2012/12/10



EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza,Zedarri Jauregi eta Jokin Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan, 2012ko abenduaren 4an, goian aipatutako kideak batu ziran.

Aurreko bilera-agiriaren onarpena.
Urri-lehenengoaren 25eko akta onartu zan.
Urri-bigarrenaren 30eko aktari BILDUk zuzenketa batzuk egin eutsazan.

Selavaventura enpreseagaz sinatu beharreko konbenioaren proposamena.
Aurreko astean egin zan batzar baten, alderdi biek egineko ekarpenak ontzat emon ziran eta danon adostasunagaz sinatu beharreko konbenioa onartu zan.

Santa Lutziko bidearen desjabetzearen alegazinoen azterketea.
Maria Socorro Montes Fernandez eta D. Francisco Javier Ercilla Alegriak aurkeztutako alegazinoak aztertu eta gero desestimatu egin ziran.
Akta sinatu eta eguna finkatu falta da bidea zabaltako.
BILDUk adierazo eban Altzusteko auzotarreri orain dala urte bete gai honen inguruko informazinoa emon jakiela, eta alkateak bertan esan eban auzotarrak informauta eukiko ebazala, baina BILDUk ikusi dau oinarte behintzat auzotarrak informau barik dagozala. Alkateak erantzun eban egingo dala batzarra auzotarreri informazinoa emoteko.
Behin betiko desjabetzara joko dau udalak guztion adostasunagaz.

Otseingo bidearen ikerketa espedientearen amaierea.
Barriro be mahai gainean geratuko da gai hau, auzotar batek ez daualako etxoten dabizen dokumentazinoa ekarri.
BILDUk adierazo eban ia Altzusteko beste bidea zabalduta dagoan eta alkateak erantzun eban esan jakola zabaltako baina oraindik ez dauala zabaldu. Ondoan dagoan bideagaitik be galdetu eban BILDUk, eta eskatu eban bide honen azterketea egiteko espedientea zabaltako, eta ,Otseingo bideagaz egin dan moduan, auzotarren artean galdetegia  pasetako. Alkateak erantzun eban idatziz aurkeztuteko. Halan egingo da.

2013ko tasen azterketea eta onarpena.
IPCaren igoera proposatu eban alkateak.
Danon adostasunagaz onartu zan.

Etxegabetzeen egoera larriaren aurrean BILDUren mozinoa.
EAJ-PNVk, BILDUk aurkeztu deban mozinoari zuzenketa bi egitea eskatu eban. (Kutxabank aitatutea bereziki, eta etxebizitza arloan subirantza politikoa eskatzea). BILDUk ez eban onartu puntu bi horreek kentzea. EAJ-PNVk ordezko bat aurkeztu eban baina idazkarian esanetan  mozino hori ezin zan pleno horretan bozkatu, beraz hurrengo plenorako mahai gainean itxi zan.
Mozinoa bozkatu egin zan BILDUren aldeko 4 botogaz eta EAJ-PNVren kontrako 4 botogaz.

Eskola-jantokien dekretu barri baten aldeko agiria (Bildu).
Danon adostasunagaz onartu zan.

Erregu eta itaunak.

Frontoiko segurtasunaren inguruan galdetan eban BILDUk. Azkenean permisoa lortu da Pirritx eta Porrotx ikuskizunerako 700 pertsona sartzeako, baina alde bietako ateak zabalik egon beharko dira ikuskizun osoan eta sarrerak libre egon beharko dira.

Ikastaroen irakasleak erantzukizun zibila aurkeztu dabe eta ikasleari ordaintzen jakiezan hamar euroak gobernu batzordetik pasauko dira? Rutek erantzun eban ez dakiela. Prestakuntza fisikoko irakasleak onartu eban Bagabiltzatik egitea kontratua? Rutek erantzun eban ezetz, azkenean beste irakaslean moduen ikasleak eskura ordainduko deutsiela.

Gabonetako argien inguruan ze aurrekontu eskatu dira eta zenbet argi ipiniko da? Alkateak esan eban bertako argiak bakarrik ipiniko dirala eta aurrekontua herriko bateri  bakarrik eskatu jakola.


