1.- Aurreko plenoen
akten onarpena.
·
2016ko apirilaren 16ko eta apirilaren 22ko (ez ohikoa)
aktak onartuten dira.
·
EH Bilduk zuzenketak egiten deutseez 2016ko otsailaren
19ko, martxoaren 4ko, apirilaren 22ko (ohikoa) eta maiatzaren 13ko aktai. Azken
bi honeei EAJ-PNVk be zuzenketak egiten deutsaz.
2.- Lurzoru publikoa
erabilteko ordenantzea: erabilera orokorra, txosnak eta antzekoen kasu berezia
eta udal lokalen erabilerea. Agiriaren hasikerako onarpenaren azterketea.
Gaia eztabaidatuten hasi aurretik
alkateak dino aldaketa batzuk egin deutsiezala ordenantzeari:
-
3.2 atalean “bigarren txozna honek be jaien finantziazinoan
lagundu beharko leuke 1.000,00€tan” izan beharrean “700€tan” izango dala. Eta
“Bigarren txozna hau beste ekintza bereziren bat dala eta jarriko balitz…
500,00€/eguneko”-ren ordez “200€/eguneko” jarriko dala.
-
8.1 atalean “Udalean 300€tako fiantza izanaren
ziurtagiria” dala eta, alkateak eta kultura zinegotziak eretxi desbardinak
daukiez, atzenean mantentzea ebazten dabe.
-
12. artikulua: udal lokalen erabilereari buruzkoa, atzen
puntuari gehitu egiten deutsee “Ezin izango dira aste barruan udal lokalak
eskatu erabilera politikoa daben batzarretarako, urtean 3 aldiz baino
gehiagotan”. Alkateak gaineratuten dau “asteburuetarako printzipioz ez dago
pegarik”.
Alkateak azalduten dau ordenantza
hau lur publikoa erabilteko araudi ”tramite” txiki bat dala argituteko lur
publikoa eta udal lokalak zelan erabili behar diran. Beste arrazoi bat dala
txosnearen erabilerea “korregidu, kontrolau” egiteko. Gaineratuten dau hurrengo plenoko gai bat pankartak eta
lurren okupazinoa araututen dauan ordenantzea izango dala. Gaur egun indarrean
dagoanari aldaketa “txikitxo” bat egingo deutsiela.
EH Bilduren ustez ordenantza honen
helburua (“lurzoru publikoaren erabilerea
eta baita be udal lokalak erabilteko erispideak ezartzea da, guzti hau, erabilera
orekatua, begirunez egindakoa, plurala eta anitza egiteko”) eta mamia ez
datoz bat, lurzoru publikoaren erabilera orokorrari buruz zehaztapenik ez dagoalako.
Aitatzen dan oreka ez da inon ikusten. Sumatzen dan helburu bakarra
da gaur egun gobernuan dagoan sensibilidade politikoak (EAJ-PNV-ek)
sensibilidade desbardinai ateak zarratutea, herrian agertuteari aukerak
kentzea.
Ordenantzeak dino “erabilera modu orokorrean udalean eskatu
beharko da”, baina ez dau esaten ez nork ez zertarako eskatu beharko dan,
adibidez, tabernak terrazak ipinteko eskatu beharko leukie?
Ordenantzako 3. artikulua: Txoznak.
1.1 atalean dino “txozna bakarra jarriko
da”, nahiz eta Jai Batzordeko kideak, behin eta barriro, txosna bat baino
gehiago egotearen alde agertu. EH Bilduk ez dau ulertuten Jai Batzordeak
ipinten dauan txosnatik aparte besteren bat ipini ezkero, honek/honeek 1.000€,
azken momentuko aldaketeagaz 700€ ipini beharra. Alkateak erantzuten dau horren
arrazoia dala Jai Batzordeko txosneari eragingo jakon galerea konpensetako dala.
Arrazoi bardinagaitik ekintza bereziren baten kasuan eguneko 500€, azken
aldaketeagaz 200€, ordaindu behar dala. EH Bilduk jakin gure dau herriko
tabernak jaietan kanpoan barra ipinten dabenean jaiak finantziau beharko dabezan
kantidade horreek ordainduz. Alkateak ezetz erantzuten dau. Galdetuten jako ia
San Isidroetan taloak saltzean dituan txosneak ordaindu beharko dauan. Alkateak
dino txosna bakarra danez, ezetz.
Ordenantzako 3.4 puntuak dino “Leku irekian… Zeanuriko Udalak ezarritako
azalera okupatuko du”, baina ez da esaten zein dan azalera hori ez zein dan
txosnak ipinteko lekua.
Ordenantzako 4.2 puntuak dino “18 urtetik beherakoak txosna barruan egotea eta lan egitea ere
debekatuta geratzen da”. Galdetuten da debeku horren zergaitia, legeak
aukerea emoten dauanean 16 urtetik aurrera lan egiteko. Alkateak erantzuten dau
arau hori ipini dala kontuan harturta 18 urtetik beherakoei ezin jakiela alkoholdun
edaberik saldu.
4.3 puntuak dino “Edalontziak
eta zerbitzurako honelako tresnak, baten bakarrik erabiltzekoak eta
biodegradableak izango dira”. Honen aurrean EH Bilduk proposatuten dau ez
baztertutea behin betiko edalontziak saltzearen aukerea, hainbat lekutan egiten
dan moduan, plastiko gitxiago erabilteko. Kontuan eukiko dala erantzuten jako.
7.1 puntuan esaten
da “Ez dira alderdi politikoen izenean
eskatzen diren txosna eskariak tramitatuko”. “… txosnaren erabilera politikorik ez da egingo (propaganda,
kartelak…”). Galdetuten da zer dan politika eta ia, adibidez, Fracking ez!, Ongi Etorri Errefuxiatuak!, Gure
Esku Dago!, Presoak etxera… pankartak politika diran. Ezetz dino alkateak.
Galdetuten da 8. artikuluan aitatuten diran ziurtagiriak
txosna guztiak aurkeztu beharko dabezan: 300€
fiantza jarri izanarena, segurtasun,
sendotasun eta garbitasunarena, Industriako
Lurralde ordezkaritzak luzatutako instalazio elektrikoaren boletina, argi
indarrera lotzeko baimena, suteen
kontrako babesa: jarritako itzalgailu mota eta zenbakia zehastea, frankiziarik
gabeko erantzukizun zibileko poliza, persona erantzulearen identifikazioa,
Zeanuriko udalagaz zorrik ez izatearena.
Lege hausteak artikuluan, 9.3 h) atalean agertzen da “Pertsonen duintasunaren kontrako kartelak edota sinboloak erabiltzea, terrorismo
goraltzen dutenak eta, ondorioz, elkarbizitza edo jai-ekitaldien normaltasuna
arriskuan jarri dezaketenek”.
EH Bilduk jakin gura dau nork eta zelan ebatziko dan zer
dan duina, zer dan alkarbizitzan normaltasuna, “terrorismoa”… Ez da erantzun
zehatzik emoten.
Zigorrak dirala eta 10. artikuluan aitatuten da
instruktore bat izentauko dala. Galdetzen da nor izango dan edo ze perfil
izango dauan baina ez da erantzun zehatzik emoten.
11. artikuluan araututen
da Jaiak eta Hauteskundeak: “jai egun edo ekintza bereziren baten
ospakizunak hauteskunde kanpainagaz bat egiten badau, jaiak lehentasuna izango
dau, eta data horretan ezin izango da, jaialdiaren esparruan, hauteskunde
kanpaina burutzeko inongo instalaziorik jarri edo dagozanak horretarako erabili”.
EH Bilduren eretxiz Junta Elektoralak ezartzen dauana arau
honen gainetik dago. Alkateak dino jaietan hauteskunde kanpainako ekitaldirik
ezin izango dala egin jai lekuan.
12. artikulua: Udal lokalen erabilera araututen dauan
honetan “lokalaren erabilera Zeanuriko
herritarren probetxurako izan daitekeen ekintza baterako izango da” jarrita
dago. EH Bilduk jakin gura dau zer dan “probetxurako”. Alkateak erantzuten dau
Zeanurigaz zerikusia daukan ekintza dala.
Artikulu honetan jarrita dago “Ezin izango dira, aste barruan,
udal lokalak eskatu erabilera politikoa daben bileretarako, urtean 3 aldiz
baino gehiagotan”. EH Bilduk ez dau ulertuten erabilera mugatutea kasu
batzuetan bakarrik.
Esandako guztiari gaineratuten deutso erderazko bersinoan
hizkuntza sexistea zuzendu beharra.
EH Bilduren ustez ordenantza hau gehiago da erantzun bat
EAJren gustuko ez ziran igazko ekintza biri, hau da, EH Bilduk hauteskunde
kanpainea dala eta San Isidroetako ferian stand-a ipintea eta Andra Marietan
txosnea ipintea; atzenean batzuri ezezkoa emotea, herrian sensibilidade
politiko bat ikusi ez daiten, “erabilera
orekatua, begirunez egindakoa, plurala eta anitza” izatea baino.
Gaineratuten dau txosna inguruko ordenantza, Jai Batzordeagaz adostua izan beharko
zala.
