2016/06/23

EKAINAK 10EKO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
·         2016ko apirilaren 16ko eta apirilaren 22ko (ez ohikoa) aktak onartuten dira.
·         EH Bilduk zuzenketak egiten deutseez 2016ko otsailaren 19ko, martxoaren 4ko, apirilaren 22ko (ohikoa) eta maiatzaren 13ko aktai. Azken bi honeei EAJ-PNVk be zuzenketak egiten deutsaz.
2.- Lurzoru publikoa erabilteko ordenantzea: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia eta udal lokalen erabilerea. Agiriaren hasikerako onarpenaren azterketea.
Gaia eztabaidatuten hasi aurretik alkateak dino aldaketa batzuk egin deutsiezala ordenantzeari:
-       3.2 atalean “bigarren txozna honek be jaien finantziazinoan lagundu beharko leuke 1.000,00€tan” izan beharrean “700€tan” izango dala. Eta “Bigarren txozna hau beste ekintza bereziren bat dala eta jarriko balitz… 500,00€/eguneko”-ren ordez “200€/eguneko” jarriko dala.
-       8.1 atalean “Udalean 300€tako fiantza izanaren ziurtagiria” dala eta, alkateak eta kultura zinegotziak eretxi desbardinak daukiez, atzenean mantentzea ebazten dabe.
-       12. artikulua: udal lokalen erabilereari buruzkoa, atzen puntuari gehitu egiten deutsee “Ezin izango dira aste barruan udal lokalak eskatu erabilera politikoa daben batzarretarako, urtean 3 aldiz baino gehiagotan”. Alkateak gaineratuten dau “asteburuetarako printzipioz ez dago pegarik”.
Alkateak azalduten dau ordenantza hau lur publikoa erabilteko araudi ”tramite” txiki bat dala argituteko lur publikoa eta udal lokalak zelan erabili behar diran. Beste arrazoi bat dala txosnearen erabilerea “korregidu, kontrolau” egiteko. Gaineratuten dau hurrengo plenoko gai bat pankartak eta lurren okupazinoa araututen dauan ordenantzea izango dala. Gaur egun indarrean dagoanari aldaketa “txikitxo” bat egingo deutsiela.

2016/06/01

MAIATZAK 13KO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
  • Urtarrilaren 21ekoa, martxoaren 4koa (ez ohikoa) eta martxoaren 16koa onartuten dira.
  • Otsailaren 19koari, martxoaren 4ko ohikoari, apirilaren 22ko (ohiko eta ez ohikoai) aktari EAJk eta EH Bilduk zuzenketak egiten deutseez.
2.- Zeanuriko Udaleko kultura eta kirol arloen dirulaguntzen emakida arautzen dauan udal ordenantzearen hasikerako onarpena.
            Alkateak azalduten dau behin baino gehiotan esan dala legeak behartuten dauala ordenantza hau eukitera. EAJk derrigortasun hori zalantzan ipinten dauala baina halanda be ordenantzea aurkeztuten dauala dino. Ordenantza honen helburua dala “kultur, kirol, aisi… ekintzak bultzatu eta hedatzeko dirulaguntzak arautzea …, herritarren artean kultura eta kirola indartu, elkarbizitza sustatu eta gizarte batu bat lortzeko”.
Dirulaguntzea talde guztiai emongo jakela, baina arlo batean talde bat baino gehiago egon ezkero, bateri bakarrik emongo jakola. Dirulaguntza honeen %80a ekintza arruntetarako izango dala eta beste %20a aparteko ekintzetarako, azaldu eben. Eskaera batek ez dauala bestea oztopatuko, biak eskatu ahal izango dirala, edo bata bakarrik esan eben eta laguntza hartzean danean Udalaren logoa agertu beharko dala, jenteak jakin dagian Udala tartean dagoala.
EH Bilduk adierazoten dau poztuten dala urteokaz egindako eskaerea gauzatuteagaz baina prozesuagaz ez dago ados. Proposatuten da gaia mahai gainean gelditutea eta alkarteakaz batera adostutea ordenantzea; horretarako, kultur batzordea foro egokia izango litekela dino. EAJk ez dau onartuten.