fondos de Mejoras-era doala.
EHBilduk Mankomunidadeko plenoan esanekoaren barri emoten dau: datorren urtean Zeanurik gitxi gorabehera 7.000€ gehiago ordaindu beharko dauzala. Eskatuten dau datu hau kontuan hartzea 2016ko aurrekontuetarako.

EHBilduk galdetuten dau:
-     Aztertu dan onartutako aurrekontu modifikazinoak eta likidazinoa zergaitik ez datozen bat. Idazkariak erantzuten dau begira dabilela baina oindino ez dakiela horren zergaitia.
-   Emongo jakozan Tribunal de Cuentas-ek egindako behin behineko txostena eta horreri aurkeztutako alegazinoak. Behin eta berriro egindako eskaerea dala. Idazkariak erantzuten dau txostena konfidenziala dala. Alkateak dino emon ahal bada emongo dabela.
-     Arkitektoaren kontratua abenduaren 18an amaitu dala eta ia aurrerantzean zer egingo dan. Alkateak pleguak aurkeztuten dauz.
-          Ikastaroen kostu zehatza zenbatekoa dan. Kultura zinegotziak dino zehatza ez dakiela, esango dauala.
-   Zergaitik talde guztiari dirulaguntzak igo jakezan Gorbeia Suzieneri izan ezik. Kultura zinegotziak erantzuten dau 2013en bajatu zan %15a 2015ean errekuperau egin dala. Gorbeia Suzienek 2013ean diru laguntzarik ez ebanez hartu, aurten igoerarik ez jakola egin.
-       Pirritx eta Porrotx ekitaldian frontoiko aforoa errespetau dan eta seguridade aldetik ze neurri hartu diran, seguridade planik dagoan. Kultura zinegotziak erantzuten dau aforoa “más o menos” errespetau zala. Seguridade aldetik ateak zabalik egon zirala. Seguridade plan zehatzik ez dagoala. EHBilduk gogorarazoten dau orain dala urte batzuk Segurtasun Sailetik argi itxi ebela frontoiak ez dauzala segurtasun aldetik neurriak beteten.
-   Kantxeruaren kontratuaren inguruan barririk dagoan. Alkateak dino “momentuz elegante gabiz”.
EHBilduk eskatuten dau:
-          Plenoko grabazinoak publikoak izatea onartu ez zanez, aktak web gunean eskegitea. Alkateak dino egingo dala.
-         Plazako frontoiko zelaia barriztutea eta Zulaibarreko frontoiaren barri. Alkateak azalduten dau Zulaibarreko frontoia errentan hartuko dala. Plazakoa 2001. urtean konpondu zala.




No hay comentarios:

Publicar un comentario