2016/07/20

UZTAILAK 15EKO OHIKO PLENOA

1.- Aurreko plenoen akten onarpena.
- Otsailaren 19koa, apirilaren 22koa eta maiatzaren 13koa onartuten dira.
- Martxoaren 4koari eta ekainaren 10ekoari EH Bilduk eta EAJk zuzenketak egiten deutseez.
Jarraian, alkateak urgentziazko gai bat sartu behar dala dino, plenoaren 12. puntua izango dana. Igogailuen ordenantzearen onarpena da gai hori.

2.- Kultura eta kirol arloaren dirulaguntzen emakida arautzen dauan Udal Ordenantzeari egindako alegazinoen azterketea eta, halan bajagoko, onarpena:
Herritar batzuk zein EH Bilduk aurkeztutako alegazinoak dirala eta, alkateak berbea emoten deutsie aurkeztu ebenetatik plenora hurreratu ziranai. Aurkeztutako alegazinoetan honeek dira besteak beste gehien nabarmentzen diranak: arlo baten bi alkarte egon ezkero dirua zaharrenari emoteak dakarren bazterketea, gardentasun eza eta objetibotasun eza; batez be, diru laguntzak emoterakoan erispiderik ez dagoalako. Diru laguntzak emongo dituan batzordean alkarteak presentzia eukitea be eskatuten da alegazinootan. Bakotxari erantzuna idatziz emoteko eskatuten jako EAJri plenoan. Alkateak dino, ordenantza ez dala baztertzailea, ez dala betiko, eta zenbat eta alkarte gehiago egon dagoan dirua danan artean banatu beharko zala eta horrek bakotxak gitxiago jasotea ekarriko leukela. Baremoa dala eta, alkateak adierazoten dau, “subjetibidadea objektibidadera eroatea da”.
Eztabaida luze baten ostean, alegazinoak banan banan botetan dira. EAJk kontrako bost boto emoten deutsoz bakotxari; EH Bilduk aldeko hiru.

3.- Toki eta bide publikoen publizidadeari buruzko Ordenantzearen aldaketa proposamenaren azterketea.
Alkateak aurkeztuten dau indarrean dauan ordenantzearen 5. artikuluaren aldaketea: “Debekatuta dago udalerriko edozein elementu estruktural publiko edo erabilera publikokoen gainean kartelak jarri edo itsastea…”. “Udal eraikinetan, ez da inongo kasutan baimenduko kartelik edo antzekorik jartzea, gai bateri buruzko Nazioarteko Egunean denean jarri ahal diren bandera edo aipamenak izan ezik”.
EH Bilduk dino ez dauala ondo ikusten “Debekatuta dago”-gaz hastea ordenantza bat. Ordenantza hau ezin dauala onartu adierazpen askatasuna urratuten daualako eta “ley mordaza”ri babesa emoten deutsolako.
Botazinoan, EAJk aldeko bost boto; EH Bilduk hiru kontrako.

4.- Udal jaubetza pribatiboagaitik tasen Ordenantzearen aldaketaren azterketea eta, halan bajagoko, onarpena.
Alkateak aurkezten dau indarrean dauan ordenantzearen eranskinaren aldaketea.
A)     Epigrafea: Azoka, jai eta ekintza berezietan jartzen diran postuak ordaindu beharko dabena:
1.-  Tabernak, kafetegi edo antzekoak 20m2 arte 100€ (orain arte 34,07€);
 2.- Txurreriak eta txokolatetxeak 20m2 arte, 5€ eguneko (orain arte 1,71€);
 3.- Gozokiak eta jostailuak saltzeko kasetak,  5€ eguneko (orain arte 1,71€);  
4.- Tiro txoznak eta bestelakoak, 5€ eguneko (orain arte 1,71€);  
5.- Tonbolak, zozketak eta antzekoak, 5€ eguneko (orain arte 1,71€);
 6.- Txoketarako autoak, 50€ eguneko, (orain arte 102,23€);
 7.- Txoznak, 5€ eguneko.
8.- San Isidro azokan jartzen diran postuak, euren salmenta eta okupatzen daben lurzorua besteena baino handiegoa danean: 200€ eguneko.
B)      Epigrafea: Udal lur, lur-azpi edo lur-gainean erabilera pribatiboagaitik aprobetxamentu berezia Mahai, mahaitxo, aulki, zoladura, lorontzi, sonbrilla edo antzeko instalazinoak Taberna, kafetegi edo antzekoak negozioaren parte diranean… 100m2arte 0,10/ m2/hilero (orain arte 0,61€/ m2/hilero).

EH Bilduk galdetuten dau:
-  Txosnak 700€ pagetatik aparte, 5€ eguneko? Baietz erantzuten jako.
- 8. puntuan aitatuten diran postu horreek, zeintzuk edo nortzuk dira? Erantzuten jako, adibidez taloak saltzen dituan txosnea dala.
- Zergaitik batzuri igon eta beste batzuri bajatu, zergaitik orain arte 1’71€ izan dana 5€? Alkateak erantzuten dau, “kuadretearren”.
- Ordenantza hau 98koa da. Ordutik hona aplikau da? Idazkariak ezetz erantzuten dau. Hori dala eta, EH Bilduk galdetuten dau orduan ia ordenantzeari egindako aldaketa hau aplikauko dan. Alkateak erantzuten dau, “indarrean sartu eta segiduan”.
Botazinoan, ordenantzearen alde EAJk aldeko bost boto emoten ditu. EH Bilduk hiru boto kontran.

5.-Areatzako piszinak erabiltzeko dirulaguntzen arautzeko Ordenantzearen azterketea eta, halan bajagoko, onarpena.
Alkateak azalduten dau  “Dirulaguntza horren zenbatekoa hurrengokoa izango dala: sasoi osoko bonoak Areatzako bizilagun bateri eta beste herrietako bizilagunei dagokion kostuaren diferentzia.”
EH Bilduk adierazoten dau ekainaren 21ean dirulaguntza honen inguruan azalpen batzuk eskatu ebazala, 2016ko aurrekontuan honetarako partidarik ez zalako aurreikusi. Emon jakon erantzunean, hauxe esaten da:
Honekin batera adierazten jatzu, Gobernu Batzordeak 2016ko ekainaren 23an adierazi zan bezala, Areatzako piszinetarako dirulaguntza, 3340 22606 partidatik, Iharduera soziokulturalak izenekotik, ordainduko dela.
Horretaz gain, dirulaguntza hori ordaintzeko ordenantza bat onartzea proposatuko jako udalbatzari.
Honen aurrean EH Bilduk dino:
·         Bizkaiko Foru Aldundiaren 139/2015 FORU DEKRETUA, uztailaren 28koa, Bizkaiko toki entidadeen kontabilidadearen arau esparrua ezartzen dauanak 226.06 kontzeptuari buruz ondorengoa dino:
226.06 azpikontzeptua. Jarduera soziokulturalak. Herriko jaiak direla eta, jaialdi herrikoietara eta abarretara bideratutako gastuak, betiere kudeaketa toki entitatearen zerbitzuek zuzenean burutzen badute. Kudeaketa partikularrek, auzo-elkarteek, lagunarteek, jai-batzordeek edo izaera pribatuko bestelako elkarteek burutzen dutenean, gastuak 48. artikuluan —Transferentzia arruntak familiei eta irabazizko xederik gabeko erakundeei— artikuluan azalduko dira.
Beraz 48. kontzeptuan joan beharko litzateke:
·         48. artikulua.—Familiei eta irabazizko xederik gabeko erakundeei Toki entitateak irabazizko xederik gabeko entitateei (fundazioei, erlijio erakundeei, ongintzazko edo kirol entitateei eta familiei) emandako mota orotako sorospen, laguntza, beka, dohaintza, etab. biltzen ditu.
o    480. kontzeptua. Familiei.
o    481. kontzeptua. Irabazizko xederik gabeko erakundeei.

EH Bilduk idazkariari galdetuten deutso ia legala dan lehenengo dirulaguntzak emon eta gero ordenantzea ateratea, dirulaguntzak emotea ordenantza barik. Idazkariak orden zuzena lehenengo diru laguntza araututea eta gero emotea izango zala dino. Honeri alkateak gehituten deutso laguntzarik ondino ez dala emon, propaganda bakarrik izan dala.
EH Bilduk ordenantzearen 4. artikulua aitatuten dau: “Zeanuriko udaleko urteko aurrekontuan jasotakoak izango dira ordenantza hau ezartzeko beharrezkoak diren baliabideak”. Eta, dirulaguntzari jagokonean azalduten dau:
·         Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvencionesek ondorengoa dino:
o   8. artikuluak, Principios generales. 1. Los órganos de las Administraciones públicas o cualesquiera entes que propongan el establecimiento de subvenciones, con carácter previo, deberán concretar en un plan estratégico de subvenciones los objetivos y efectos que se pretenden con su aplicación, el plazo necesario para su consecución, los costes previsibles y sus fuentes de financiación, supeditándose en todo caso al cumplimiento de los objetivos de estabilidad presupuestaria.

o   9. artikuluak,  Requisitos para el otorgamiento de las subvenciones, 2. puntuan ondorengoa dino: Con carácter previo al otorgamiento de las subvenciones, deberán aprobarse las normas que establezcan las bases reguladoras de concesión en los términos establecidos en esta Ley.

    • 17. artikulua, Las bases reguladoras de las subvenciones de las corporaciones locales se deberán aprobar en el marco de las bases de ejecución del presupuesto, a través de una ordenanza general de subvenciones o mediante una ordenanza específica para las distintas modalidades de subvenciones.
o   18. artikulua, Publicidad de las subvenciones concedidas. 1. Los órganos administrativos concedentes publicarán en el diario oficial correspondiente, y en los términos que se fijen reglamentariamente, las subvenciones concedidas con expresión de la convocatoria, el programa y crédito presupuestario al que se imputen, beneficiario, cantidad concedida y finalidad o finalidades de la subvención.
Jarraituten dau galdetuz, ia diru laguntza honen partida zenbatekoa izango dan. Erantzuten jako 1300€ ingurukoa, eta legeak ez badau onartuten jarduera soziokulturaletatik emotea, topauko dabela nondik emon, emon emongo dala.
Beste alde batetik, EH Bilduk galdetuten dau Areatzako pistinerako emoten bada ia Arratiko musika eskoletarako (herrian emoten ez dan instrumenturen bat ikasteko), zein Igorre edo Lemoako polikiroldegietarako diru laguntzarik emongo dan. Aztertuko dala erantzuten jako.
Gaiagaz amaitu orduko, EH Bilduk dino argi itxi gura dauala Areatzako igerilekuetarako diru laguntza emotearen alde dagoala, baina ez  ordenantzea egiteko jarraitu dan prozedureagaz. EH Bilduk dino prisaz egindakoa dala, EAJk onartu egin behar dauala edo konsziente izan behar dala logikoena gauzak patxadaz eginda diru laguntzea datorren urtean emotea izango zala eta ez aurtengo udan, herritarrakaz ondo gelditutearren.
Botazinora joanda, EAJk bost botogaz alde botetan dau. EH Bilduk kontra, hiru botogaz.


6.-Langileen soldatearen igoeraren onarpena.
Alkateak dino EAJ-PNVk %1eko igoerea onartuko dauala, baina ez %0,6koa, txosten juridikoa egon arte.
EH Bilduk %1 eta %0,6aren alde dagoala dino.
Botazinoan ago batez onartuten da %1eko igoerea. %0,6aren aldeko EH Bildu bakarrik agertuten da.

7.- 2016ko Aurrekontuaren 2. eta 3. kreditu aldaketea.
Azalduten da 2. aurrekontu modifikazinoa udalkutxa likidazino ezkorrari aurre egiteko dala. Diputazinoari bueltau behar jakozan 97.373€ gastu moduan kontabilizau behar dirala, eta diruzaintzako gerakin likidotik egingo dala dirusarrerea.
3. modifikazinoa efizientzia energetikoko lanari aurre egiteko partida bi sortzen dirala, bata 11.432,49€koa 2015eko gastua dala eta, eta bestea 35.000€koa 2016ko proiektu barriari aurre egiteko. Gastu honeetarako diru dirusarrera finalistak dagozala: Eusko Jaurlaritza Landa Garapenak 27.668,03€ emon dauzala eta BFA, Agenda Lokal 21ek 21.000€.
Jaietako partida 4.000€tan gehituten dala. Dirusarrera finalista Beste transferentzia batzuk 4.000€ko dirulaguntza gehiago lortu dala.
Igogaliluetarako dirulaguntzea 11.000€tan gehituten dala, hirigintza 30.000€tan, bideak 60.000€tan, ura (iturriak) 500€tan eta ura (konsultorioa) 300€tan. Horretarako dirusarrera diruzaintzako gerakin likidotik 121.800€koa dala.
Honen aurrean EH Bilduk galdetuten dau:
-1go modifikazinoa? Idazkariak erantzuten dau euskera sustatzeko planaren fakturea dala, gitxi gora behera 3.700€koa izan dala eta remanente de creditotik hartutakoa.
- 2. modifikazinoa : Likidazino negatiboa udalkutxaren itzulketea aldundiko erispideak gastu moduan kontabilizau behar dala bada arrazoia, zergaitik ez Boletineko gastuai jagokona?  2015. urtean boletin gastuak partida kendu egin zan. Galdetu genduanean zergaitik erantzun jakun udalkutxagaz konpensetan zala, honek “principio de no compensación” urratuten dau. Ostera, udalkutxaren itzulpena kontzeptu bera izatean sarrera gitxiago moduan kontabilizatu daitekeelarik.
- 3. modifikazinoan zergaitiaren azalpenik ez dago. 3. modifikazinoan Efizientzia energetikoko lanetarako sortzen diran partidak (46.432,49€) eta dirusarrera finalistak (48.668,03€) ez datoz bat. Zergaitik? Gastua handiagoa da edo sarrerak itzuli behar dira? Idazkariak erantzuten dau kantidadeak ondino guztiz zarratu barik dagozala eta sobretan bada bueltau egin behar dala.
- Zer dala eta gehituten da 4.000€tan jaien partida? Erantzuten jako, programea 4.000 eurotan pasau dalako.
- Igogailuetako dirulaguntzea, hau zergaitik ez zan pasau ordenantza plenotik pasau zanean? Ordenantza egitean agertu beharko zan zein programa eta zein aurrekontu kredituri egotziko jakon. Eta ordenantza hau maiatzaren 13an pasau zan plenotik.
- Zenbat geratuten da remanentean? Idazkariak erantzuten dau 200.000€ inguru.
Botazinoan, EAJk aldeko bost boto, EH Bilduk kontrako hiru boto.

8.- EH Bilduko fracking-aren inguruan herri borondatea defendatzeko aurkezten dauan mozinoaren azterketea eta onarpena halan bajagoko.
EAJk dino aurreko legegintzaldian fracking-aren kontrako mozino bi onartuta dagozala eta ez dabela beharrizanik ikusten barriro be gai hau mahagaineratuteko. Honeri EH Bilduk erantzuten deutso mozino honen helburua ez dala fracking-ari bai edo ez esatea, PPri ipinita dekon errekursoa (Euskal Parlamentuak onartutako legeari) erretiretako eskatutea baino. Gaineratuten dau EH Bilduk, eskaera hau EAJk aurkeztutako mozinoan be agertuten zala.
Atzenean, mozinoa ez da onartuten EAJk kontra botetan daualako.

9.- EAJ-PNV-k fracking-ari buruz aurkeztutako mozinoa.
EAJk erretirau egiten dau aurkeztutako mozinoa.

10.- EH Bilduk Mandela arauai buruz aurkeztutako mozinoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
EH Bilduk azalduten dau mozino honen helburua dala bat egitea uztailaren 18an ospatuko dan Nelson Mandelaren nazioarteko egunagaz, presoen eskubideen alde. EAJk dino bat datozela Gobernuak espetxe politikan egindakoagaz, eta ez dau onartuten mozinoa.

11.-EH Bilduk Udalkutxa funtzaren likidazinoa dala eta, aurkeztutako mozinoaren azterketea eta onarpena, halan bajagoko.
EH Bilduk azalduten dau mozino honetan zerbitzu publiko guztiak bermatuteko eskatuten dala, diputazinoak dekon zerga bilketearen hausnarketea eta diputazinoan likidazinoa negatiboa danean udalak bueltau beharrekoaren %50a diputazinoaren ardurea izatea. EAJ kontra agertuten da, ez da mozinoa onartuten.

12. Igogailuen ordenantzearen behin betiko onarpena.
Ago batez onartuten da.

13. Erregu eta galderak.
EH Bilduk, besteak beste dino:
  • Ekainaren 10eko plenoan 4. orrien “Jarraitzen dau Zedarri Jauregik galdetuz ia ze kopurutako erantzukizun zibil poliza jarri behar dan. Galdetuko dala erantzuten jako”. Galdetu da? Idazkariak erantzuten dau 125.000€k kubrietan dauana.
  • Legala da dirulaguntzak ebazten dauzan zinegotziak bera lehendakari dan alkarteari dirulaguntzarik emotea? Idazkariak erantzuten dau abstenidu egin beharko zala, edo delegau.
Hurreratuten dan herritar batek jakin gura dau Mazalak aurkeztutako lokal eskaerari ze erantzun emongo jakon. Kultura zinegotziak datorren astean erantzungo deutsola dino.
Beste batek, Undurragarako zentralerako pasoa dala eta bidea estutu dalako sortu dan arazoa konpontzea eskatuten dau. Alkateak erantzuten deutso horretan dabizela, datorren hilean Iberdrolagaz eukiko dauan batzarrean pentsetan dauala soluzinoa emongo jakola.


No hay comentarios:

Publicar un comentario