1.- Aurreko
plenoen akten onarpena.
- Urtarrilaren
21ekoa, martxoaren 4koa (ez ohikoa) eta martxoaren 16koa onartuten dira.
- Otsailaren
19koari, martxoaren 4ko ohikoari, apirilaren 22ko (ohiko eta ez ohikoai)
aktari EAJk eta EH Bilduk zuzenketak egiten deutseez.
2.- Zeanuriko Udaleko
kultura eta kirol arloen dirulaguntzen emakida arautzen dauan udal ordenantzearen
hasikerako onarpena.
Alkateak
azalduten dau behin baino gehiotan esan dala legeak behartuten dauala
ordenantza hau eukitera. EAJk derrigortasun hori zalantzan ipinten dauala baina
halanda be ordenantzea aurkeztuten dauala dino. Ordenantza honen helburua dala
“kultur, kirol, aisi… ekintzak bultzatu
eta hedatzeko dirulaguntzak arautzea …, herritarren artean kultura eta kirola
indartu, elkarbizitza sustatu eta gizarte batu bat lortzeko”.
Dirulaguntzea talde guztiai emongo jakela, baina arlo
batean talde bat baino gehiago egon ezkero, bateri bakarrik emongo jakola. Dirulaguntza
honeen %80a ekintza arruntetarako izango dala eta beste %20a aparteko ekintzetarako,
azaldu eben. Eskaera batek ez dauala bestea oztopatuko, biak eskatu ahal izango
dirala, edo bata bakarrik esan eben eta laguntza hartzean danean Udalaren logoa
agertu beharko dala, jenteak jakin dagian Udala tartean dagoala.
EH Bilduk adierazoten dau poztuten dala urteokaz egindako
eskaerea gauzatuteagaz baina prozesuagaz ez dago ados. Proposatuten da gaia
mahai gainean gelditutea eta alkarteakaz batera adostutea ordenantzea; horretarako,
kultur batzordea foro egokia izango litekela dino. EAJk ez dau onartuten.
EH Bilduk mahaigaineratuten dau aurkeztu dan ordenantzea
Lemoakoaren kopia dala baina haren muina kenduta. EAJren proposamenean erispideak
ez dagozala argi, ez dalako zehaztuten zer eukiko dan kontuan. Ordenantza batek
bardintasuna bermatu beharko leukela, danontzako bardina izin beharko leitekela
eta baremo zehatz bat egotea ezinbestekoa izango leitekela.
EH Bilduk esan eban ez dauala aituten 7. artikuluan aitatuten
danaren arrazoia: “Kultura edo kirol arlo
bakoitzean, talde bat bakarrik finantzatuko da, aintzintasun handiena daukana”.
Alkateak gaineratu eban ez daukola zentzunik herrian arlo baten talde bat baino
gehiago egoteak.
6. artikuluan: “Ebazteko
beharrezkotzat jotzen diren txosten guztiak eskatu” ipinten dauala eta, EH
Bilduk jakin gura dau ze erispidegaz egingo dan azterketea.
6. artikuluan agertuten da be, Dirulaguntzen Emakidako
Batzordea kide hauez osotuta egongo dala: alkatea edo arloko zinegotzia, udal
talde politikoetako ordezkari bana, kultura teknikaria eta idazkaria (Udalekoa
edo berak eskuordezten duen pertsona). EH Bilduk proposatuten dau alkarte
bakotxeko ordezkari bat egotea. EAJ-k ez dau proposamena ontzat emoten.
Amaituteko, EH Bilduk aitatuten dau ordenantzan erabilten
dan hizkuntza sexistea dala eta zuzendu egin behar dala.
Ordenantza honeri hasierako onarpena emoten jako PNVren
aldeko bost botogaz. EH Bilduk kontra botetan dau.
3.- Igogailuak
ipinteko diru-laguntzak arautzeko ordenantzearen hasikerako onarpena.
Alkateak azalduten dau partida hau errekuperatu dala EH Bilduk
aurrekontuari egindako zuzenketearen ondorioz. Laguntza mota bi dagozala:
igogailua ipinteko 3.000€koa eta 1.000€ (topea) eskailerak ekiditeko
mekanismoak ipinteko. Azalduten da diru-laguntza hau eskatuten daben guztiai
kantidade bardina emongo jakiela, etxe bakarra zein komunidade bat izan. Aurreko
urteetan eskatu diranak banatuko dirala. Diru partida amaituten danean eskaerak
hurrengo urteko aurrekontuan kontuan eukiko dirala.
EH Bilduk honetan be baremo bat egotea faltan botaten
dau. Eskatuten dau menpekotasun kasuak lehentasuna izatea. Alkateak dino halan
egingo dala.
Danon adostasunagaz onartuten da.
4.- Zeberioko Udalak
bertako abeltzain batek Zeanuriko larreetan ganadua erabilteko proposamenaren
azterketea.
Alkateak dino Zeberioko Udalak Arrabako atera arte
eskubidea daukala baina handik gora ezetz. Konbenio bat dagoala udal bien
artean, zenbat buru eta zenbat denporarako kontuan hartzean dauana.
EH Bilduk ez dau ulertuten Udalak egitea eskaera hau eta
ez abeltzainak berak.
EAJk ezezkoa emonten deutsa eskaera honeri. EH Bildu
abstenidu egiten da.
5.- EH Bilduko
fracking-aren inguruan herri borondatea defendatzeko aurkezten dauan mozinoaren
azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
Alkateak EAJren izenean mozino alternatibo bat
aurkeztuten dau plenoan. EH Bilduk dino ez dauala aukerarik euki testua
aztertuteko eta proposatuten dau gaia mahai gainean gelditutea. Halan egiten
da.
6.-
Katastroaren Berrikuspena eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Foru Arauaren
proiektuari aldaketak eskatuz EH Bilduk aurkeztutako mozinoaren azterketea eta
onarpena, halan bajagoko.
Alkateak dino gai honen eztabaidea beste bide batetik
doala eta eurak ezezkoa emoten deutsiela mozino honeri.
EH Bilduk dino hau dala momentua ekarpenak egiteko,
Diputazinoari eskatuteko neurriak hartzeako udal katastroari buruz esan
beharrekoa loteslea izateko; baita be etxebizitza hutsai errekarguak ipinteko
eta egoera ekonomiko okerrean dagozanai bonifikazinoak ezartzeko, eta errenta
eta familia unitatearen arabera bonifikazino progresiboak ipinteko aukerea
jartzea.
Mozinoa ez da onartuten: EAJk 5 boto ezezkoak. EH Bilduk
3 baiezkoak.
7.- Erregu eta
galderak
Alkateak dino 15 egun barru katastroa dala eta plenoa egongo dala. Gaineratuten dau leku publikoak
erabilteko ordenantza bat egiten dabizala.
EH
Bilduk eskatuten dau:
·
Luis Mari
Iturberi deslindearen inguruan hartutako ebatzia emon jako. Horretarako aktearen
kopia agindu jako. Baina akta hori ondino ez dago onartuta. Gainera, zuzenketa
egin behar jako. Zuzendu beharrekoa da, eta Luis Mari Iturberi jakinarazo.
·
Plenoen
deialdiak luminosoan, tabloietan… publiketea. Ontzat emoten da.
·
Plenoko
aktak publiko egitea. Ontzat emoten da.
·
Abenduaren
2ko, 10/2003 Foru Arauko 64. artikuluan oinarrituta galdetuten dau ia diru
kontuan barri hiru hilabetero emon behar dan. Idazkariak baietz erantzuten dau. EH Bilduk
eskatuten dau holan egitea.
·
BBK: hainbat herritarrek adierazo deutsiela euren
desadostasuna BBKk bulegoa astean egun batzuetan zarratuteagaz, eta eskatuten
dau instituzino moduan horren aurrean kejea adierazotea eta lehengo egoerara
bueltetako ahalegina egitea. Alkateak dino idatziko jakiela eskatuz egunero
zabaldutea nahiz eta ordutegia murriztu, eta esanez ateak zabalduko jakiezala
beste entidade batzueri kajeruak ipinteko.
·
BBK: galdetuten da baimenik eskatu dauan egin dauen
obrarako. Idazkariek ezetz erantzuten dau. Eskatu behar eban edo ez galderari,
idazkariak baietz erantzuten deutsa. EH Bilduk holan egiteko eskatuten dau
orduan.
·
Eraikuntza publikoan (Kultur Etxea, frontoia…) erabilerea
ez dala modu objetiboan kudeatuten. Kultura zinegotziak erantzuten dau danakaz
bardin jokatuten dala. EH Bilduk adibide batzuk aitatuten dauz, non hori ez dan
holan izan.
·
Plazako barroteak zer dala eta ipini diran. Alkateak
azalduten dau, egia dala komunidadeagaz berbarik egin barik ipini dirala baina
baloiaren arriskua ekiditeko izan dala. Proba moduan ipini dala azalduten dau.
·
Arkitekto zerbitzuaren kontratua boletinean noz
publikauko dan galdetuten da. Erantzuten da, hamabost egun barru.
·
Brigadako langile barria: zer dala eta? Lan boltsatik
hartu da? Zenbat denporarako? Alkateak azalduten dau jaiak dirala eta hartu
dala, eta lan boltsatik hartu dala.
·
Gimnasia ikastaroak: esan zan Udalak ez dauzala ordainduten
irakasle honeek; zer dala eta fakturak Udalaren izenean gimnasia orduak dirala
eta? Batetik, erantzuten jako irakasle barri bat hartu behar izan dala
aurrekoak itxi daualako; bestetik, hiru baja egon diranez Udala egin dala
horren erantzule.
·
EH
Bilduk esan gura dau El Correo-n, apirilaren 23an Zeanuriko aurrekontua dala eta,
agertu zana ez dala egia. Aurrekontuaren onarpena ez zan berandu egin herritar
batek alegazinoak ipiniteagaitik (egunkarian ipinten dauan moduan), proiektua
berandu aurkeztu zalako eta bete beharrekoak (tabloian argitaratutea, adibidez)
ez ziralako bete baino. EH Bilduk azalduten dau herritar baten alegazinoa dala
eta, apirilaren 15etik (lehenengo pleno deialdia), apirilaren 22ra atzeratu
zala. Alkateak honeri dinotso, El Correon holan agertuten bada ez dala zuzena.
EH Bilduk gaineratuten dau El Correori esaneko proiektuen kantidadeak ez dirala
zuzenak, eskolako patioa kubridutea 78.000€ barik 80.000€ dirala eta “la zona
de baño” 58.000€ barik 60.000€ko partidea dala. EH Bilduk eskatuten dau El
Correok dinona egia ez bada, zuzenketea eskatuteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario