2015/12/01

2015eko AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK

Urtero lez aurrekontu parte-hartzaileak antolatu doguz EH Bildu Zeanurikook. Herriko diruan barri emon jakei hurreratu diran herritarrari eta alkar entzunez, galdera zein eretxiak bildu doguz. Hementxe auzo-batzar bakotxean esan diranak:

URIBE ETA OTZERINMENDI (Uribeko txokoan, 2015eko azaroaren 17an)

·         Uribeko kaminoak eta bide baztarrak penagarri dagozala dinoe. Auzotar batek gaineratuten dau herri honetan "lehenengo plazatarrak eta gero goikoak" dagozala, klase bi. Eta bideak patxadaztutea lehenengo gauzea dala.
·         Udalak alokairuan eukan lonjea ia ondino be alokatuten dan galdetuten da. Ezetz jakinarazoten da, dagoaneko udalak berarena dan lokala erabilten dauala.
·         Zuleibardik hasi eta behintzat Axperaino oinez etorri behar dauanak ilunetan ibili behar izaten dauala dinoe, eta ostera Zuleibardik Areatzarako bidean hainbeste farola dagozala.
·         Beste gauza asko falta dirala baina buzoian aldetik konpleto dagozala dinoe Uribekoak. Otzerinmendiko auzotar batek ostera, auzoan ez dagoala buzoirik dino, Angoiti eta Egileorren bakarrik bestela norberak bere etxekoa baino ez daukala.
·         Aguazilak erabilten dauan ibilgailua beharrerako bakarrik ibili beharko litzatekeela dinoe, ez erabilera personalerako, hortik be dirua aurreztuko litzatekeela eta.
·         Arkitektoan kontua lapurreta bat dala dinoe danak. Urteak aurrera doazela dino auzotar batek eta ondino ez dauala ez ulertu ez sinistuten.

2015/11/29

ZEMENDIAREN 13KO OHIKO PLENOA

2015eko zemendiaren 13ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak:
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea.

Aktearen onarpena.
Urri lehenengoaren 11koa onartu egiten da.
Urri bigarrenaren 9ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkeztuten deutsoz.

Tasen eta Zergen Ordenantza Fiskalen eguneratutea 2016rako.
Alkateak proposatuten dau 2016ko urteko tasa eta zergai %0,2 apliketea. Aitatuten dau IPCa, gutxi gorabehera, %0’2koa izango dala.
EHBilduk mahai gaineratuten dau pleno informatiboan alkateak esan ebala igoerarako erkidegoko IPCa hartuko dala kontuan, baina aurreikusten dala IPCa negatiboa izango dala; halan da be, jakin gura dau IPCa aplikatuko dan. Alkateak erantzuten dau negatiboa bada IPCa ez dala kontuan hartuko, igoera %0,2ko izango dala. EHBilduk proposatuten dau tasak eta zergak kobratzean igoerak (edo bere kasuan jaitsierak) egin beharko zirala herritarren diru sarrerak konuan hartuta, eta ez danori bardin. Obrak zer pagetan dabe? Undurragako by-passak adibidez. Alkateak dino hori oso justoa izango zala baina oso konplikaua. EHBilduk jakin gure dau orain arteko bonifikazinoak (famili ugariak, langabezian egotea…) manteniduko diran. Alkateak baietz erantzuten dau.

Diru-gordelariaren izendapenaren errebokazinoa.
Idazkariaren esanetan 10/2015 Errege Dekretua dala eta, diru-gordelaria funtzionarioa izan behar dala. Hori dala eta Felipe Agirrezabalaren izendapena erreboketan da eta Ana Mari Bengoetxea, idazkaria, izendatuten da diru-gordelari.

2015/10/22

URRIAREN 9KO OHIKO PLENOA

2015eko urriaren 9ko Ohiko Udalbatzara bertaratuak: 
Eusebio Larrazabal Olabarri, Eider Ajuriagerra Arana, Felipe Agirrezabala Agirrezabala, Eneritz Iza Uriarte, Gurutze Etxebarria Zuluaga, Zedarri Jauregi Manterola, Gotzon Idirin Atutxa, Irati Urien Ortuzar, Arkaitz Estiballes Ormaetxea. 
Batzarrari hasikerea emon aurretik alkateak gai ordenean beste gai bat gehitutea  eskatzen dau, landa-guneen garapenerako urgentziazko laguntzak eskatzeko epea urriaren 14an amaituten dala eta. Aho batez onartuten da. 