Udaletxeko diru kontuen inguruan
2011ko “kontu orokorra” aurkeztuta dago eta noiz pasau da plenotik? Idazkariak erantzun eban holangorik ez dala egiten.
BILDUk galdetu eban zegaitik kargatu diran 2012ko aurrekontuetan 2011ko hainbat faktura eta 2010ko batzuk, 2012an ordaintzen gabizenak  (gaur egun daukagun informazinoaren arabera 150.000€ inguru kargatu dira jadanik 2012ko aurrekontuan). Idazkariak azaldu eban aurtengo aurrekontuetan dabizela kargetan aurrekoetan dirurik egon ez zalako. BILDUk esan eban idatziz eskatuko dauzala dokumentu guzti honeek. Eta aipatu eban legeak esaten dauan moduan, txosten bat egin behar dala arrazoituz zergaitik gabizen aurreko urteetako fakturak 2012ko aurrekontuan kargetan, eta plenotik pasau behar dala plenoan onartuteko. BILDUk guzti honen erantzukizuna EAJ-PNVrengan ixten dau.
2013ko aurrekontuak noiz aurkeztuko dauz EAJ-PNVk? Alkatean esanetan begira dabiz.

Kaleetako garbikuzia dala eta BILDUk galdetu eban ia Kortes zergaitik ez dan oraindino hasi (esleipenean aukeratua izan dana). Alegazinoen epea abenduaren 23an amaituten da eta horreri itxaroten dabiz.

2012/12/06



AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (PLAZEA)

Aurtengo auzorik auzoko  AURREKONTU PARTE-HARTZAILE errondari amaiera emoteko, azaroak 28, “Mediku etxe”-an Plazea eta inguruko herritarrei aurrekontuen inguruko azalpenak emoteko eguna da.
Lehenengo eta behin, eskertu zan eguraldi ezin txarragoari aurre egin eta bertaratutea.
Beste batzarretako egitarauari jarraituz, hasieran udalaren egoera ekonomikoari buruzko azalpenak emon ziren. Ostean, 2012rako aurreikusi ziren diru sarrera eta gastuen  inguruko informazioaren tartea izan zan. Eta azkenengoz, bertaratuek euren kezkak edo/eta  eskakizunak azaltzeko aukera izan eben. Hauen artean gehien aipatu zirenak:

  1. Musika eskola: hausnarketa sakona egin behar dala: zer da heziketa  musikala, ze eskola eredu gura dau herriak,  kudeaketa dala eta, Arratiako musika eskolan parte hartzea, … .

  1. Argi indarra:  Iberdrolagaz negoziatzea herriko argiaren prezioa. Plaza eta ingurumarien farola larregi dauzela, birik bat nahiko dala. Ostera, auzune askotan kontrakoa pasetan da.

  1. Saneamendue: zein kriterioagaz erabakiten da obrak egitea?. Ez da bidezko ikusten 2012. urtean oraindik etxe batzuk errekara zuzenean botatea putzu septikorik ez daukielako. Herriko saneamenduaren planifikazino orokorra epe luzera begira egin beharko zala, eta ez zatikako plangintza bat.

  1. Kredituek:  zenbatekoak dire daukaguzanak?

  1. Konponketa eta mantenimendua: auzolana berrindartutea proposatuten da.


 AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (ALTZUSTE)

Azaroan 24an egin zan aurrekontu parte-hartzaileen azken aurreko batzarra Altzusten. Jente nahikoa batu zan bertan, beste auzo batzukaz alderatu ezkero.

Ordenari jarraituz, BILDUko zinegotziek udalaren egoera ekonomikoa azaldu eben, diru-sarrerak eta gastuak nondik datozen aipatuz, eta ostean, auzotarren galderak erantzuteko eta euren proposamen edota eskaerak entzuteko txandea etorri zan.
-        
    1. Auzotar batek galdetu eban ia EXTRA kobrauko dan, eta dagoan krisiagaz udaleko langileak otzarak hartzea lotsagarria irudituten jakola, horrek 1.500 euroko balioa daukalako.
-        
  2. Udalak Peoientzako Land Roverra erosi dau. 8.000euroko gastua euki dau, baina ze partidatik hartu da diru hori? Auzotarreri ez jakiezan kalkuloak ondo urtetan,ez egoalako nondik hartu diru kopuru hori.
-        
  3. Diru-laguntzea emoteko deialdi publikorik ez dala egiten salatu eben, eta horren ondorioz, herritarrak ez dirala enteretan diru-laguntza horreekaz.
-       
   4. Arkitektoak egunean 1.500 euro irabazten dauzala kalkulatu eben. Lotsagarria iruditu jakien egiten dauazan orduakaitik eta egiten dauan beharragaitik hainbeste kobratzea.
-        
    5. Aguazilaren kotxeak prezio handiko rentinga daukala ta, zeozer egitea eskatu eben.
-        Adibide moduan aipatu eben Igertualdeko etxeetan bi urte igogailua martxan dagoala eta ez dabela ezer jaso ondino, kriterioak ipini barik dagozalako. Zenbat denpora behar da kriterio horreek ipinteko?
Honegaz batera esan gure zan udalak funtzionamendu txarra daukala, eta horregaitik be, udalak gastuak eta gastuak egin dituala jakin barik zenbateko sarrerak dituan eta holan etorri dala krisia udalera.
-        Hori dala ta, auzolana bultzatu beharko zala porposatu zan. Jentea herrian antolatu eta herrian lagundu, bideak garbituz…azken baten modeloa aldatu behar dalako.
-  6.  Herrian argi gehiegi dagoala be aipatu eben, baina auzoetan gitxiegi. Gaur egun Iberdrolagaz kontratua egin behar ez dan argi alternatiboa ipini daitekeala esan eben. Hasieran gastu handia izan arren, luzera amortizau egiten dala azaldu eben.

Honek izan ziran herrira begira ikusi ebezanak. Gero, euren auzoan zentratu ziran.

-         -Auzoetan bideak garbitutea eta bideak berreskuratutea eskatu eben. San Migel ermiteko aurreko terrenoa garbitu eta mahaia eta banku bi ipintea ondo etorriko zan, leku hori publiko eginez.
-        -Honegaz batera auzoan dagozan iturriak be konpondu beharko litakezala eskatu eban auzotar batek, Ellaurikoa, Agarrekoa, Beretxikortakoa, Ezkineko iturrie…eta zerrenda bat eginez, aurrekontuan ipini konponduten joateko, baita bertara doazen bideak garbitu eta zaindu be.
-        -Altzusten dagozan kolunpioak jabetza pribatuan ipinita dagozala esan eben eta hori zelan egin dan jakin gura izan eben.
-        -Santa Lutziko ermiteari buruz propaganda elektorala egiten etorri ziran alkatea ta, esanez informauko jakiela horren inguruan. Hauteskundeak pasau ziran eta ondino ez dira etorri ezer esaten. Hauteskunde kanpaina hutsa baino ez zala izan salatu eban auzotar batek.
-        -Altzusteko txokoa barriztau zanean, proiektoan ipinita egoan lehiateak ipiniko zirala frontoian, baina ez ziran ipini. Lehiateak ipinteko eskaerea egitea pentsauta dagoala esan eben, frontoia leku itxi moduan ipinteko.
-       - Auzotarrek argitu gura eben ia auzoko jaiak zelan antolatuten diran. Izan be, udalak esan eutsien berak dirua emoten dauala, baina beste guztiagaz auzoa arduratuten dala, hau da, auzoko jaiek ez daukiela udalagaz zerikusirik. Baina ez zan holan izan, udalak ordainduten dauan seguroan auzoko jaiak sartzean diralako. Horregaitik, auzotarrek barriro galdetu eben honen inguruan, argi gelditutea itxi gure ebelako hurrungorako.


AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK (UNDURRAGA)

Azaroan 22an Undurragan egin zan aurrekontu parte-hartzailean batzarra. Aurreko auzoetan lez, Undurragakoak herrian dirua zetan gastetan dan eta diru-sarrerak zeintzuk diran jakiteko. Ez ziran auzotar asko hurratu baie egon zirenak asko parte hartu eben batzar osoan zehar. Honexek egin ziran aitamenak:

-“Preseak ezer ez dau pagetan? Zetako da ba? Zeozer in behar dala pentsetan dot.  Bertatik pilo bat diru atera beharko zalakoan nau. Kamiñotik joan beharrean zegaiti ezin lei handik ibili? Sano polite da. Aprobetxau leitekean itzelezko lekua  da paseetako, kirola eiteko… ”

-“Torreko etxeak eingo dira? Espazio hori horretarako erabiltea ez dot bape ondo ikusten”.

-“Amortizetan da frontoia? Gauzek huts egiten dabe. Planteamentu batzuk behar dira. Realistak izin behar gara. Partidu profesionaletatik ateraten ez bada, beste zeozer in beharko da. Gero adibidez futbitori olgetea gure izin ezkero ‘ezin de ze lurre…’, ba zeozelan abilitau beharko da. Gauze bat da Zeanirako egokitute egotea esku pelotan eiteko, beste bat dauen itzelezko frontoia”.

-“Frontoiko tabernea hartu dauenak euskeraz ez jakitea ez dot bape ondo ikusten”.

-“Frontoiko argiegaz ezin  leike hainbeste gastau, aldatu in beharko da”.

-“Behin piñuek botata bertan ze espezie ipinteko asmoa dau? Txoko honetan bertan Zeaniko argazki bat dau orain dala 50 urtekoa, hauxe da berreskuratu behar dogune. Zeozer pentsau beharko da, norantza joan gure dogun. Lehen sektoreari zertutea eta regeneretan dana bertako espezieakaz izitea. Izin be, herri honetan piñuekiko dauan kulturea handia da”.

-“Zeani zegaitik ez dago Arratieko Musika Eskolan? Igirri igirrikoa da herrikoa beherantza joan dala. Beste alde batetik, nik hemen ez dauen instrumentu bat joten ikisi gure badot zer? Oso kudeaketa txarra dago”.

-“Aguazilen kotxeko renting-en kontua burla bat da; edo merkeago bat hartu edo dekona erosteak zentzun gehio deko.

-“Argien datuegaz (98.000.000 euro) harritute gauz”.

-“Lokalan alkilerra barre egiteko da. Norberak bat aukin eta beste batena errentan hartzeak ezteko ez hankarik ez bururik. Zer egingo da beronegaz?”.

-“Kanpotik ikusita, herri honetako biztanleria zaharra da. Eta persona horrik baserrietan ahiztute dagoz. Batzuk badekiez biajeak eztakit nora edo badakit nora baie beste askori jaramonik be ez jakie egiten”.

-“Arkitektoan kontue ez da normala. Zegeiti ez da urtetan adibidez lan eskeintza bat, plan bat aurkeztu eta merkeago izateko, 20.000 euro adibidez”.

-“Jaietan hainbeste gastetea ez da aitutekoa.

-“Suspergintza barik ez da hobeto izingo deialdi bet zabaldu eta herriko jentea hartutea?”.

-“Mankomunidadeari emoten jakon dirua ondo dago, baina gero zer emoten dau?”.

-“Kantxeruen kontuen, zegeiti ez da lanpoltsara ateraten?


Komentario guzti honin artean, Undurragako auzokoak argi daukiena da dauen panoramea guztiz lotsagarrie dala. ‘Partxeak’ ipini eta ipini dabizelakoan dagoz, plan bat bera esanda aukin barik. Batu behar direnak goizaldeko 3retara arte berbaz egon behar badaurie be egon beharko dirala esan dabe, gauzek gaike hartu eta zelan konpondu pentsetako eta behingoz konpontan hasteko. Herrie gero eta gehio mogiduten dabilela be aitatu daurie, herritarrak erreta dauzelako.