EAJ-PNVtik: Izaskun Sagarna, Felipe
Agirrezabala, Bitoriano Larrazabal eta Rut Martinez.
BILDUtik: Anuska Emaldi, Pedro Lejarza,Zedarri
Jauregi eta Jokin Berrio.
Zeanuriko udaletxeko batzar-aretoan,
2012ko abenduaren 4an, goian aipatutako kideak batu ziran.
Aurreko
bilera-agiriaren onarpena.
Urri-lehenengoaren 25eko akta onartu zan.
Urri-bigarrenaren 30eko aktari BILDUk zuzenketa
batzuk egin eutsazan.
Selavaventura
enpreseagaz sinatu beharreko konbenioaren proposamena.
Aurreko astean egin zan batzar baten, alderdi biek egineko
ekarpenak ontzat emon ziran eta danon adostasunagaz sinatu beharreko konbenioa onartu
zan.
Santa Lutziko bidearen
desjabetzearen alegazinoen azterketea.
Maria
Socorro Montes Fernandez eta D. Francisco Javier Ercilla Alegriak aurkeztutako
alegazinoak aztertu eta gero desestimatu egin ziran.
Akta
sinatu eta eguna finkatu falta da bidea zabaltako.
BILDUk
adierazo eban Altzusteko auzotarreri orain dala urte bete gai honen inguruko
informazinoa emon jakiela, eta alkateak bertan esan eban auzotarrak informauta
eukiko ebazala, baina BILDUk ikusi dau oinarte behintzat auzotarrak informau
barik dagozala. Alkateak erantzun eban egingo dala batzarra auzotarreri
informazinoa emoteko.
Behin
betiko desjabetzara joko dau udalak guztion adostasunagaz.
Otseingo bidearen
ikerketa espedientearen amaierea.
Barriro
be mahai gainean geratuko da gai hau, auzotar batek ez daualako etxoten dabizen
dokumentazinoa ekarri.
BILDUk
adierazo eban ia Altzusteko beste bidea zabalduta dagoan eta alkateak erantzun
eban esan jakola zabaltako baina oraindik ez dauala zabaldu. Ondoan dagoan
bideagaitik be galdetu eban BILDUk, eta eskatu eban bide honen azterketea
egiteko espedientea zabaltako, eta ,Otseingo bideagaz egin dan moduan, auzotarren
artean galdetegia pasetako. Alkateak erantzun
eban idatziz aurkeztuteko. Halan egingo da.
2013ko tasen
azterketea eta onarpena.
IPCaren
igoera proposatu eban alkateak.
Danon
adostasunagaz onartu zan.
Etxegabetzeen egoera
larriaren aurrean BILDUren mozinoa.
EAJ-PNVk,
BILDUk aurkeztu deban mozinoari zuzenketa bi egitea eskatu eban. (Kutxabank aitatutea
bereziki, eta etxebizitza arloan subirantza politikoa eskatzea). BILDUk ez eban
onartu puntu bi horreek kentzea. EAJ-PNVk ordezko bat aurkeztu eban baina
idazkarian esanetan mozino hori ezin zan
pleno horretan bozkatu, beraz hurrengo plenorako mahai gainean itxi zan.
Mozinoa
bozkatu egin zan BILDUren aldeko 4 botogaz eta EAJ-PNVren kontrako 4 botogaz.
Eskola-jantokien
dekretu barri baten aldeko agiria (Bildu).
Danon
adostasunagaz onartu zan.
Erregu eta itaunak.
Frontoiko segurtasunaren
inguruan galdetan eban BILDUk. Azkenean permisoa
lortu da Pirritx eta Porrotx ikuskizunerako 700 pertsona sartzeako, baina alde
bietako ateak zabalik egon beharko dira ikuskizun osoan eta sarrerak libre egon
beharko dira.
Ikastaroen irakasleak erantzukizun
zibila aurkeztu dabe eta ikasleari ordaintzen jakiezan hamar euroak gobernu
batzordetik pasauko dira? Rutek erantzun eban ez dakiela. Prestakuntza fisikoko
irakasleak onartu eban Bagabiltzatik egitea kontratua? Rutek erantzun eban ezetz,
azkenean beste irakaslean moduen ikasleak eskura ordainduko deutsiela.
Gabonetako argien inguruan ze
aurrekontu eskatu dira eta zenbet argi ipiniko da? Alkateak esan eban bertako
argiak bakarrik ipiniko dirala eta aurrekontua herriko bateri
bakarrik eskatu jakola.
Udaletxeko diru
kontuen inguruan
2011ko
“kontu orokorra” aurkeztuta dago eta noiz pasau da plenotik? Idazkariak erantzun
eban holangorik ez dala egiten.
BILDUk
galdetu eban zegaitik kargatu diran 2012ko aurrekontuetan 2011ko hainbat
faktura eta 2010ko batzuk, 2012an ordaintzen gabizenak (gaur egun daukagun informazinoaren arabera 150.000€
inguru kargatu dira jadanik 2012ko aurrekontuan). Idazkariak azaldu eban aurtengo
aurrekontuetan dabizela kargetan aurrekoetan dirurik egon ez zalako. BILDUk esan
eban idatziz eskatuko dauzala dokumentu guzti honeek. Eta aipatu eban legeak
esaten dauan moduan, txosten bat egin behar dala arrazoituz zergaitik gabizen
aurreko urteetako fakturak 2012ko aurrekontuan kargetan, eta plenotik pasau
behar dala plenoan onartuteko. BILDUk guzti honen erantzukizuna EAJ-PNVrengan
ixten dau.
2013ko
aurrekontuak noiz aurkeztuko dauz EAJ-PNVk? Alkatean esanetan begira dabiz.
Kaleetako
garbikuzia dala eta BILDUk galdetu eban ia Kortes zergaitik ez dan oraindino hasi
(esleipenean aukeratua izan dana). Alegazinoen epea abenduaren 23an amaituten da eta horreri itxaroten
dabiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario