Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra
Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze
Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati
Urien Ortuzar eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea.
Idazkaria: Ana Mari Bengoetxea
Lejarza.
Plenoari hasierea emon aurretik
alkateak dino urgentziazko gai bat gehitu behar dala: presako bidea dala eta
Consorcioagaz konbenioa sinatutea. Ago batez onartuten da.
1.- Aurreko akten onarpena.
Urriak 14koa
EH Bilduk irakurri barik daukanez, hurrengorako geldituten da.
Onartuten
dira: Azaroaren 23koa eta abenduaren 29koa.
Zuzendu
beharrekoak: Azaroaren 17koa eta abenduaren 13koa.
2.- Hirilurren Gehikuntzaren zerga arautzen dauan Ordenantzearen
aldaketearen behin behineko aldaketearen onarpena.
Alkateak azalduten dau katastroa
eguneratuteak plusbalia ordaindu behar danean igoera handie ekarri dauela. Orain
arte tipo 2 aplikau dirala: bata, gehikuntzaren urteko porzentaia %2,4 dana; eta
bestea, zerga kuota %20 dana. Ordaindu beharreko gitxiengoa 100€ izan dala. Egoera
egokitu gurean simulazino batzuk aurkezten dirala eta tipoak %1 eta %9a izango
dirala.