EKAINAREN 29KO EZ OHIKO PLENOA
2015ko ekainaren 29an, astelehena,
19:30etan, Ez
Ohiko Osoko Bilerari hasiera emoten jako. Bertaratuak: Eusebio
Larrazabal, Eider Ajuriagerra, Felipe Agirrezabala, Eneritz Iza,
Gurutze Etxebarria, Zedarri Jauregi, Gotzon Idirin, Irati Urien eta
Arkaitz Estiballez.
1.- Udalbatzen ohiko maiztasunaren
ebazpena.
EAJk proposatuten dau plenoak hilero
izatea, 2. barikuetan arrastiko 4etan. EHBilduren
ustez barikua ez da egunik egokiena nahi izanez gero herritarrak
aukera izatea plenoetan parte hartzeako.
Botaziora joanda, Plenoak barikuetan izatearen alde
EAJren 5 boto lortuten dauz, kontra EHBilduren 4 boto.
2.- Batzorde informatiboen sormena eta osaketa.
Batzorde honetan alkate eta zinegotzi guztiak parte
hartzean dabe.
Hilero bilduko da, 1. barikuetan, arrastiko 4etan.
EHBilduk adierazten dau astean zehar hainbat egun dauzela bariku
arrastietan batzartu beharrean, bizitza familiarra eta aisialdia
kontuan hartu behar direla.
Kontu Batzorde Berezia be osatuten da. Bertan EAJk hiru
ordezkari eukiko dauz: Eusebio Larrazabal, Eider Ajuriagerra eta
Eneritz Iza. EHBilduren ordezkari biak Gotzon Idirin eta Irati Urien izango dire. Batzorde honen betebeharra urtean behin
kontuek errebisetea da.
3.- Gobernu Batzordearen sormena eta osaketa.
Batzorde hau hamabostero bilduko da, eguenetan,
arrastiko 7:30ean. EAJren ordezkariek Eusebio Larrazabal, Eider
Ajuriagerra eta Gurutze Etxebarria izango dire. EHBilduk ordezkari
bakarra eukiko dau, Zedarri Jauregi. Talde honek argitzen dau
batzorde honetan parte hartuko dauela entzule moduen, informazioa
lortuteko biderik zuzenena dalako, eztabaidetan ez duela parterik
hartuko, ebatziek alkateak bakarrik hartzean dauzela.
4.-Erakunde kolegiatuetan parte hartuko daben
ordezkarien izendapena: Mankomunitatea, Ur Partzuergoa, Gorbeialde,
Eudel.
Mankomunitaterako EAJren ordezkarie Gurutze Etxebarria izingo da, EHBildurena Arkaitz Estiballez.
Ur Partzuergoan ordezkari bakarra egongo da. EAJk
ordezkari moduen Gurutze Etxebarria proposatuten dau, eta ordezko
moduen Eusebio Larrazabal. EHBilduk Irati Urien proposatuten dau eta
ordezko legez Gotzon Idirin.
Botaziora joanda EAJren proposamenak bere 5 aldeko
botoak lortuten dauz. EHBilduren proposamenak bere 4 aldeko botoak.
Beraz, Gurutze Etxebarria izango da Zeanuriko ordezkarie.
Gorbeialden be ordezkari bakarra
dagokio Zeanuriri. EAJren proposamena
Felipe Agirrezabala da (5 boto), EHBilduk Gotzon Idirin proposatuten
dau (4 boto). Beraz, Felipe Agirrezabala izango da Zeanuriko
ordezkarie.
Eudelerako EAJk Eusebio Larrazabal proposatuten dau eta
Eider Ajuriagerra ordezko moduen. EHBilduk ez dau ordezkaririk
proposatuten. EAJren proposamenak 5 boto lortuten dauz, EHBildu
abstenidu egiten da.
Ehbilduk galdetuten dau ia asmorik ez dauen UEMAn
sartzeako. Alkateak erantzuten dau “en principio” ezetz, inoiz
planteetan bada eztabaidatuko dala.
5.- Alkatearen ebatzien barri emotea: Alkate-ordeen
izendapena eta alkatearen delegazioak.
Alkateak 1. alkate-orde moduen Eider Ajuriagerra
izendatzen dau eta Eneritz Iza 2. alkate-orde. Delegazioaren barririk
ez dau emoten.
6.- Dirugordelariaren izendapena.
Felipe Agirrezabala izango da dirugordelarie.
No hay comentarios:
Publicar un comentario