Aktaren onarpena. 
Ekainaren 29, uztailaren 10 eta abuztuaren 13koak onartu egiten dira. 
Irailaren 11ko aktari EHBilduk zuzenketak aurkezten deutsaz. 

2014ko Kontu Orokorraren onarpena.  
Alkateak dino EHBilduk Kontu Orokorrari aurkeztutako alegazinoak Kontu Batzorde Berezian aztertu ziranez onartzea edo ez falta dala. 
2014ko Kontu Orokorra onartzen da EAJ-PNVren 5 aldeko botoakaz, EHBilduk kontrako botoa emoten dau. 

2015/10/04

URRIAREN 1EKO EZ OHIKO PLENOAREN LABURPENA

2015ko URRIAREN 1ean, EGUENA, 19:30ean,  Ez Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Etxebarria, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

A.U.M.-ean Gobernu Batzorde kidearen izendapena

Alkateak hartzean dau berbea azaltzeko Mankomunidadeko Gobernu Batzorderako udal bakoitzetik ordezkari bat izendatu behar dala eta EAJk Gurutze Etxebarria proposatuten dauela. EHBilduk Arkaitz Estiballes izatea proposatuten dau.

Gurutze Etxebarria izingo da Zeanuriko ordezkarie EAJren 5 botoak lortuten dauzelako, Arkaitz Estiballesek EHBilduren 4 botoak lortuten dauz.

2015/09/21

IRAILAREN 11KO PLENOAREN LABURPENA

2015ko IRAILAREN 11an, barikue, 16:00etan,  Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala,  Eneritz Iza, Gurutze Etxebarria, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

Aurreko Plenoaren aktaren onarpena.

EHBilduk adierazten dau 2015eko ekainaren 29ko akta onartu barik gelditu zala, baia horren zuzenketarik ez dauela hartu. 2015eko uztailaren 10eko aktari zuzenketak egiten deutsoz.

Soloeta-Makasti bidearen deslindean aurkeztutako errekurtsoaren azterketa eta onarpena, halan badagokio.

Alkateak azaltzen dau errekursoari ez deutsiela erantzunik emongo, horren ordez parte bieri akordio batera heltzea proposatuko deutsiela. Proposamena izingo dala bidearen albo bietara pinuen susterrak topetea eta hori izitea bidea marketako abiapuntue.
ABUZTUAREN 13KO EZ OHIKO PLENOA

2015ko ABUZTUAREN 13an, EGUENA, 20:00etan,  Ez Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Etxebarria, Zedarri Jauregi, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.
                                                          
Gorbeia Kontserbazio Bereziko Eremua izendatzeko alegazioen aurkezpena

Alkateak diño EAJk Gorbeia Kontserbazio Bereziko Eremua izendatzeari ezetza emoten deutsiela. Pentsetan dauriela protekziño maila altua deukola, batzuetan altuegia. Babes handiegoa emoteak bertako askoren kalterako izingo zala.

UZTAILAREN 10EKO OHIKO PLENOA

2015ko uztailaren 10ean, barikue, 16:00etan,  Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Etxebarria, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

  1. Aurreko Plenoaren aktaren onarpena.
EHBilduk zuzenketa batzuk egiten deutsoz.

  1. Soloeta-Makasti bidearen deslindean aurkeztutako errekurtsoaren ebazpena.
Alkateak azaltzen dau txosten juridikoa falta danez gaia mahai gainean geratuten dala hurrengo plenorarte.
EKAINAREN 29KO EZ OHIKO PLENOA

2015ko ekainaren 29an, astelehena, 19:30etan, Ez Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza, Gurutze Etxebarria, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta Arkaitz Estiballez.

1.- Udalbatzen ohiko maiztasunaren ebazpena.
EAJk proposatuten dau plenoak hilero izatea, 2. barikuetan arrastiko 4etan. EHBilduren ustez barikua ez da egunik egokiena nahi izanez gero herritarrak aukera izatea plenoetan parte hartzeako.
Botaziora joanda, Plenoak barikuetan izatearen alde EAJren 5 boto lortuten dauz, kontra EHBilduren 4 boto.


2015/01/30

KALEKO GARBIKETA, KANPOSANTU ETA LORAGUNEEN MANTENIMENDUA ETA ENTERRAMENDU ZERBITZUAK BURUTZEKO AURKEZTU DIRANEN PUNTUAZINOA