Herritar batek berbea eskatuten dau esateko Jai Batzordean
gai honeri buruz ez zala ezer aitatu, nahiz eta berak atzen batzarraren
amaieran mahai gaineratu gura. Kultura zinegotziari eskatu eutsola ordenantzea
batzordeko kide guztiai agindutea. Ikustean ondino ez ebala hori egin beronek agindu
ebala. Honeri kultura zinegotziak erantzuten deutso agindu ebala baina inok ez
dauala ekarpenik egin. Erantzuten jako nahi izan ezkero ekarpenak entzuteko
aukerarik onena batzordeko batzarra izan zala. Herritarraren eretxiz jaiakaz
zerikusia daukanak Jai Batzordean tratau beharrekoa dala.
Ordenantzea onartuten da EAJ-PNV-ren aldeko 5 botakaz, EH
Bilduko 4 zinegotziak kontra botetan dabe.
3.- Ondasun
Higiezinen gaineko zergari buruzko maiatzaren 18ko 4/2016 Foru-Arauaren onapena
dala eta, karga-tasa barriaren onarpena.
Alkateak azalduten dau katastroaren gaurkotuteak
dakarrela IBI-a be eguneratu beharra. Kalifikazino desbardinak dagozala:
rustika, urbana eta bereziak. Azken talde honetakoak Iberdrola, Partzuergoa…
dira. Proposatuten dau honeen balorea orain arteko bardina izatea eta kasu
guztietan %0,07ko igoerea apliketea.
EH Bilduk proposatuten dau:
-
Etxe hutsai errekargoren bat ipintea, nahiz eta ahal dan
topea ipini ez, beste herri batzuetan egin dan modura. Alokairu sozialerako
udaletxeari eskeintzen bajakoz, zerga hori kentzea. Alkateak dino guztientzako
%0,07 izango dala.
-
Bonifikazinoak mantentzea. Alkateak erantzuten dau egon
diranak manteniduko dirala, famili ugariena izan ezik, legez orain baimenduta
ez dagoalako.
-
Iberdrolari, Partzuergoari… legeak baimenduten dauan
gehiengo %-a ipintea, hau da, %3a. Galdetuten dau Iberdrolak, Partzuergoak…
zenbat ordaindu izan daben. Alkateak erantzuten dau %0,55 izan dala.
Botazinora joanda, ordenantza onartuten da EAJ-PNVren 5
aldeko botoakaz. EH Bilduk kontrako 4 boto emoten deutsoz.
EH Bilduren proposamenak ez dira onartuten EAJ-PNVk 5
kontrako boto emoten deutsoz, EH Bilduk lau botogaz alde botetan dau.
4.- EHBildu-ko fracking-aren
inguruan herri borondatea defendiduteko aurkezten dauan mozinoaren azterketea
eta onarpena, halan bajagoko.
EH Bilduk aitatuten dau EAJ-PNVren mozinoak “forma
akatsa” daukala, bertan aitatuten dan legea uztailekoa ez dalako, ekainekoa
baino. Gaineratuten dau EH Bilduk aurkeztutako mozinoaren helburua ez dala
fracking-ari bai edo ez esatea, baizik eta eskatutea Parlamentuan demokratikoki
onartutako legea errespetetea. Gogora dakar aurreko legegintzaldian mozino bi
onartu zirala fracking ez-aren aldekoak. Proposatuten dau EAJ-PNVk aurkeztutako
mozinoari lehenengo puntu biak kentzea, beste guztiakaz bat datozala, EH Bilduk
aurkeztutako mozinoagaz bat datozelako.
Mahai gainean geldituten da.
5.- EAJ-PNVk fracking-ari buruz aurkeztutako mozinoa.
Mahai gainean
geldituten da.
6.- Errefujiaduen
alde aurkeztutako mozinoaren eztabaidea eta onarpena.
Alkateak dino EAJ-PNV absteniduko dala. Kultura
zinegotziek dino gai honeri buruz iraileko plenoan eztabaidatu zala, alkateak
dino ez dabela ikusten barriro honetaz berbaz hastea. Berbea emoten deutso Ongi
Etorri Errefuxiatuak Zeanuriko taldeko kideari. Honek mahaigaineratuten dau
mozinoaren helburua dala Zeanuriko Udalak konpromisoa agertutea Zeanuri babes
herria izateko, ajente aktiboa izateko, aurretik joateko, itxaroten egon barik
errefujiaduak noz etorriko, sensibilizazino mailan prest egoteko.
Alkateak erantzuten deutso Zeanuriko Udalak ateak zabalik
daukazala herritarrentzat zein kanpotik datozanentzat. Lagunduteko dagoala,
ipini beharrekoa ipiniko dauala. Baina beste erakundeak egiten eta esaten
dabenaren zain dagozala, honeek ondo dabizalako.
EH Bilduk bat egiten dau aurkeztutako mozinoan esaten
danagaz. Konpromisoa ezin bestekoa dala, ez garala beste erakunde batzuen
pentsura egon behar, aurrea hartu behar bada hartzeako prest egon behar dogula.
Mozinoa onartuten da EH Bilduren 4 aldeko botoakaz,
EAJ-PNV abstenidu egiten da.
7.- EH Bilduk
aurkeztutako mozinoaren eztabaidea eta onarpena: Agur eta ohore Mohamed
Abdelaziz.
Alkateak dino bat egiten dabela doluminak emoteagaz,
baina palestindar banderea ez dala balkoian eskegiko. EH Bilduk onartuten dau
EAJren planteamentua azken batean mozinoari baietza emotea dalako.
Danon adostasunagaz onartuten da.
8.- Erregu eta
galderak.
EH Bilduk hurrengoak galdetuten dauz:
·
Pleno deialdiak publikoak izatea onartu zan, luminosoan
zergaitik ez da agertu?. Tabloian/paneletan ipini dana eta zinegotziori egin
jakun deialdia gauza bera dira. “… Batzarrera
etortea ezinezkoa badozu, behar dan epean Alkatetza honetan parte emon”, hurrengo
baterako kontuan izan beharrekoa da.
Alkateak
erantzuten dau luminosoagaz arazoren bat egon dala.
·
2016ko maiatzaren 13ko aktan aitatuten da, Kultur Etxeko
gela nagusia dala eta “bariku batzuetan ekintza batzuk antolatuta egozala gela
horretarako”, zeintzuk dira ekintza horreek?
Kultura zinegotziak
dino ez dala gogoratuten. Eskatuten jako argitutea. Halan egingo dala dino.
·
Akta berean galdetuten dau “noz publikauko diran
arkitektoa aukeratuteko oinarriak”, erantzune izan zan “hamabost egunen
barruan”. Epe hori pasau da baina ez da egin, noz egingo da? Alkateak dino
“aste honetan, seguramente, amaituko dogu eta martxan ipiniko da”.
·
San Isidroko feriarako erosi zan txokolatea dala eta
jakin gura da zer egingo dan saldu barik dagozan tabletakaz. Kultura zinegotziak
erantzuten dau udalekuetan edo eskolan banatuko dirala. Zenbat dagozan
galderari erantzuten deutso 40-50 bat dirala.
·
Ander Manterolaren
liburuaren salmenteari buruzko galderari idazkariak erantzuten deutsa oso gitxi
saldu dirala.
·
Brigadako langileen eta aguazilaren oporrak ordezkatuteko
lan boltsa erabiliko dan galdereari alkateak erantzuten deutso baietz eta
seguramente brigadan beti hiru langile egongo dirala.
EH Bilduk hurrengo eskaerak mahaigaineratuten dauz:
·
San Isidroetako aurrekontu zehatza eskatuten da, sarrerak
eta gastuak.
·
Kultur batzordearen 2016rako aurrekontua eskatuten da.
·
Web orria eguneratu beharra azalduten da: azken akta
2011-11-24. Erantzuten jako astiro baina horretan dabizala.
·
Bizkaibus-eri eskatutea Galdakoko ospitalean zuzenean
doan autobusak be paradea eukitea, behintzat, beheko partean. Ontzat emoten da.
·
Diputazinoari eskatutea berea dan bidean, jauzteko
arriskuan dagozan zugatzak dirala eta neurriak hartzea.
Herritar batek berbea eskatuten dau adierazoteko Ur Partzuergoan
esan eutsiela ez dabezala putzu septikoak garbituko. Gestinoa egin arren 212€
ordaindu behar dirala. Ez dauala ulertuten saneamentua ordaindu arren zerbitzu
hori ez eukitea. Alkateak erantzuten deutso Consorcioak garbituten ez dauana
udalak egiten dauala. Horretara herritarrak dinotso holan egin ezkero birritan
pagetan dala, bata bakotxak ordainduten dauan fakturea eta bestea udalak
herritarron diruagaz. Alkateak esaten deutso “zure etxean saneamenturik ez
dagoan bitartean, saneamentuea ez pagau”. Consorcioari eskatuko deutsiela saneamentua
ez dauan bitartean, ez kobretako.
Galdetuten jako zeintzuk diran saneamentua daukien
auzuneak. Altzua, Altzusta eta Plazea dirala dino.
Alkateak dino ekainaren 25erako herritar talde bat Fernando,
praktikanteari, omenaldia antolatuten dabilela eta udalak bertan parte hartuko
dauala plaka bat emonaz danon izenean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario